Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Maņukorta (1943-****) Markina.

Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Maņukorta (1943-****) Markina.   2008-10-09, 22:22

Maņukorta
Izen-abizenak: Larraņaga Mandiola, Gregorio Izengoitia: Maņukorta Jaiotze data eta lekua: 1943-12-01, Markina (Larruskain auzoa, Maiņukorta baserria) Bizkaia Mota: Bertsolaria
BIOGRAFIA

Nekazari eta fabrikako langile egin izan du lan. Soldaduska amaitu orduko (1967) Ameriketara joan zen osabarekin, artzain; sei urte eman zituen han. Amaren sendikoengandik jaso zuen bertsozaletasuna, eta bere kasa ikasi zituen bertso zaharrak. 60. hamarkadan hasi zen jendaurrean kantatzen, baina 80. hamarkadatik aurrera lortu du izena. 1989ko Txapelketa Nagusian finalaren atarian geratu zen. Bertsolaritza munduan aski ezaguna bada ere, esan daiteke, bertsolaritzatik haratago, Euskal Herri osoan dela pertsonaia ezaguna.
BERTSOLARIAREN FITXA

Lehen plaza noiz-non-norekin: Markinan, 1960an, Abel Muniategi, Iriondo eta abarrekin.

Bertsolari txapelketak:

* Araba-Bizkaiko kanporaketa 1985
* Araba-Bizkaiko txapelketa 1987 : finalaurreak
* Araba-Bizkaiko txapelketa 1990: finalista
* Araba-Bizkaiko txapelketa 1992: finalista
* Araba-Bizkaiko txapelketa 1994: finalista
* Araba-Bizkaiko txapelketa 1996: finalista
* Araba-Bizkaiko txapelketa 1998:
* Bizkaiko txapelketa 1964 (kanporaketa : Markina)
* Bizkaiko txapelketa 1966 : finalista
* Txapelketa Nagusia 1982: kanporaketak
* Txapelketa Nagusia 1986 : finalaurreak
* Txapelketa Nagusia 1989: finalaurreak
* Txapelketa Nagusia 1993: azken-laurdenak
* Txapelketa Nagusia 1997: azken-laurdenak
* VI. Bizkaiko eskualdeetako txapelketa 1966: Markinako saioan txapeldun (1965-07-24)

Bat-bateko sariketak:

* (Badirudi beste bi Zepai saritan parte hartu zuela ere)
* I. Artxanberri saria 1977: partehartzailea
* I. Fernando Amezketarra herri arteko bertsolari txapelketa 1985: Elgoibarko taldean parte hartu zuen
* I. Lea-Artibai bertso liga 1987: finalista Markina-Xemein taldean
* Orixe saria
* V. Zepai saria 1975: bertso onenaren saria
* VI. Zepai saria 1976: finalista
* VII. Zepai saria 1977: bertso onenaren saria
* Xenpelar saria

Ekoizpen oharrak: Bertsogintzaren gailurrean mugitu zen 1985-95 bitartean, plazarik gehientsuen egiten zituztenetarikoa izan zelarik 89tik 93ra bitartean gutxi gorabehera. Etekinik onena ateratzen asmatu zuen bere bertso soilari, konplexutasun gabeari, eta bere gorpuzkera eta antzespenenerako abildadeari (bekain imintzioei batik bat). Euskal Telebistan programa bateko lankide izan zen (Programa Sorginen Laratza? eta urtea?) aipatu garaian; halaber, bere irudi eta ahots kariturizatuak erabili zituzten imitatzaileek Euskal Irratian ("Goizean behin" irrasaioan, Iņaki Perurena tolosarrak. Urteak?) eta Euskal Telebistan (Programa eta urteak?)

Informazio Iturria: http://www.bertsozale.com/euskara/nordanor/nordanor-datuak.php?id=++++++1222&orri=1

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Maņukorta (1943-****) Markina.
Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Bertsolaritza Mundua eta Euskal Abeslariak-
Aldatu: