Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Fakturak Euskaraz

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Fakturak Euskaraz   2008-11-30, 21:36

Fakturak euskaraz. Zer da?
Enpresa zerrenda bat eratu dugu, enpresa hauek fakturak eta zerbitzua euskaraz ematen dute. Denok izaten dugu harremanak haiekin nahiz eta normalean fakturak erdaraz jaso. Enpresa bakoitzari zerbitzua euskaraz nola eska dezakezun argituko dugu zerrenda honen bidez.

Lagundu eiguzu hobetzen
# Hasteko begiratu zerrendan agertzen diren enpresak eta bere agiriak ez baduzu euskaraz jasotzen eskazazu orain.
# Zure eskaera ez badute bideratzen, esaiguzu: euskarri @ euskalerria.org
# Zerrendan ez den beste edozein enpresatako informazioa baduzu, idatzi helbide honetara: euskarri@euskalerria.org. Proiektua hobetzeko zure laguntza ezinbestekoa dugu.


Energia



Iberdrola
Faktura euskaraz jasotzeko, eska ezazu posta bidez helbide honetan: clientes@iberdrola.com zure kontratuko erreferentzia zenbakia bidaliz, edo deitu 901 20 20 20 telefonora

Naturgas
Naturgas enpresaren bezeroa bazara, faktura euskaraz eta espainolez jasotzen duzu. Euskara hutsez jasotzeko aukera ez dute oraingoz bideratzen. 902 123 456 telefonora deitu eta faktura etxean euskara hutsez jaso nahi duzula esan. Ezetza ematean, beste aldean dagoenari eskatu zure kexa jasotzea (derrigortuta dago hori jasotzera); posta elektronikoz (soluzioa@naturgasenergia.com) bidali zure eskaera. Hona hemen erabil dezakezun testua.

Telefonia



Euskaltel
Euskaltelek fakturak euskara hutsez bidaliko dizu eskatu ezkero, deitu 900 840 840 telefono zenbakira (orain arte ez baduzu ezer eskatu faktura gaztelaniaz eta euskaraz jasotzen duzu segur aski). Web-orri honen bidez ere momentu batean alda dezakezu fakturaren hizkuntza:
https://www.euskaltel.es/web/corporativo/atencioncliente/idiomaFactura.jsp?tipo=residencial
Bestalde, 900 840 840 telefono zerbitzuan dihardutenak euskaldunak dira, hala ere esan iezaiezu harremanetarako hizkuntza euskara hautatzen duzula, hala eginda, telefonoa erantzun baino lehen euskalduna zarela jakingo dute eta bakarrik euskaraz ariko dira zurekin.


Amena
Amena enpresak ez du inongo zerbitzurik euskaraz eskaintzen, bai ordea estatu espinolean ofizialak diren beste hiru hizuntzetan. EAEan Euskaltel da bere ordezkaria, baina euskara ofiziala den Nafarroa lurraldean, hutsaren hurrengoa. Bezeroa baldin bazara deitu 470 telefono zenbakira eta zure kexa utzi.

Vodafone
Faktura euskaraz jasotzeko, deitu 123 telefono zenbakira, zure datuak eskatuko dizute. Hemendik aurrera telefonoz euskaraz artatua izateko, espreski eskatu behar duzu, eskaiezu euskaraz artatua izan nahi duzula

Telefonica-Movistar
Faktura euskaraz jasotzeko, deitu 609 telefono zenbakira, zure datuak eskatuko dizute. Beste aldetik telefonoz euskaraz artatua izateko, espreski eskatu behar duzu, eskaiezu euskaraz artatua izan nahi duzula.

Telefonica
Zure telefono finkoren faktura euskaraz jasotzeko deitu 1004 telefono zenbakira

Telefono fabrikatzaileak
Alcatel telefonoa baldin baduzu, zorionekoa zu, menua euskaraz ikusteko aukera ematen dizu; konpainia bakarra da, beste guztiek kaka egiten digute gainean. Badakizu Alcatel aukera ezazu telefono berria erostean.

Bankuak



Euskadiko kutxa
Etxean agiriak euskara hutsez jasotzeko, eskazazu zure bulegoan

Banesto
Agiriak euskaraz, galegoz, katalanez eta espainolez bidaltzen ditu. Hizkuntza aldatu nahi baduzu, zure bulegora baino ez duzu joan behar

KUTXA
Kutxan zure komunikazio-hizkuntza aukera dezakezu, bai erdera, euskera-erderaz, edo euskeraz. Euskara hutsez ez baduzu jasotzen deitu 901 111 411 telefonora edo zure bulegoko lehiatilean eska ezazu.

BBK, Vital Kutxa, IparKutxa
Euskaraz eta gaztelaniaz. Ez dute bidaltzen euskara hutsezko agiririk

Caja Madrid
Caja Madrid bankuak euskara baztertzen du, galegoa, gaztelania eta katalana dira bere hizkuntza bakarrak. Zure kexa adierazi nahi baduzu deitu 902 246 810 telefonora.

Uno-e
Uno-e bankuak euskara baztertzen du, gaztelania eta katalana dira bere hizkuntza bakarrak. Bezeroa bazara oso inportantea da zure iritzia azaltzea. Hauek dira eskaintzen dizkizuten aukerak:
Telefonoz: 901 111 113
Idatziz: Departamento de Calidad de uno-e C/ Julián Camarillo, 4 Edif. C 28037 Madrid.
E-postaz: centroatencioncliente@uno-e.com


Patagon-Openbank
Patagon bankuak euskara baztertzen du, gaztelania eta katalana dira bere hizkuntza bakarrak. Bezeroa bazara oso inportantea da zure iritzia azaltzea. Hauek dira eskaintzen dizkizuten aukerak:
Kexak jasotzeko telefonoa: 901 223 242
E-postaz: ayuda@openbank.es


Bankoa
Ez du euskaraz agiririk bidaltzen. Hala ere bezeroa bazara, bidal diezaiekezu eskaera formulario hau betez:
https://www.bankoa.es/BANKOA/Euskara/Hasiera/formularios/formulario3.htm


La Caixa
Ez du euskaraz agiririk bidaltzen. Hala ere bezeroa bazara, egin ezazu zure eskaera web-orri honen bidez:
https://portal1.lacaixa.es/CallBack/Solicitud?lang=esp&&&&&&&&CAI
edo telefono honetara deituz: 902 223 223

BBVA
Bizkaikoa den banku honek euskara baztertzen du. Noiz arte iraungo den egoera hau bezeroen esku dago. Bezeroa bazara, egin ezazu zure eskaera web-orri honen bidez:
http://www.bbva.es/TLBS/tlbs/jsp/esp/meta/contacto/viaemail.jsp#0
edo telefono honetara deituz: 902 22 44 66


Bestelakoak



Bilbao Bizkaia Ur-partzuergoa
Fakturak euskara hutsez bidaltzen ditu. Horretarako, 94 487 31 87 telefonora deitu behar duzu (orain arte ez baduzu ezer eskatu faktura gaztelaniaz eta euskaraz jasotzen duzu segur aski), edo bestela ondoko helbide elektronikoan hizkuntza aldaketa eskatu: consorcio@consorciodeaguas.com (zure datuak bidali)

Travelclub
Travelclub enpresak euskera hutsez bidaliko dizu agiri guztiak, hala eskatu ezkero. Deitu 902 400 400 telefono zenbakira.

Sindikatuak
Errenta Aitorpenerako, sindikatuek urteko kuotaren agiria bidaltzen diote afiliatuari. Sindikatu gehienek (LAB, ELA, STEE-EILAS, ESK, CCOO, UGT, ...) euskaraz eta erdaraz igortzen dute agiria. Euskara hutsez jaso nahi izanez gero jar zaitez sindikatuarekin harremanetan.

Errenta Aitorpena
Banku baten bitartez egiten baduzu, Ogasun bulegoetan edo Aholkularitza batean, aitorpena euskaraz inprima ezazu (nahiz eta aitorpena erdaraz egin beti duzu euskeraz inprimitzeko aukera). Aitorpena egin baino lehen zure nahia azaldu.


Informazioaren jatorria: http://fakturakeuskaraz.galeon.com/

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Fakturak Euskaraz
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Euskara gure altxorra-
Aldatu: