Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 [Euskal Aktoreak] Arkaitz Gartziandiaren eta Asier Oruesagastiren filme berri bat.

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: [Euskal Aktoreak] Arkaitz Gartziandiaren eta Asier Oruesagastiren filme berri bat.   2008-10-23, 00:32

"La casa de mi padre" filme berria,

Abenduan edo Azaroan estreinatuko dela.


Aipatzen du :

Gorka Merchan 'La casa de mi padre' lana filmatzen hasi da



Gorka Merchan donostiarra La casa de mi padre filma grabatzen ari da, ekainaren 11z geroztik. Euskal Herriko gatazkak hainbat ideologiatako familia batean duen eraginaz ari da. Carmelo Gomez, Emma Suarez, Beronika Etxegi eta Juan Jose Ballesta dira filmeko aktore nagusiak.

ETAren mehatxupean zegoen enpresari bat Euskal Herrira itzuli da anaia oso gaixo dagoela-eta. Gaixo dagoen anaia ezker abertzaleko militantea da, eta hark ez bezala pentsatzen du. Hil aurretik anaiaren esku uzten du semearen zaintza. Semea etorkizun handiko pelotaria eta kale borrokan dabilen gaztea da. Testuinguru horretan garatzen da filma. Egilearen arabera, «filmean pertsonak eta familia guztiaren gainetik jartzen ikus daiteke».

Merchanek dioenez, «filman pertsonei eman nahi izan diet garrantzia, biolentziari baino gehiago. Nire ustez, pertsonak eta eurek sentitzen dutena dira garrantzitsuak». Halaber dio, «filmean saiatzen naiz batasunaz hitz egiten eta ez bereizketaz, baita gaia errespetuz lantzen eta amorruz ere».

Egileak badu helbururik filmarekin: «euskal herritarrei erakutsi nahi diet elkarbizitza ezinbestekoa dela eta bakean egin behar dela».

Filma Euskal Herriko hainbat herritan grabatzen ari da «inongo arazorik gabe». Bi aste eta erdi barru amaituko du filmaren grabaketa donostiarrak.


Informazio Iturria: berria.info

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
[Euskal Aktoreak] Arkaitz Gartziandiaren eta Asier Oruesagastiren filme berri bat.
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Bestelako Txutxumutxuak :: Zinema,Antzerkia, Telebista, Irrati saioak,...-
Aldatu: