Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Amets arzallus Iparraldeko bertsolari xapelketaren irabazlea 2008

Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Amets arzallus Iparraldeko bertsolari xapelketaren irabazlea 2008   2008-11-18, 00:11

Amets oraindik ere nagusi

Amets Arzallus eta Sustrai Colinaz gain, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus eta Odei Barroso arituko dira Euskal Herrikoan

Sustrai Colina txapeldun ordea gelditu da final txukuna eginez



Sailkapena



FINALA


1. Amets Arzallus 568 puntu

2. Sustrai Colina 544,5 p

3. Miren Artetxe 538 p

4. Maddalen Arzallus 525,5 p

5. Odei Barroso 507,5 p

6. Ekhi Erramundegi 503,5 p

7. Karlos Aizpurua 490 p

8. Xumai Murua 466 p

Xan Harriague
Donibane Lohitzune


Ipar Euskal Herriko Bertsu Xapelketarekin batera, bertsozaleek Lapurdi, Nafarroa Behera eta Xiberotik etorritako bertsolari belaunaldi berri bat ezagutu dute. Baina momentuz nagusia Amets Arzallus da, eta horrela erakutsi du bertako lehen txapela bere eginez. 568punturekin menean hartu ditu gaineratiko zazpi bertsolariak.

Lehena izaki behin baino gehiagotan aipatu da txapelketa historikoa izanen dela aurtengoa. Eta seguraski hala izanen da bertsolariez gain Ipar Euskal Herriak bertsozalea den publikoa atzeman baitu. Donibane Jai Alai pilota lekua bete dute. Guztira 1.500 bat lagun bildu dira, Batzuk adituak bertzeak ez hainbertze baina guztiak «bertsolaritzaren besta» ospatzeko gogoarekin. Finala izaki giro beroa sumatu da hasieratik, eta jarraitzaile sutsuek hain faboritoaren pankartak paratu dituzte han hemenka. Batek horrela dio. «Sustraietatik Ametsetara». Arzallusena izan da bai lehen txapela. Saio osoan txukun ibili da, ideiak bat bertzeekin ongi lotuz, erantzunean fin ibiliz eta bertsokera zainduz. Lehen txapeldunaren izena erratean ez du inork zalantzan jarri eta txalo zaparrada bero bat jaso du publikoarengandik.

Sustrai Colinak ere txapeldun ordea izatea merezi du. Finala ederra egin du, baina ariketa batzuetan asmatu ezinean ibili da eta agian horrek kostatu dio txapela. 544 punturekin bigarren postua bere egin du Arzallustik 24 puntura. Atzetik, ordea, hurbil izan du Miren Artetxe, bien artean sei puntu besterik ez baitira gelditu. Hendaiar gazteak Urdiñarbeko kanporaketan baino maila hobeagoa eman du, eta apaltasun osozsaio orekatua eginez hirugarren postua bere egin du. Horri esker heldu den Euskal Herriko txapeleketan parte hartzeko aukera izanen du.

Maddalen Arzallus laugarrena eta Odei Barroso bosgarrena ere Euskal Herrikoa aritu dira, Amets Arzallus eta Sustrai Colinak dagoeneko baitaukate parte hartzeko txartela joan den aldiko finalistak izaki. Maddalen Arzallus eta Barrosok final polita egin dute gauza politak kantatuz baina han hemenka huts batzuk eginez bidean puntuak utzi dituzte.

Bosgarren postuan bada ere, eta txapeldunetik nahiko urrun, Ekhi Erremundegi da seguraski txapelketa horretako errebelazioa. Justu justu sailkatu zen finalera, baina horretan ez du batere itxura txarrik eman. 503,5 puntu baizik ez ditu lortu, baina hobetzeko tartea baduela agerian utzi du noizbehinka bertso eta erantzun ederrak kantatuz.

Zazpigarren postua Karlos Aipuruarena izan da. Finalean sartzea kosta egin zaio eta ariketak pasa ahala gora egin badu ere,azken ariketaraino itxaron behar izan da bere benetako maila ikusteko. Final batean, ordea ez du barkatzen. Xumai Muruarentzat izan da azken postua, baina finalean izatea dagoenekonahiko merezimendu izan du. Bere ohiko maila erakutsi du baita noizbehinka publikoa harritu ere bertso pollitak botaz.

Finalak lau ordu iraun ditu, eta batzuentzat agian luzeegi izan da. Ariketa eta gaiei dagokionez, beti zalantzan jar daitezke, eta erran suerte kontu bat badagoela bertsolaritzan, baina atzokoan ez da horrela izan eta Arzallusek ez dio inundik ere bere Ipar Euskal Herriko lehen txapela suerteari zor. Kartzelakoan erakutsi du bere maisutasuna eta bide nabar argi utzi Euskal Herriko Txapelketan berekin kontatu beharko dela berriz ere. Larrun gainean igotzea tokatu zaio eta han pentsaketan ortzimugara begiratzea. Bertan hil zen bere aitatxi kontrabandista etorri zaio burura.


Amets Arzallus:


Hartu karga bat

bizkar gainean

ta joaten zen aldez alde

egia erran

izango ziren

ilunpetako artalde

frogamenduak

edozein gauza

nagusien baten galde

beste aldera

iritsten diren

nekatua eta ahalge

ta gau batean

han gelditu zen

pausurik luzatu gabe

eta geroztik

mendi hontara

etortzen nahiz ni suabe

hara aitatxi

zer kontra esan

zer zoritxar zer nahigabe

kasko honetan

sarik ez dago

eta txakurrak hemen daude



Oraindik konfirmatzekoa bada ere, heldu den Ipar Euskal Herriko Bertsu Txapelketa hemendik bi urtera eginen da. Orduan bertze belaunaldi baten ezagutzeko parada izan da. Dagoeneko batzuk nahiko ezagunak dira tartean Euskal Herriko txapelak jantzi baitituzte hemezortzi eta hamalau urte baino gutxiago gazte mailetan.garren parrafoa.

informazio iturria: berria.info

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Amets arzallus Iparraldeko bertsolari xapelketaren irabazlea 2008
Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Bertsolaritza Mundua eta Euskal Abeslariak-
Aldatu: