Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Bilintx (1831-1876) Donostia

Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Bilintx (1831-1876) Donostia   2008-10-08, 21:52


Indalezio Bizkarrondo Ureña, edo Bilintx goitizenez ezaguna, (Donostia, Gipuzkoa, 1831ko apirilaren 30a - Donostia, 1876ko uztailaren 21a) euskal bertsolari eta poeta erromantikoa izan zen, ideia progresista eta liberalistengatik ezaguna.


Biografia

Izen osoa Gillermo Joakin Indalezio zuen. Ama Joakina Ureña Alana zuen, eta aita Jose Maria Bizkarrondo Amunarriz. Amaren aldeko aitona andaluza zuen, Ayamontekoa (Huelva).

Gaztetan izandako istripu batek aurpegia desitxuratuta utzi zion. Hortik zetorkion nonbait Indalezio Moko beste goitizena.

Zorigaiztoa lagun izan zuen bere bizitza osoan Bilintxek. Soka-muturrean behin zezenak adarkatu eta hanketan zauri larriak eragin zizkion; handik aitzina, errenka ibili zen betirako.

Nikolasa Erkizia Makazaga azkoitiarrarekin ezkondu zen Donostian, 1869ko apirilaren 5ean. Hiru seme-alaba izan zituzten: Benito (1869, ezkondu aurretik jaioa), Pio Francisco (1871) eta Maria Ana (1874).

Liberala zen Bilintx, eta Donostiako liberalen laugarren batailoian gudukatu zen Hirugarren Gerra Karlistan, karlistek hiria inguratuta zutelarik. 1876ko San Sebastian egunean, karlistek Arratzain menditik botatako granada bat sartu zitzaion leihotik etxera, Antzoki Zaharrean bizi zelarik, bertako zaindari izan baitzen urtetan. Granada lehertu eta zangoak moztu omen zizkion. Sei hilabete luzetan oinaze izugarriak jasanda hil zen, uztailaren 21ean, euskal foruak deuseztatu zituzten egun berean.

Hirugarren Gerra Karlista zela eta, Madrilgo egunkari nagusi baten berriemaile izan zen Donostian Manuel Curros Enríquez galiziar idazlea, Rosalia de Castrorekin batera Galiziako literaturaren berpiztea ekarriko zuena. Curros Enríquezek 1876ko urtarrilaren 21ean El Imparcial egunkarian kronika lazgarri bat argitaratu zuen, Bilintxen heriotzaz. Euskal poetaren gorazarrea egiteaz gain, azaltzen du Bilintxen etxera joan zela ikustera, zangoetan zauri izugarriak eragin zizkion leherketaren berri jakin orduko.


Idazlea

Baserri munduko idealizaziotik urrunduta, amodiozko poesia landu zuen batez ere Bilintxek. Koldo Mitxelenaren iritzian, bera da euskal literaturan ahots benetan erromantikoena.

Alabaina, ez da poeta erromantiko klasikoen gisara izakion zorigaiztoa txarrestera emana, baizik umore gazi-gozoko idazlea; umore itxuraz azalekoa edo mamirik gabea, baina munduaren garratzetik babesteko gotorlekutzat hartu zuena.

Sentimendu handiko idazlea zen, amodioaren aurrean biluzik agertzeko lotsarik ez zuena, hain zuzen ere literaturan barne-aitorpen oro bazter uztea agintzen zuen joera nagusi zen garaian. Horretan, Bilintx poeta bakartia izan zen bere garaian. Bilintxen begi zorrotza eta luma zorrotzagoa oso agerian gelditzen dira bere poema satirikoetan. Satiraren zertzelada nagusiak ongi marrazten zituen beti, baina gordinkeriarik gabe, mendekurik gabeko irribarre errukibera gordeta beti.

Literatura kritikariek hizkera arruntegi edo pobrea leporatu izan dioten arren, esan daiteke Bilintxen bertsoetan Donostiako euskara urbano zaharra mintzo dela garbi.


Lanak


Bildumak
Bertso ta lan guztiak (1962, Auspoa)
Bertsoak eta beste (1986, EEE - Etor)


Bertsoak
«Abade bateri». Gure erria. 1960, 38
«Aizetxoari». Euskal-Esnalea 21. 1931, 330
«Aizetxoari». Euskalerriaren alde 21. 1931
«Amerikako bizitza». Argia 15. 1935, 747
«Anton ixkiñentzat». Bertsolaria 1. 1932, 25
«Askok diote kantetan beti». Argia 13. 1933, 623
«Asto baten azpian». La Vasconia 42. 1935, 1460
«Asto baten azpian». Txistulari. 1935, 14
«Au poza senti det». Argia 14. 1934, 711
«Auxen da lotsa eman didana». Habe. 1983, 29
«Begi urdinak dituzu eta». Saski-Naski. 1989, 44
«Begi urdinak dituzu eta». Lartaun. 1976, 29
«Bein batean Loyola'n». Society of Basque Studies in America. 1989, 9
«Bein batean Loyola'n». Lartaun. 1976, 29
«Bein batean Loyola'n». Zeutzat. 1957, 19
«Bein batean Loyola'n». Euzko Deya 2. 1940, 42
«Bein batean Loyola'n». Príncipe de Viana 15. 1981, 145
«Bein batean Loyola'n». Sustraia. 1989, 10
«Bein batian Loiola'n erromeria zan». Eibar. 1959, 29
«Bere ofiziyua». Gure erria. 1959, 36
«Bertsoak». Aranzazu. 1976 , 192-195, 265-268
«Bertsolariyen gudua». Bertsolaria 1. 1932, 32
«Beti zutzaz pentsatzen». Euskal-Erria 55. 1906
«Beti zutzaz pentsatzen». Bertsolaria. 1932, 24
«Biyotz erituba». Habe. 1983, 33
«Biyotz erituba». Euskal-Erria 51. 1904
«Biyotz erituba». Eguna 2. 1987, 183
«Biyotz erituba». Bertsolaria 1. 1932, 31
«Biyotz erituba». Eguna 2. 1987, 170
«Biyotz erituba». Eguna 2. 1987, 182
«Canovas del Castillo-ren emasteari». Hemen. 1978, 13
«Dama bati». Eguna 2. 1987, 205
«Dama gazte polit bat». Lartaun. 1976, 29
«Ditu ille urrezko». Euskal-Esnalea 1. 1908, 7
«Dolores'i». Bertsolaria 1. 1932, 31
«Domingo Kampaña». La Vasconia 1. 1894, 34
«Domingo Kampaña, Realidad 10. 1954, 60
«Domingo Kampaña». Euskal-Erria 55. 1906
«Domingo Kampaña». La Unión Vascongada 3. 1893, 651
«Domingo Kanpaña'ri». La Vasconia 41. 1934, 1439
«Domingo Kanpaña'ri». Bertsolaria 1. 1931, 6
«Egun batez zuk neri». Euskal-Erria 48. 1903
«Egun batian Loyolan». Oarso-Renteria. 1932 , 24-25
«Euskara». Hazten. 1990, 3
«Ez du zartzaro txarra». Argia 1. 1921, 14
«Galtzetan baduzkak». Eguna 2. 1987, 194
«Gaztetan dama bati». Bertsolaria 1. 1932, 31
«Gaztetan jarriyak dama bati». La Vasconia 3. 1895, 73
«Gaztetan jarriyak dama bati». Euskal-Erria 53. 1905
«Gerra gaiztoa eta ondorioak». Hazten. 1990, 3
«Guernica». Elgar 37. 1972, 235
«Hiru errege datoz». Aldizkaria. 1976
«Ille beltz eder dizdizariya». Saski-Naski. 1989, 44
«Indarra zeukan arte». Argia 1. 1921, 14
«Izan ere groputza duzu aproposa». Saski-Naski. 1989, 44
«Izazu nitzaz cupira». La Vasconia 3. 1895, 77
«Izazu nitzaz cupira». Bertsolaria 1. 1932, 22
«Izazu nitzaz cupira». La Vasconia 7. 1900, 241
«Izazu nitzaz cupira». Goiz-Argi 7. 1966, 79
«Izazu nitzaz cupira». Príncipe de Viana 15. 1981, 145
«Izazu nitzaz cupira». Habe. 1982, 5
«Izazu nitzaz cupira». Argia 15. 1935, 732
«Ja - Jay!». Euzkadi 20. 1932, 5960
«Ja - Jay!». Euskal-Erria 6. 1882
«Ja - Jay!». Argia 11. 1931, 509
«Ja - Jay!». Bertsolaria 1. 1931, 11
«Ja - Jay!». Habe. 1983, 21
«Ja - Jay!». La Euskaria 1. 1906, 9
«Ja - Jay!». La Vasconia 1. 1894, 14
«Ja - Jay!». Euskal-Erria 53. 1905
«Juana Bixenta Olabe. Juana Bixenta, nagusi jauna eta morroya». Euskal-Erria 56. 1907
«Juana Vishenta Olave». Oarso-Renteria. 1930 , 26-27
«Juana Vishenta Olave». Bertsolaria 1. 1931, 14
«Juana Vishenta Olave». Eguna 4. 1989, 268
«Juana Vishenta Olave». La Vasconia 4. 1897, 137
«Juramentua». La Vasconia 50. 1943, 1667
«Juramentua». Bertsolaria 1. 1931, 3
«Juramentua». Tierra Vasca 1. 1933, 53
«Juramentua». La Vasconia 50. 1943, 1666
«Kanpañari». La Vasconia 24. 1917, 859
«Kanpuan da». Bertsolaria 1. 1932, 31
«Kanpuan da». Euskal-Erria 6. 1882
«Kanta». Príncipe de Viana 15. 1981, 145
«Kantatutzera, indar aundiko». Eibar. 1959, 29
«Kontxesi». Bertsolaria 1. 1931, 12 bis
«Kontxesi». Argia 12. 1932, 595
«Kontxesirentzat». Príncipe de Viana 15. 1981, 145
«Kontxesirentzat». Bertsolaria 1. 1931, 1
«Kontxesirentzat». Tierra Vasca 1. 1933, 35
«Lana sobra du baina». Eguna 4. 1989, 273
«Laster Eguberriak direla eta». Habe. 1982, 12
«Loriak». Euskal-Erria 55. 1906
«Loriak». La Vasconia 13. 1906, 456
«Loriak». Bertsolaria 1. 1932, 23
«Loriak udan intza bezela». Gure erria. 1961, 54
«Loriak udan intza bezela». Urraspide. 1983, 11
«Loriak udan intza bezela». Hots 1. 1983, 2
«Loriak udan intza bezela». Sustraia. 1983, 10
«Loriak udan intza bezela, Deia 11. 1987, 3297
«Loriak udan intza bezela». Príncipe de Viana 3. 1968, 26
«Loriak udan intza bezela». Society of Basque Studies in America. 1989, 9
«Mando baten gañean». Umeen-Deia. 1964, 52
«Mando baten gañean». Argia'ren egutegia 3. 1924
«Mando baten gañean». Euzkadi. 1981, 2
«Mando baten gañean». Karmel 2. 1952
«Mando baten gañean». Habe. 1988, 130
«Mando baten gañean». La Vasconia 14. 1907, 486
«Mando baten gañean». Gure erria. 1964, 85
«Mando baten gañean». Eguna 2. 1987, 194
«Mando baten gañean». Eguna 4. 1989, 259
«Milla zortzireun irurogei ta». Habe. 1984, 35
«Moko». Lartaun. 1976, 29
«Nere biyotz gaxua». Pérgola. 1988, l
«Neskatcha bati». La Vasconia 21. 1913, 729
«Neskatxa bati mutill batek jarriak». Bertsolaria 1. 1932, 21
«Nic au pentzatu nuben». Diario de San Sebastián 4. 1876, 36
«Orentzaro». Euskal-Erria 1. 1880
«Pagatzalle». Euskal-Erria 1. 1880
«Pagatzalle on bat». Bertsolaria 1. 1932, 25
«Pobriaren suertia». La Vasconia 13. 1906, 466
«Pobriaren suertia». Euskal-Erria 2. 1881
«Pobriaren suertia». Euskal-Erria 55. 1906
«Pobriaren suertia». Bertsolaria 1. 1932, 25
«Potajiarena». Bertsolaria 1. 1932, 19
«Potajiarena». Zeutzat. 1957, 21
«Potajiarena». La Euskaria 3. 1909, 133
«Potajiarena». Euzko Deya 3. 1941, 91
«Potajiarena». Euskal-Erria 60. 1909
«Pozez ta bildurrez». Bertsolaria 1. 1932, 28
«Triste bizi naiz eta». Aizu 7. 1988, 66
«Triste bizi naiz eta». Agur 6. 1975, 169
«Ume eder bat ikusi nuben». San Sebastián. 1949
«Vilinch eta ishkiña». La Vasconia 24. 1917, 853
«Zai egoten naiz luzaro». Txistulari. 1990, 144
«Zaldi baten bizitza». La Vasconia 40. 1932, 1408
«Zaldi baten bizitza». Argia 8. 1928, 377
«Zaldi baten bizitza». Pan-Pin. 1963, 23
«Zaldi baten bizitza». Argia'ren egutegia 2. 1923
«Zaldi baten bizitza». Bertsolaria 1. 1931, 8
«Zaldi baten bizitza». La Vasconia 40. 1932, 1409
«Zaldi baten bizitza». Argia 11. 1931, 506
«Zaldi baten bizitza». Euskal-Erria 75. 1916
«Zaldi baten bizitza». La Vasconia 40. 1932, 1407
«Zaldi baten bizitza». Euskal-Erria 55. 1906
«Zaldi baten bizitza». La Vasconia 13. 1906, 466
«Zaldi zuriyarena». Príncipe de Viana 17. 1983, 158
«Zaldi zuriyarena». Gaiak. 1976, -77,2
«Zortziko». Príncipe de Viana 15. 1981, 145

Informazio Iturria: http://eu.wikipedia.org/wiki/Bilintx

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Deskargatzeko Bilintxen Liburua   2008-10-18, 19:22


_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Bilintx (1831-1876) Donostia
Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Bertsolaritza Mundua eta Euskal Abeslariak-
Aldatu: