Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Mikel Laboa (1934-2008) Donosti

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Mikel Laboa (1934-2008) Donosti   2008-12-01, 23:13

Mikel Laboa Manzisidor (Donostia, Gipuzkoa, 1934ko ekainaren 15a - Donostia, 2008ko abenduaren 1a) euskal kantari eta musikagilea izan zen.

Biografia

Donostiako Parte Zaharrean jaio zen 1934ko ekainaren 15ean eta 2008ko abenduaren 1ean hil zen, 74 urte zituelarik, Donostiako ospitalean. Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen: aitak, udaletxeko zinegotzia zenak, Frantzia aldera jo zuen; ama eta zazpi seme-alabak Lekeitio aldera joan ziren, eta han bizi izan ziren aldi batean. Donostiara itzulita, marianisten ikastetxe batean ikasi zuen. Batxilergoa amaituta medikuntza ikastea erabaki zuen. 1953an ekin zion eta Madrilen, Iruñean, Zaragozan eta Bartzelonan aritu zen, harik eta 1967an haur neuropsikiatrian espezializatu zen arte. Urte horietan Iparraldeko herri musikak interes handia sortu zion eta Katalunian zela gertutik ezagutu zuen Nova Canço zeritzon musika mugimendua. Lagun batek oparitan emaniko Atahualpa Yupankiren diska batek ere Hego Amerikako kantarien berri eman zion eta haien xarma erakutsi[1].

Ez Dok Amairu

1960ko hamarkadan Ez Dok Amairu osatzen du beste hainbat euskal artistarekin. Bertan, batez ere Benito Lertxundirekin batera, euskal kanta berria sortzen dute. Estilo tradizionala eta berriak elkartzu eta Bertolt Brecht bezalako autoreen letrak abesten dituzte. Lekeitioak abesti sorta ere sortzen ditu, oihu eta zarata esperimentalekin.

Bakarkako arrakastak

1974an Bat-Hiru diskoa egiten du, jada euskal ereserkiak bihurtu diren hainbat kantekin (bereziki Txoria txori). Diska hau Mendeko Euskal Diskarik hoberena izendatu zuten Diario Vascon eginiko bozkaketa batean. Ondoren aldaketak egin zituen bere musikan eta jazz musikarekin batera lana egin zuen Iñaki Salvadorrekin.

Donostiako Orfeoiarekin diska bat ere argitaratu zuen. Bere lanetan bitxikeria bar badago: LP guztiak zenbakituak daude, 1etik 17raino, baina 13rik gabe, Ez dok hamairu taldearen omenez.

Julio Medem donostiarraren Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra dokumentaleko soinu banda ere Mikel Laboarena da.

Donostiako Antigua auzoan bizi zen. 2008ko abenduaren 1ean zendu zen, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina eman behar zion urte beran[2], 2008ko abenduaren 23an jaso behar zuen hain zuzen. Donostiako udalak, bere partetik, hiriko urrezko domina emango dio.

Diskografia

* Lau herri kanta, 1964 (EP)
* Ursuako Kantak, 1966 (EP)
* Bertolt Brecht, 1969 (EP Bertolt Brechten letrekin)
* Haika Mutil, 1969 (EP)
* Euskal Kanta Berria, 1972 (LP. Aurrekoen bilduma)
* Bat-Hiru, 1974. (LP bikoitza. Bi izenenko diskoa ez zen argitaratu Bertolt Brechten letrak zentsuratu zituztelako)
* Lau-bost, 1980 (LP bikoitza).
* Sei, 1985.
* Lekeitioak, 1988 (7tik 11ra dihoazen Lekeitioak diska ez argitaratuak)
* Hamabi, 1989
* Hamalau, 1994
* Mikel Laboa Zuzenean, 1997
* Zuzenean II - Gernika, 2000 (Donostiako Orfeoiarekin).
* 60ak+2, 2003 (Lehen obren bilduma).
* Xoriek - 17, 2005.
* Lekeitioak, 2007 (berrargitaralpena CD bikoitzean).

Bibliografia

* ASKOREN ARTEAN. Mikel Laboa. Donostia: Elkar, 1995. ISBN 9788479174774


Informazio iturria: http://eu.wikipedia.org/

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Mikel Laboa Bideo batzuk   2008-12-08, 05:01

Mikel Laboa Bideo Batzuk


_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Mikel Laboa (1934-2008) Donosti
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Bertsolaritza Mundua eta Euskal Abeslariak-
Aldatu: