Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Guitar Hero World Tourren Euskadiko Txapelketa, Gaztearen eskutik

Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Guitar Hero World Tourren Euskadiko Txapelketa, Gaztearen eskutik   2008-11-29, 03:30

Guitar Hero World Tour bideo-jokoarekin abila zara? Edozein kanta jo dezakezu? Har ezazu parte lehiaketa honetan. Sari pila daude jokoan.







Guitar Hero World Tour bideo-jokoaren Euskadiko Txapelketa antolatu du Gazteak. Eguberrietan izango da EITBren Bilboko egoitzan eta sari potoloak jarriko dituzte jokoan.

Hiruko taldeetan hartu daiteke parte bertan. Batek abestu egin beharko du, beste batek gitarra jo eta hirugarrenak bateria jo.

Gazteen artean oihartzun handia duen bideo-jokoa da hau; rock talde garrantzitsua bailiran, abesti ezagunak jotzea da jokoaren funtsa. Lehiaketa honetan hirunaka hartu beharko dute parte gazteek; batek gitarra jotzen, bigarrenak bateria jotzen eta hirugarrenak abesten.

Gazteak sari potoloak banatuko ditu. Irabazleek 1000 euro eta materiala eskuratuko dute; bigarrenek 500 euro eta materiala, eta hirugarrenek materiala.

Lehiakideek guitarhero@EiTB.com emailera mezua bidalita izena eman beharko dute abenduaren 15a baino lehen. Adierazi beharreko datuak honako hauek: Parte hartzaileen izen-abizenak; taldearentzako izena; herria; adina eta kontakturako email eta telefonoren bat.




Albiste iturria: www.eitb.com/gaztea

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Guitar Hero World Tourren Euskadiko Txapelketa, Gaztearen eskutik
Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Ongi etorri forora :: Azken albisteak-
Aldatu: