Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Goenagaren 'Sukaldekontuak" lehen filmaren errodaia hasi da

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Goenagaren 'Sukaldekontuak" lehen filmaren errodaia hasi da   2008-11-17, 23:32


Goenagaren 'Sukaldekontuak" lehen filmaren errodaia hasi da

Donostian eta Errenterian errodatuko dute, bost astetan, Goenagaren lehen film luzea. Sukaldaritza-eskola batean jazotzen direnak izango ditu oinarri komedia honek.


Datuak


Izenburua: 'Sukalde kontuak'.

Gidoia eta zuzendaritza: Aizpea Goenaga.

Aktoreak: Isidoro Fernandez (sukaldari irakaslea), Barbara Goenaga, Ramon Agirre, Loli Astoreka, Oscar Jaenada, Marivi Bilbao, Mikel Losada, Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Gorka Aginagalde, Oscar Terol, Lilliam Kouri, Lurdes Mendizabal, Galder Perez, Roberto Alonso, Tania de la Cruz, Lander Otaola. Produkzio zuzendaria: Ion Collar.

Bertsioak: jatorrizkoa, euskaraz. Ondorengoak: euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin; eta gaztelaniara bikoiztutakoa.

Ekoizpena: Espainiako Kultura Ministerioaren Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua (ICCA), Espainiako Telebista (TVE), Euskal Telebista (ETB) eta Barton Films.

Estreinaldia: 2009ko maiatzean, zinema areto komertzialetan.


Sinopsia

Sukalde kontuak

Ekintza sukaldaritza eskola batean gertatzen da. Hemen ikusiko ditugu negar malkotan gure sei protagonistak (tipula txikitzeagatik, baina) azken kurtsoa amaitzekotan dabiltzan zazpi "etorkizun":

ALBERTO (bolibiar etorkina, bertako indio itxurakoa), "PIRAS" (gazte bizi eta mugitua), IKERNE(herriko neska gazte modernoa, baina osasuntsu itxura duena) , GALDER (gainerakoak baino helduxeagoa ), XALBA (surflaria, taldeko "guapoa"), eta ESTEFANÍA (sukaldaritza batere gogoko ez duen neska gaztea, bere gurasoak jatetxe txiki baten jabe dira, eta haiengandik behartuta dator).

JUANTXO, maisua, gizon handikote eta triperrea da, zalapartari zoroa, eta saiatzen bada ere, luma ezkutatu ezin duena. Alfer koadrila horretan zentzu apur bat jartzen saiatuko da, baina kostatako lana izango da, hain zuzen ere, arazo bat bestearen ondoren etorriko zaizkio "zerutik eroriak" bezala. Sukaldari zakar hau bere ikasleekin gogaituta bizi da, izan ere, hauek asko interes handiagoa dute porroak erretzen ibiltzeari, "sukaldaritza kulturaren" transmisore izaten ikastea baino; eta sukalde zulotik diruan ola atera eta lehen bai lehen nola alde egitea da hauek buruan duten asmo bakarra, JUANTXOren desesperazioa areagotzeko. Zorionez beti izaten da harri bitxiren bat, bai, bat: ALBERTO, etorkina. Eta hain juxtu ere honen ama izango da, alzehimerra duen JUANTXOren ama zaintzeaz arduratzen hasi berri dena. JUANTXOk bere amarekin lotura handia du, eta ez da erraza izango ama ezezagun baten eskutan uztea. Ama gainera izaera biziko emakumea da, eta HILA berriz, ALBERTOren ama, fundamentu exkaxekoa.

Egun "horretan" gainera JUANTXOk ezin du luzaroago jasan sukaldean dagoen kiratsa. Norbaitek janaria nonahi usteltzen utzi du, eta ezin da eraman. Garbiketa sakona egin behar da. Ikasleen protestak alferrikakoak izango dira.

Azkenean, PIRASek, usainaren arrastoa jarraituz, sabaitik datorrela asmatuko du....


Aizpea Goenagak idatzi eta zuzenduko duen "Sukaldekontuak" film luzearen errodaia hasi dute gaur. Errenteriako eta Donostiako hainbat tokitan errodatuko da filma, bost astez. Goenagak lehen film luzea du, komedia hain zuzen ere, eta bere helburua ikusleei barre eginaraztea da. Zuzendaria "pozik" agertu da eguraldia lagun duten errodaiaren hasiera egun honetan.

"Sukaldekontuak" filmak sukaldaritza-eskola batean gertatutakoak kontatuko ditu, modu entretenigarri batean. Protagonista Isidoro Fernandez aktorea izango da eta berarekin batera, Barbara Goenaga, Ramon Agirre, Oscar Jaenada, Mikel Losada eta Marivi Bilbao agertuko dira. Sukaldekontuak filmaren webgunean errodaiaren nondik-norakoak jarraitu daitezke.

Aitziber Garmendia eta Mikel Losada aktoreak. Imanol Otegi / Argazki Press




informazio iturria: www.berri.info

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Goenagaren 'Sukaldekontuak" lehen filmaren errodaia hasi da
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Bestelako Txutxumutxuak :: Zinema,Antzerkia, Telebista, Irrati saioak,...-
Aldatu: