Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Boiseko ikastola, ametsa egia bihurtua

Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Boiseko ikastola, ametsa egia bihurtua   2008-11-25, 17:23

BOISEKO IKASTOLA, AMETSA EGIA BIHURTUA

informazio iturria: http://www.eitb.com/albisteak/albisteak/osoa/37739/boiseko-ikastola-ametsa-egi-bihurtua/


Boiseko ikastola Euskal Herritik kanpo euskaraz den eskolaurreko zentro bakarra da. Guraso batzuk egindako lan gogorrari esker ireki zuten 1998an.

Amerikako Estatu Batuetan ikastola bat aurkitzea inork ez du espero. Hala ere, Boiseko ikastola, Idahoko hiriburuan euskaraz den eskola zentroa, Boiseko euskal komunitateak denborarekin hartu duen indarraren adibide da. Boiseko euskal komunitatea euskal kulturarekin lotura mantentzen saiatzen da.

Seme-alabak euskara ikasteko aukera gehiago izateko gurasoen talde batek sortu zuen ikastola 1998an. Boiseko ikastola zortzi ikasle eta zenbait guraso irakasle bezala zituela hasi zen. Gaur egun, Euskal Herritik etorritako bi irakasle ditu, Irune eta Goiuri, eta bi ikasgelatan banatutako 16 ikasle, horietako batzuk inolako jatorri euskaldunik gabe. "Seme-alabek bigarren hizkuntza bat ikas ditzaten interesa dute guraso askok", azaldu du Mara Davis Boiseko ikastolako zuzendariak EITB.COMi eskainitako elkarrizketa batean.

Gaur egun, Boiseko ikastola guztiz finkatuta dago. Are gehiago, bere hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldi bereziren bat prestatzeko borondatea dute. "Zerbait berezia egin nahi dugu udaberriko 'euskal blokean', hamar urtetan izan ditugun ikasleentzako, jende guztia batzeko eta nola hazi diren ikusteko", esan du Davisek.

Ikastolako zuzendariaren arabera, Boiseko ikastolako errutina eta eguneroko arazoak ez dira beste eskoletan izaten direnetatik asko ezberdintzen, "arazo komunak, diziplina eta jarrera arazoak, eskolaurreko beste zentroetan izaten diren berberak".

"Normalean, goizeko ikastaroak errutina dira: Koloreak, zenbakiak, eguraldia, eta arratsaldean eskulan gehiago egiten ditugu edo ibilaldi bat egitera goaz, film bat ikusi, errutinatik kanpo", azaldu du Davisek.

Irakasleen kontratazioa edo finantzaketa beste arazo batzuk dira. Boiseko ikastolak Eusko Jaurlaritzako diru-laguntza bat jasotzen du eta Mara Davisek asko eskertzen du ekarpen hori.

"Diru hori izango ez bagenu, ez genuke asko iraungo ikastola bezala. Asko eskertzen dugu Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza. Gure kabuz aurrera jarraitzeko beharrezko matrikulazio kopururik ez dugu", azpimarratu du zuzendariak.

Euskal Kulturako Cenarrusa Fundazioren laguntza jasotzen du ikastolak ere. Arazo ekonomikoak direla eta beka behar duten familiak laguntzeko erabiltzen dute, Davisen hitzetan.

Irakasleen kontratazioa lanik gogorrena dela aitortu du Marak. "Datozen irakasle asko gazteak dira, unibertsitateko ikasketak amaitu berriak dituzte eta bidaiak egin nahi dituzte, urtebeteko esperientzia bat bizi, baina ikastolako umeek egonkortasuna behar dute eta eskolan ezaguna duten lagun bat aurkitzea. Zentzu horretan, haurrentzat gogorra da, urtero ikasle berriak izaten dituztelako", nabarmendu du ikastolako zuzendariak.

Zabalkuntza prozesua

Saint Paul Catholic Newman zentroko eraikuntzan dago ikastola, izan ere, duela hamar urte ezin izan zuten euskal zentroan edo euskal museoan kokatu, segurtasun eta osasun baldintzak bete behar zituztelako. Hala ere, 'euskal blokera' lekualdatzea ez dute alboratu oraindik, batez ere Euzkaldunak euskal zentroa eta euskal museoa handitzeko prozesuak aurrera badoaz. Eraikuntzetan gaur egun beharrezkoa den espazioa gorde daiteke ikastolarentzako.

"'Euskal blokeko' parte izatea gustatuko litzaidake. Gustagarria izango litzateke bertan izatea, baina dugun esparruarekin gustura gaude", onartu du Davisek. "Duela hamar urte hemen hasi ginen eta ez dugu hemen dugu toki berdina inon aurkitu. Bi ikasgela, jolastoki bat, sukalde bat, bi bulego, gimnasio bat eta ordenagailuen ikasgela bat ditugu. Horrela, Boiseko erdialdean antzeko toki bat aurkitzea benetan zaila da, hau bezain handia dena eta prezioa ordaintzea merezi duena", gaineratu du zuzendariak.

Boiseko ikastolak ez du Euskal Herriko ikastolekin inolako harremanik mantentzen, baina aurten egin nahi duen gauzetariko bat dela azpimarratu du Davisek.

"Skyperen bidez edo web kameraz egitea, bideo zinta batean edo CD batean zerbait grabatzea gustatuko litzaidake, beste ikastolek egunero egiten duguna ikus dezaten. Hezkuntza sistema berdina erabiltzea izan daiteke, horregatik harremanetan izatea onuragarria izan daiteke", azaldu du Boiseko ikastolako zuzendariak.

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Boiseko ikastola, ametsa egia bihurtua
Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Ongi etorri forora :: Azken albisteak-
Aldatu: