Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Durangoko 43. Euskal Liburu eta Disko Azoka

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Durangoko 43. Euskal Liburu eta Disko Azoka   2008-12-05, 19:37



Zabaldu ditu ateak Durangoko Azokak

Irudia izango du gai nagusi azokak eta Juan Zelaia enpresariak jasoko du Argizaiola omen-saria


Gaur zabalduko da Durangoko Azoka, Mikel Laboaren oroitzapena gogoan dela. Orain arte ohikoa izan denaren kontra, Durangoko 43. Euskal Liburu eta Disko Azokak lau eguneko iraupena izango du. Ondorioz, litekeena da gaurko egunetik bertatik jende andana batzea Landakon, arratsalde partean batik bat, eskoletako gazteek eta asteburua hasten dutenek bat egitean.

Inaugurazio ekitaldi ofiziala 18:30ean izango da, ohikoa denez, Elkartegian. Ekitaldia, ordea, berezia izango da. Izan ere, sarrera hitzaldiaren aurretik, Gerediaga Elkarteak Mikel Laboa gogoratuko baitu, hurbileko izan dituen hainbat euskaltzale eta euskal kulturaren eragilerekin batera; besteak beste, Enrike Knorr, Gotzon Garate, Xabier Iratzeder, Elias Amezua, Karmelo Etxenagusia edota Mikel Errazkin.

Sarrera hitzaldia Eneko Olasagasti aktore, zinema zuzendari eta gidoilariak emango du. Aurtengo azokaren gai nagusia Irudia izaki, Ahozkotasunetik Irudimenera Durangotik pasatuz izeneko hitzaldiarekin hasiko da azoka ofizialki. Inaugurazio ekitaldian izango dira, halaber, hainbat politikari. Horien artean, Aitziber Idigoras Durangoko Alkatea, Miren Azkarate Kultura sailburua eta Josune Ariztondo Kultura diputatua, Gerediaga Elkarteko presidente Nerea Mujikarekin batera.

Finlandia gonbidatu

Argizaiola omen-saria Juan Zelaiak jasoko du aurtengoan. Enpresari oñatiarrari euskal kulturaren alde egindako lana eskertu nahi dio Gerediaga Elkarteak. Beste arlo batzuen artean, Zelaiak Ikastolen sorrera bultzatu zuen, 1974an Everestera egin zen Tximist espedizioan lagundu zuen, eta haren izena daraman saiakera saria babesten du. Gainera, Euskal Kulturaren Aldeko Fundazioaren sortzaileetako bat da eta fundazioaren bidez ematen du bere mezenasgoa, baita Euskal Herriko dirudunen artean euskal kuturaren aldeko deia zabaldu ere. Omen-saria bihar jasoko du San Agustin Kulturgunean, 20:30ean hasiko den ekitaldian.

Urtero legez, herrialde gonbidatua izango da aurten ere Durangoko Azokan: Finlandia, hain zuzen ere. Hala, bere herrialdeko literaturaren berri ematera hurbilduko da Salla Janerfelt idazlea. Finlandiako literaturaren garaiak erdiarotik gaurdaino izeneko hitzaldia emango du Janerfeltek bihar, 12:30ean.

Finlandiako literaturaz gain, hainbat ekitaldi berezi izango dira. Besteak beste, Kimuak egitasmoaren 10. urteurrena gogoratze aldera, filma laburren maratoia izango da bihar eta etzi, Emakumeak sortzen izeneko mahai-ingurua osatuko dute hainbat emakumezko idazle euskaldunek.

Sarrera ekitaldian Laboa eta lagunei egingo zaien omenaldiaz gain, beste bi omenaldi berezi egingo dira etzi. Alde batetik, Gotzon Garate omenduko dute 11:00etan, eta bestetik, Sorotan Beleko kide zen Mikel Errazkin 19:00etan.



Informazio iturria: berria.info

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Durangoko 43. Euskal Liburu eta Disko Azoka
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Ongi etorri forora :: Azken albisteak-
Aldatu: