Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 [Olentzero] Gabon Postala

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: [Olentzero] Gabon Postala   2008-12-10, 22:38

[Olentzero] Gabon Postala

Olentzeroren bake mezuak
bordaz borda, baserriz baserri, herriz herri...
Zoriontsuak opa dizkigu
Gabon eta Urte Berri On



OLENTZERO

Herrialde gehienek izaten dute Gabon inguruan zorionak ematera eta Urte berria iragartzera etortzen zaien pertsonaia mitikoren bat. Horra hor Papa Noel. Santa Claus, Hiru erregeak eta San Nicolas, ezagunenen artean. Pertsonai hauek umeentzako mopariz josita etortzen dira eta hauentzat izaten dute erkargarritasun berezia. Euskaldunok ere badugu geure Gabon inguruko pertsonaia: OLENTZERO.

Nor da olentzero?Nola irudikatu du herriak?Zer ohitura dago bere inguruan?

Toki desberdinetan izen desberdinez izan da deitua: Olentzero, Olentzaro, Orentzaro eta Onentzaro, beste batzuren artean. Olentzero izan da nagusitu dena.

Hitz honekin, gure pertsonaia honen izenaz gain, urte garai bat izendatzen da: Gabon eta bere ingurua. Amaitzear dagoen urte zaharra errepresentatzen du Olentzerok.

Olentzerok, jatorriz suarekin du erlazio zuzen-zuzena. Neguko solstizioaren ospakizuna da. Sua eta erretzearen ingurutik etorri dira zenbait interpretazio eta ohitura, adibidez: ikazkin moduan errepresentatzen hastea, tximinitik behera jeistea edo pipa erretzen agertzea. Hiru kasuen sua da adierzle garratzitsua. Sua da zahrra berrizten duena, okerra garbitzen duena. Sua da, indar berriaren adierazle.

Zenbait herri euskaldunek pertsonaia gisa errepresentatzen dute sasoi hau eta pertsonaia honek Gabon gauean egiten du bere etorrera: Olentzero da.

Gure Olentzero artzaia da zenbait tokitan, nekazaria beste natzutan, eskuan ote-sorta eta igitaia daramatzala ; ikazkina beste batzuren ustetan. Azken jentila dela diote batzuk, Kristoren jaiotza zabaltzera etorria; urteak egun baino begi bat gehiago duen gizona dela era batu da, 366 begi dituen gizona dela.

Zenbait herritan lasto eta trapuz egindako figura baten bidez errepresentatzen dute, eta Gabon gauean, lepoan hartu eta etxez etxe joaten dira oles egitera. Beste herri batzsuetan pertsona bat izaten da Olentzero janzten dena. Tximini ondoan ere jartzen da zenbait tokitan Olentzeroren irudia, txapela buruan eta igitaia eskuan duela. Igitaia, sua bezala, bizi indarraren adierazle da: zaharra mozten du, kimu berriari lekua egiteko.

Badago, baita ere, oso hedatua egon den beste ohitura bat: Olentzero enborrarena, alegia. Enbor baten bitartez ere errepresentatu du herriak Olentzero. Gabon gauean euskalerriko etxe askotan, enbor handi bat jartzen zen sutan, Olentzero subila hain zuzen ere, hori izanik erretzen zena.

Subil honek indar berezia izango du: abereak (ondasun edierazle bezela) eta etxekoak zainduko ditu hurrengo urte guztian.

Udako solstizioko sua, san Juan sua alegia, kalekoa den bezela, neguko hau etxeko sua da. Horrela diote gure zaharrek: "Gabonetan plantxan, Sanjuanetan plazan" (plantxa=beheko sua). Era horretan zenbait herritan oraindik mantentzen da familiako pertsona bakoitzeko egur bat erretzeko ohitura, zaharrenetik hasi eta gazteenarekin amaituz, beti ere gogoratuz etxean ez doagoen, txanda denean bere egurra errez.

J-M. Satrustegik Solsticio de invierno liburuan dionez, urtero berritzen den naturako indarren errepresentazioa izan zen lehendabizi Olentzero.

Kristau pentsamoldeak Kristoren iragarle bihurtu zuen pertsonaia, hasiera batetan herrian zeukan esanahia gaindituz.

Hirurogeigarren hamarkadatik aurrera euskal umeei opariak ekartzera etortzen den pertsonaia dugu Olentzero.

Era guztietan, geure sinbolo bihurtu zaigu Olentzero eta geure gaurregungo gizartera egokitu dugu, herri guztiek egiten duten bezela.


_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
[Olentzero] Gabon Postala
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Euskal Herriko Festak eta Agenda Kulturala-
Aldatu: