Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Ongi etorriak foro berri honetara

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Ongi etorriak foro berri honetara   2008-03-02, 17:08


GOENKALEREN OFIZIALA EZ DEN FORO BERRI HONETARA
ESAGUTZEN BADUZUE INOR GOENKALE GUSTOKO DUENA EMAN WEBGUNE ONENE HELBIDEA ETA ERREGISTRATU ZAITEZTE ONDO PASATZEKO ASMOTAN EGINDAKO FOROA, GOENKALEREN FORO ALTERNATIBOA

FORO HAU EGUNERATZEN ETA HOBETZEN JARRAITZEN DA EGUNEZ EGUN.

'Goenkale'k 2.500garren atala ospatuko du Eguberri egunean
2007/12/17
1994 abuztuak 25an hasi zen abentura.

Aurtengo denboraldian "Goenkale" telesailak 2.500 atal bete ditu eta gertaera garrantzitsu hori atal berezi batekin ospatuko dute Eguberri egunez. Gabon jaiak direla aprobetxatuz, telesaileko egungo eta lehengo aktoreak elkartuko dira Arralden. Guztiek elkarrekin, Boga tabernaren 25. urteurrena ere ospatuko dute, Jose Mari estimatua gogoan, jai handi bat antolatuko baitu Maria Luisak.


Aspaldiko lagunak hurbilduko dira Arraldera Eguberri jaietan: Eusebio (Pedro Otaegi), Margari (Maite Bastos), Hortentsi (Arantxa Gurmendi), Nelson (Carlos N´Guema), Guti (Gorka Igartua), Lutxi (Itziar Urretabizkaia) eta Txapas (Jose Mari Berasategi). Iraganeko kontuak ekarriko dituzte gogora, elkarrekin bizitako une gazi-gozoak, bihotzean gordeta dituzten pasadizoak... Eguberri eguneko ospakizunak horretarako aukera eskainiko die eta, bide batez, Boga tabernaren 25. urtemugarekin bat egingo dute.

EITBk 25 urte bete dituen urtean iritsi da “Goenkale” 2.500. atalera, telesailaren 14. denboraldian, hain justu. Gertaera hori ere kontutan izango dute Eguberri eguneko atal berezi honetan. 1982ko abenduaren 31an, telebista lehen aldiz aireratu zeneko unea, Hortentsi, Margari, Maria Luisa, Eusebio eta Jose Marik nola bizi izan zuten erakutsiko dute.

Ordu eta erdiko atal berezia izango da abenduaren 25ean ETB-1en ikusgai izango dena, eta bi egunetako gertaerak kontatuko ditu. Lehen egunean Eguberri jaia ospatuko dute eta bigarrenean, berriz, Bogaren urtemuga. Festa erraldoia antolatuko du Maria Luisak Jose Mari zenarekin zabaldutako tabernaren omenez. Lehengo eta oraingo lagunen topagune izango da, eta guztiek elkarrekin dibertitzeko eta ondo pasatzeko aukera izango dute. Txapasek striptease bat ere egingo du.

Jai giroan murgilduta, ohiko pertsonaien gorabehera berriak ere ezagutuko dituzte ikus-entzuleek. Hala, Mirarik eta Josuk ustekabe desatsegina prestatuko dute Agurtzanerentzat. Alazne Pelloren emazte ohia gonbidatuko dute Eguberri eguneko bazkarira eta tentsio uneak biziko dira. Leonor, bere aldetik, triste ikusiko dugu; Koldo jada ez dago berarekin eta Milena ospitalean dago. Baina Lutxi, Txapas eta Nelsonekin elkartzeak asko poztuko du. Leonor berak eta Mimik ere bai, atsegin handiz hartuko dute Nelson herrian eta aspaldiko sentimenduak biziko dituzte mutilarekin.

Atal bereziaren amaieran, pertsonaia guztiek Gabon kanta hunkigarri bat eskainiko diete ikus-entzuleei. Albistearen iturria EITB 24

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Ongi etorriak foro berri honetara
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Ongi etorri forora :: Azken albisteak-
Aldatu: