Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Txirrita (1860-1936) Hernani, Goizueta.

Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Txirrita (1860-1936) Hernani, Goizueta.   2008-10-08, 22:28


Argazkia: euskonews.com

Jose Manuel Lujanbio Retegi "Txirrita" bertsolaria, 1860an Hernanin jaio eta Goizuetan zendu zen 1936an, ondoeza batek jota.

Nahiz eta bere etxeko premua izan, baserritar bizimodua utzi eta hargintzan hasi zen. 14 urte zituenetik hasi zen bertsolari zaharragoekin herriz herri saioetara joaten. Bere bertso asko galdu ez izana herriaren oroimenari eta Antonio Zabala bezalako bertso-paper biltzaileei zor diegu.

Eskola zaharreko bertsolari mutilzar, parrandazale eta pikaroaren prototipoa bihurtu da euskal iruditerian. Hargin ona izan arren, ez omen zitzaion lan egitea asko gustatzen eta ahal zuen guztietan, jai hartzen omen zuen tabernan edanean eta jokoan aritzeko. Eskolarik gabea zen; inprentako hizkiak irakurtzeko gai bazen ere, ez zekien idazten eta bertsoak ilobari diktatzen zizkion.

Sariak
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren txapeldun ordea, 1935. urtean.
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren txapelduna, 1936. urtean.


Adibide bat

Frantses euskaldun bat etorri zait

ipintzeko bertsuak,

deklaratuaz haren etxian

gertatu diran kasuak;

danak ez dira errezak baina

esango ditut batzuak,

argitasuna ematen badit

gure Jaun amorosuak.




Informazio Iturria: http://eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Manuel_Lujanbio

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Txirrita (1860-1936) Hernani, Goizueta.
Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Bertsolaritza Mundua eta Euskal Abeslariak-
Aldatu: