Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 [Euskal musika tresna] Txalaparta

Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: [Euskal musika tresna] Txalaparta   2009-01-15, 20:44

Txalaparta

Txalaparta perkusiozko euskal musika tresna da. Bi euskarriren gainean jarritako zurezko ohol horizontalek osatzen dute. Egur erabilienak haltza, gaztainondoa eta lizarra izan dira. Txalaparta lau makilez jotzen da, txalapartari bakoitzak bi makil dituela. Tradizioaren arabera, jole bat "ttakuna" ("tukutuna" edo "bia") eta bestea "herrena" ("urguna", "pikatzailea" edo "bata"). Lehenengoak oreka edo ordena ezartzen du bigarrenak desoreka sortzen duen bitartean.

Txalaparta zahar gehienek ez zuten bi edo hiru ohol baino gehiago izaten, baina egun dozena bat oholez osatutako txalaparta afinatuak ere aurki daitezke, eta horiei esker doinuak eta akordeak jo daitezke.

Tradizonalki zurezkoa izan bada ere, txalapartari berritzaileenak harriz eta bestelako materialez egindakoekin esperimentatzen hasi dira. Igor Otxoak eta Harkaitz Martinezek (Oreka Tx), Nomadak Tx film dokumentalean, izotzezko txalaparta bat jotzen dute, Laponiara egindako bidaian.

Komunikazioa

Txalaparta, tradizionalki sagardoaren eta baserriaren munduari atxikia egon da. Herri askotan, upeletako sagardoa edateko puntu egokira iristen zenean, txalaparta jotzen zen inguruko jendeari jakinarazteko. Esan izan da milaka urte dituen tresna dela, baina hori ez dago frogatua. Tobera metalezko tresnaren eta kirikoketaren antza dauka, jotzeko moduagatik eta testuinguruagatik.

Gipuzkoan ohikoa izan da Donostia, Lasarte-Oria, Usurbil, Hernani, Urnieta, Astigarraga, Andoain, Oiartzun, Orio, Bidegoian, Elduain eta Alkiza udalerrietan. Nafarroan, Lesakan eta Baztanen ere bai.

Halaber, bertsolaritzarekin lotuta egon da bere erabilera.


Musika

Gaur egun, txalaparta perkusiozko musika tresna bezala erabiltzen da Euskal Herrian, gehienbat folk musikan. Ekitaldi kultural eta politikoetan ere askotan entzuten da. Juan Mari Beltranek, Mikel Laboak, Oskorrik, Hertzainakek, Kepa Junkerak eta beste musikari askok beren instrumentazioan sartu dute, haren soinu bereziak erakarrita. Oreka Tx txalapartari bikotea izan da berritzaile handienetakoa, txalaparta mundu osoko musika estiloekin nahasten baitute: India, Sahara, Mongolia,... Horren emaitza Nomadak Tx filma dugu.

* Txalapartari buruzko bloga
* Joxean Artzeren testu bat txalapartari buruz

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
[Euskal musika tresna] Txalaparta
Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Bertsolaritza Mundua eta Euskal Abeslariak-
Aldatu: