Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Bartzelonako Euskal Etxean asteburua ekitaldiz beteta

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Bartzelonako Euskal Etxean asteburua ekitaldiz beteta   2008-10-23, 00:11

Bartzelonako Euskal Etxean asteburua ekitaldiz beteta
Asteburu honetan, 2008ko urriaren 18 eta 19an, egongo diren ekitaldien eskaintza zabala da.

Aste honetan, ostirala hilak 17an 19:30etatik aurrera TXO Titelles konpainiako partaideek haur eta helduei zuzenduriko “Menudo Tremendo” txotxongilo ikuskizuna eskainiko digute (euskaraz eta katalanez). “Menudo Tremendo” gitarra jotzen duenean pozik dagoen kantautore nahiko xelebrea da. Kaleko artista fresko eta dinamiko honek egungo gaiak ukituz arratsalde eder bat pasatzen lagunduko digu.



Gainera, aste honetan Bartzelonan, ondorengo ekitaldiak izango ditugu:

Anariren kontzertua: ostirala hilak 17an, Gracia auzoan aurkitu dezakegun Heliogàbal aretoan, gaueko 22:00etatik aurrera. Sarrerak 10 euro balio du, 6€ aurretik erosiz gero.

Bartzelona hiria Nazioarteko esku pilota Txapelketa (lehen partida: Del Rey - Beroiz vs Cabrerizo – Arruti; 2. partida: TITIN III - LASKURAIN
vs. MARTINEZ DE IRUJO - LASA III) larunbatean, hilak 18, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Vall d’Hebrongo pilotalekuan. Sarrerak pilotalekuan bertan erosi ahal izango dira arratsaldeko 17:00etatik aurrera (10 €)

Lisabö-ren kontzertua Apolo aretoan, larunbata hilak 18 gabeko 20.30tan.

EH Sona musika jaialdiaren 11.en edizioa (Gose, Esne Beltza, Benito Lertxundi, Maialen Errotabehere...). eta “EH a la muntanya” deiturikoa (Irati Anda, Sílvia Vidal, Santi Yaniz…) datorren astean hasiko dira.

informazio iturria: http://www.euskosare.org/euskal_mundua/bartzelonako_euskal_etxea_ekitaldi_ugari_161008

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Bartzelonako Euskal Etxean asteburua ekitaldiz beteta
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Euskal Etxeak-
Aldatu: