Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Iparraldeko euskaltzaleek deitu dute abenduaren 13an BECera joateko

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Iparraldeko euskaltzaleek deitu dute abenduaren 13an BECera joateko   2008-11-25, 18:02

Iparraldeko euskaltzaleek deitu dute abenduaren 13an BECera joateko


Albiste Iturria: http://www.euskalerria.org/posta/albistea_irakurri.cfm?esteka=http://www.kontseilua.org:80/zerberri.cfm?hizkuntza=0&atala=berria_erakutsi&id=658



Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 10 urte ospatzen ditu aurten. Ospikazun nagusia Barakaldoko BECen izanen da, abenduaren 13an. Ekitaldi honekin 'pauso bat harago' emateko deia egin nahi du Kontseiluak. Bertan, Kontseiluaren ibilbidea azaltzeaz gain 'Euskaraz bai'ra iristeko proposamena eginen du. Egun seinalatua izanen da euskararen normalizazioa lortzeko lanean ari direnentzat, huts egin ezin den ekitaldi dirdiratsua, 'Euskaraz Bai' dion eguzkiak argituko duena.

Ipar Euskal Herriko herritarrak Barakaldora joateko animatu nahian, Baiona Ttipirat bertaratu dira gaur euskalgintzako kide ugari, baita ere euskaltzale eta beste eragileetako ordezkariak, hala nola, Seaska, AEK, Euskal Irratiak, Ikas, Bertsularien lagunak, EHE, Berria eta Gara egunkariak, Herria aldizkaria, Gatuzain eta Maiatz argitaletxeak, Peio Ospital kantaria, Mixel Oronos, Gaindegia, AGF Ithurbisque asegurantza etxea, Sokoa enpresa, Hazia Kultur Elkartea, D.L-Ziburuko ihauteri elkartea, LAB sindikatua, Kazeta.info agerkari digitala, Info7 Irratia... Denok batera, jendarteari BEC-era joateko gomita luzatu diote eta euskarak denok behar gaituela azpimarratu dute.

Deialdia egiteaz gain, Kalostrape ostatuan azken hamar urteotan egindako ibilbidearen inguruko erakusketa jarri du Kontseiluak. Kontseiluko ordezkari Ione Josié eta Euskal konfederazioko kide Mixel Oronos izan dira, AEK-k Lapurdiko hiriburuan duen egoitzan, erakusketaren nondik norakoak azaltzeko.

Mixel Oronosek euskalgintzak azken hamar urteotan egindako lanaren atzera begirakoa eskaini du lehenengo, eta ondoren Ione Josiék hartu du hitza. Gogorarazi dutenez, "1997an Euskararen Gizarte Erakundeek Kontseilua sortu zenetik hainbat izan dira irekitako bideak. 'Euskararen Unibertsoa' jardunaldietan bilgunea osatzeko erabakia hartu zutenetik gaur arte, hainbat proiektu garatu ditu". Horien artean, 1998. urtean Euskal Herri osoko bost kirol-estadio bete zituztela oroitarazi zuten, eta "125.000 herritarrek Bai euskarari ozenki esatea lortu genuen" adierazi du Ione Josiék.

Ordutik, lan-munduan eragiteko Bai Euskarari Ziurtagiria sortu du; Euskal Herriko txoko guztietara bideratu ditu euskararen aldeko ekintzak herrietako Bai Euskarari Akordio eta Engaiamendu prozesuaren bidez, eta, gaur egun, 122 herritan lan egiten du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Gainera, hizkuntza-eskubideak errespetarazteko Behatokia eta Euskararen telefonoa jarri ditu martxan geroztik, eta maila politiko-instituzionalean eragiteko hainbat ekintza egin ditu, besteak beste, Herriko Etxeen hizkuntza-politikaren neurketa eta horren jarraipena.

Josiék adierazi zuenaren arabera, "hamar urteren buruan, 'Bai Euskarari' aldarrikatu ondoren, Kontseiluak 'Euskaraz bai' esateko proposamena luzatu nahi du. Ziklo berri batean sartu gira, 'Euskaraz bai'! adieraztearekin batera, euskara ikasi, ezagutu eta erabili behar dugula adierazi nahi dugu, eta gaur ekitaldia Kalostrapen egiteak dimentsio sinboliko bat hartzen du, hain zuzen ere AEKren egoitza izanik, euskara ikastea da ezinbesteko urratsa euskara normalizatzeko.

Azkenik, oroitarazi digute BEC-eko ekitaldia doakoa izango bada ere, ezinbestekoa dela sarrera eskuratzea www.nierebanoa.com helbidean. Seaskak autobusak antolatuko ditu Iparraldetik. Eman izena!

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Iparraldeko euskaltzaleek deitu dute abenduaren 13an BECera joateko
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Ongi etorri forora :: Azken albisteak-
Aldatu: