Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 [Euskal Musika tresna] Trikitixa

Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: [Euskal Musika tresna] Trikitixa   2009-01-14, 23:48

Trikitixa

Trikitixa, trikitia, eskusoinua edo soinu txikia, botoidun akordeoi diatonikoa da, italiar jatorrikoa. Euskal errian XIX. mendetik erabiltzen den haizezko instrumentua da. Europan eta Ameriketan ere ezaguna da, aldaera askorekin.

Gehienetan pandero batekin jotzen da, hau da, panderojole baten laguntzaz. Berez, tresnarentzat baino areago, bikote horrek sortzen duen musika motari esateko erabili da trikitixa izena. Erromeria guztietan dagoen instrumentua da.

Euskal izena onomatopeikoa da, mendebaleko euskararen zenbait hizkeren ohiko ahoskatze bustiarekin.




Historia

Euskal Herrian hasi zen hedatzen XIX. mendearen amaieran. 1889an lehenengo aipamen idatzia dugu, Urkiolako erromeria batekoa. Teoriarik zabalduenak dio tresna hau Alpeetatik etorri zela, Frantzia eta Italia arteko mugatik. Euskal Herrian, hainbaten ustez Bizkaitik Gipuzkoara egin zuen zabaltze prozesuak. Gaur egun, "Euskal Herriko Trikitixa Elkartea" Zarautzen kokaturik dago.

Trikitixa gutxietsia eta gaizki ikusia zegoen jendartean: Apaizek "infernuko hauspoa" esaten zioten, gazte jendea dantza lotuan egitera tentatzen baitzuen, Elizak dantza horiek debekatzen zituen garaietan. Eliza, udala eta gobernu zibila baturik zeuden eskusoinuaren kontrako gerra batean, erromeriak debekatuz eta kasuren batean, baita dantzariak eta musikariak atxilotuz ere. Euskal nazionalismoak ere ez zuen eskusoinua euskal soinu-tresna jatortzat hartu gerraostera arte. Gainera, "soinu handi" edo kordion monotonikoak "soinu txikiak" baino ospe handiagoa zuen jendartean, kordionlariak solfeoa ikasitakoak izan ohi baitziren, besteak ez bezala.


Trikitilariak

Musika tresna honen joleak trikitilariak dira. Hauexek dira ezagunenetarikoak:

* Pedro Sodupe "Gelatxo": Elgoibar, 1928-2007.
* "Kaxiano": Lizartza, 1932-2002.
* Iñaki Garmendia "Laja": Azkoitia, 1944.
* Tomas Soraluze "Epelde" ("Epelde eta Larrañaga"): Azkoitia, 1945.
* Joseba Tapia: Lasarte-Oria, 1964.
* Kepa Junkera: Bilbo, 1965.
* Iker Goenaga: Zizurkil, 1974.
* Alaitz Telletxea ("Alaitz eta Maider"): Oiartzun, 1976.
* Maixa Lizarribar ("Maixa eta Ixiar"): Tolosa

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
[Euskal Musika tresna] Trikitixa
Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Bertsolaritza Mundua eta Euskal Abeslariak-
Aldatu: