Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 [Euskal Musika Tresnak] Alboka

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: [Euskal Musika Tresnak] Alboka   2009-01-14, 23:02

Alboka
Alboka euskal musika tresna tradizionala da, klarinete bikoitza dena. Izena arabieratik omen dator: al-bûq (البوق).

Haize instrumentua da.


Albokari tradizionalak

Bizkaian, Arratia eta Nerbioi ibarretan tradizio handia egon da XIX. mendetik, albokari handiak emanez: Anbrosio Gorostiaga "Anbros" (1867-1926), Bernardino Zautua, Tiburtzio Elezkano (1906-1958) eta Silbestre Elezkano "Txilibrin" (1912-2003) Igorrekoak; Migel Larrinaga "Txuskoa" (1881-1921), Alejo Etxezarraga eta Eugenio Etxebarria (1920-2008) Dimakoak; Graziano Lekue "Txisperue" (1882-1945) Zeberiokoa; Jose Amundarain "Muñegi" (1895-1969), Emilio Sagarna eta Andoni Goikoetxea Zeanurikoak; Ildefonso "Pontxo" Orue (1902-1980) eta Benito Iragorri (1906-1973) Lemoakoak; Alejo Gurtubai "Barberue", Juan Kruz Valle eta Juan Otxandio (1927-2000 Galdakaokoak; Jose Mari Bilbao eta Leon Bilbao semea (1916-1990) Arteagakoak; Inazio Uribarri "Andaluze" Dima/Zaratamokoa eta Manu Barandika Bediakoa.

Gaur egungo albokariak

Azpimarratzekoa da Mariano Barrenetxea (Galdakao, 1938-), baina batik bat Juan Mari Beltran (Etxarri Aranatz, 1947-), musikari handia eta Ibon Koteron (Bilbo, 1967-) jole iraultzailea, Kepa Junkeraren eskolakoa.

Bestela, 1990eko hamarkadan musika tresna Exkixu taldeak rock esparruan ezagutarazi zuen.


Diskoak

* "Leonen Orroak" (Elkar, 1996).
* "Airea" (Elkar, 2004).


Loturak:
* Albokaz eta albokarietaz "Euskonews"en
* Euskal Herriko Alboka Eguna
* Albokarien webgunea


informazioa wikipediatik jasoa: http://eu.wikipedia.org/wiki/Alboka

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
[Euskal Musika Tresnak] Alboka
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Bertsolaritza Mundua eta Euskal Abeslariak-
Aldatu: