Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 [Pertsonaiak]Jose Miguel Barandiaran

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: [Pertsonaiak]Jose Miguel Barandiaran   2008-10-23, 00:22


Jose Miguel Barandiaran

Ukaezina da Barandiaranen ekarpen handia euskal mitologia zaharra jasotzeko eta kontserbatzeko orduan. Barandiaranentzat, euskal mitologia eta erlijio berak, euskal gizakiaren arazo oinarrizkoenei erantzuteko erak dira. Barandiaranek euskal kultura zaharraren mugak gaur egungo Euskal Herriko mugetatik haratago zabaltzen ditu, Pirinio guztiak eta beraien alboko eskualdeak hartuz. Artzantzaren kultur zaharrarekin lotzen du fenomeno hori, toponimia, transhumantzaiko bide zaharrak, erromatarren garaiko inskripzio akitaniarrak, mairubaratz eta trikuharrien guneak mendikatea guztian zehar...


Olivier de Marliave Comminges aldeko dibinitate akitaniarren idolotxoak. Luchongo museoa

Pirinioetako eta Euskal Herriko mitologiek batasun bat osatzen dute. Hala ere beraien mugak ez daude erabat zehazturik, Greziar mitologian zein Erromatar mitologian bezala. Lan gutxi egin da Euskal mitologiaren oinarrietan sakontzeko, eta bere pertsonaiak, Jainko-Jainkosak eta heroiak sistematizatzeko.

Marliavek aipatzen dituen horretarako zenbait arrazoi hauek dira:

* Pirinioetako herriak beraien artean banatzen dituzten bi estatuek sekula ez dute onartu Piriniar kultura bat existitzen dela.
* Bigarrena, eta hau erabakigarria da, ez da orain arte sekula topatu "euskal-Piriniar" mitologiaren "fundazio idatzi"rik, mitologiaren sinismen multzoaren sorrera markatzen duen testua, beste epopeia mitologikoetan dagoen bezala. Beraz, Pirinioetako gizarte tradizionalek haien kosmologia oinarritzeko mahi gainean jartzen dituzten galderei erantzuten duen kontakizunik ez dago.

Ez dugu oinarrizko azalpenik Mendien sorreraz, bertako gizakien sorreraz, bertako Jainko-Jainkosa eta ireluen sorreraz...laburbilduz, ez dugu "Saga euskal-piriniar" bat, eta nahiz eta mitologia honen zenbait prestonai eta narrazio ezagutu, oso zatituta azaltzen zaigu dena, eta bakoitzak bere "papera" ahaztu egin du osotasunean.

Hala ere, argi dago mito eta elezahar multzo handia dagoela Pirinioetan eta Euskal Herrian, nahiz eta inolako narrazio epikoak bultzatu duen "Euskal-Piriniar" panteoi bakarra. Hau ematen da munduko beste lekuetan ere, Andeak mendilerroan esate baterako.

Jakina, munduko mendimultzo gehienak Jainko-Jainkosen bizileku dira, eta gurea ez da salbuespena.

BAdakigu antzineko euskaldunek mendi gailurrak "jainkotu" zituztela, baina epigrafiaz gain, hutsa dakigu Xuban, Aste, Ageion, Basaertis edo Arixoren ezaugarriez.

Olivierrek baieztatzen du Pirinioetako hegoaldean zenbait ikerle eta folklorzaleek egindako aspaldiko lanaren esker, gauza gehiago jaso dela iparraldeko isurialdean baino. Hala ere "ahozko tradizioa" da askotan ezagueraren iturri bakarra, bere muga guztiekin.

Olivierrek azpimarratzen du ere behar bat euskal mitoligia piriniarra ikertzerakoan; bereiztu behar dira ondo jatorrizko istorioak, herriaren ahozko tradizioan geratutakoak, eta tokiz tokiko "Jakintsuek" asmatu eta apaindutakoak.

Olivierrentzat, beste aldetik, Pirinioetako mitologia indoeuropear mitologiarekin zer ikusirik handia du.

Amaitzeko, Olivierrentzat "euskal kutsuak" estaltzen ditu Pirinio guztiak, mail ezberdinetan baina beraien osotasunean. Toponimiak, etnologiak eta antropologiak horren berri ematen digu.

Gainera Pirinioetako populazio honek nahasketa handiak izan ditu beste kulturekin urtetan zehar, eta egungo egoera horren ondorioa da. Eliza Katolikoak ere hainbat mito eta elezahar kristautu du bere interesen arabera, baina egun sinismen zahar hauek desargetzeko arriskurik handiena azken hamarkadetan Pirinioetan ematen ari diren aldaketa handiak eta "modernitatea" bera da.


wikipediaren helbide: http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herriko_mitologia

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
[Pertsonaiak]Jose Miguel Barandiaran
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Euskal Herriko Mitologia-
Aldatu: