Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Azken 16 urteotan idatzitako poesia batu du Xabier Letek

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Azken 16 urteotan idatzitako poesia batu du Xabier Letek   2008-11-30, 06:30

Hitzen bitartezko ulerguneen bila


Azken 16 urteotan idatzitako poesia batu du Xabier Letek, poetaren «azken urteetako izpirituaren barne-bilakaeraren taxonomia» eskaintzen duen liburuan: 'Egunsentiaren esku izoztuak'

Poetak bere poemetara bideratzen ditu bere adierazpen ahalmenaren fruiturik umoenak, estimagarrienak, aberasgarrienak. Baina bada beste gune batzuetan ere fruitu ondu, estimagarri eta aberasgarriak eskaintzen dakien poetarik, eta Xabier Lete da horietako bat. Egunsentiaren esku izoztuak (Pamiela) poema liburua berriaren aurkezpena izan zen horren froga, atzo eguerdian, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

«Liburu hau nire izpirituaren azken denboretako barne-bilakaeren taxonomia bat da», azaldu zuen atzo Letek, aurkezpenaren hasieran. «Nire izatearen, nire psikearen plegurik gordeenetan bildua legokeena argitara atera nahi izan dut liburu honetan».

«Nik uste dut poesian pentsamendua eta ideiak beharrezkoak direla», egin zuen gogoeta poesiaz. «Ondorio honetara ailegatu naiz nire bizitzan zehar, azken urte hauetan batez ere. Poesia idazteko modu asko daude, jakina. Poesiak orain dela zenbait urte hartu zuen tankera sinbolista eta hermetikoa, hitzen moldaketa estetikoari oso emana, ez dut arbuiatzen, baina uste dut funtsean -eta hau Unamunok ere esaten zuen- poesian ere pentsamendua eta ideiak beharrezkoak direla; ez pentsamendu edo ideia abstraktuak, filosofia liburuetatik atera ditugunak, baizik gure bizitzak mahaigaineratuarazi dizkigun pentsamenduak eta ideiak».

«Hori bai, pentsamenduak poesian sintetikoak dira, hitz gutxitan gauzatzen direnak», ñabartu zuen. «Entseguan, filosofian eta nobelan errelatoak luze joaten dira. Poesian, pentsamendua oso hitz gutxitan adierazi behar da».

Poesiaren asmoak eta ezinak

«Eta amaitzeko, esango dizuet hitzek, esanek ala idatziek, bizitza esplikatu nahi izaten dutela», komentatu zuen amaieran, hitzaldiko unerik barnekoenean. «Nahi izaten dutela bizitza zentzuzko kodigo batzuetara ekarri, itzuli. Baina hori ia beti ezinezkoa dela. Bizitzak, bere agerpen korapilo guztiekin, ia beti ihes egiten die guk hura ulertzeko eta esateko asmatzen ditugun hitzei. Askotan pentsatu izan dut hitzak ez ote diren, gehienetan, autonomoak -nonbaitetik datozkigunak-, edo ez ote diren, bestetik, konjetura moduko bat, beren unibertso propioa eraikitzeko gai diruditenak baina benetako gure izate ilun eta kaotikoaren muinera iritsi gabe.

»Poesiaren hizkerak hizkera arnastuak dira, nik hori sinesten dut, eta poesia idazten dugunean hitzen arnasa nonbaitetik datorkigula, jasotzen dugula (inspirazioa ere dei geniezaioke horri; batzuek esaten dute hori ez dela existitzen, baina niretzat existitzen da). Eta askotan hitz arnastu horiek berek lortzen dute guk arrazoiarekin eta gure adierazpen tresnekin lortuko ez genukeena: poemari halako hegada bat ematea, poemari halako anpletasun bat ematea, poemari halako misterio esparru batzuk zabaltzea. Baina poesiaren hizkerek hori lortzen duten bitartean, beti eduki dut inpresioa, era berean, poemak oso gutxitan iristen direla gure barne izate ilun eta kaotikoaren muinera, beti atarian bezala geratzen direla, kosta egiten zaigula barruan daramaguna esatea, mundua esplikatzea.

»Esperientzia oso bortitzetatik pasa izan direnek -gaixotasun oso larriak, amodioaren haustura oso damatikoak, kontzentrazio zelaietako desgizatzea eta izpirituaren ilunaldi etsiperatuak- beti aldarrikatu dute zein zaila zitzaien gero esperientzia hura hitzez besteei jakinaraztea.

»Beraz, hitzek ez dute bizitza erredimitzen, eta are gutxiago heriotza. Beraz, muga bat badago. Nik ez dut sinesten hitzekin dena esaten denik eta esan daitekeenik. Hitzetatik haratago geratzen dira bizitzaren gune misteriotsu asko, ulertzen ez ditugunak eta batez ere erredimi ezin genitzakeenak, eta, zer esanik ez, hitzetatik haratago gelditzen da inefablea, heriotza, adibidez.

»Hala ere gizatasunaren ezaugarri nagusia da hitza. Eta egia beti haratago balego ere -esan ezin diren eremu itzaltsuetan-, gure lehia tematuenak horretara garamatza eta eraman behar gintuzke: hitzen bitartezko ulerguneak eta esplikaguneak eraikitzera, nahiz eta jakin dema horretan gehienetan huts eginen dugula».



Informazio iturria: Berria.info

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Azken 16 urteotan idatzitako poesia batu du Xabier Letek
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Ongi etorri forora :: Azken albisteak-
Aldatu: