Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 [Euskal musika tresna] Txistua

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: [Euskal musika tresna] Txistua   2009-01-24, 16:33

Txistu

Txistua, tradizioz Fa sostenituan afinatua, eta txistu handia, Si naturalean afinatua, hiru zulodun txirularen euskal aldaerak dira, Euskal Herriko musika tresna tradizionaletatik garrantzitsuenetarikoa.

Historia

Soinu-tresna honi buruz dokumentazio ugari dugu. Batzuen ustez, lehen aztarna Nafarroa Behereko Isturitzeko "Laminazilo" leizean agertutako hezurrezko txilibitua da.

Bere jatorria Erdi Aroko eta Pizkundeko koblakaritzan dagoen arren, bere egintzan erabilitako material desberdinez baliatzean eboluzionatu egin du. Erabilitako materialen artean hezurra, egurra, plastikoa, metala edo ABSa daude. Berrikuntzarik handiena metalezko fita gehitzea izan zen.

Hezurrezkoak, kanaberazkoak eta bertako zurezkoak topatu dira, baina gaur egun egur exotikoagoekin fabrikatzen dira. Jesuiten idatzizko tradizioagatik, XVIII. mendeko laginak ezagutzen ditugu; garai honetan ikus daiteke zuloen arteko distantzia gaur egungoaren desberdina zela.

XVIII. eta XIX. mendeen artean txistua errezitaldietan eransten saiatu ziren, eta XX. mendean errekonozimendu ofiziala lortu zuten haren irakaskuntzak eta praktikak.

1927an lehen txistulari elkartea sortu zen, Arraten (Eibar), ehun musikari baino gehiagorekin. Harrezkero, txistularien jagolea Arrateko Ama Birjina da.


Ezaugarriak
Txistua hiru zuloko txirula zuzena da, hiru zuloak alde berean. Zurezkoa da eta metalezko eraztunak ditu bata bestearen gainean jarriak. Txistu guztian zehar eraztun batzuk daude bata bestearen gainean jarriak, ahokadurara iritsi arte. Ahokadura metalezkoa da eta puntan metalezko zirrikitu batetik airea boteaz jotzen da.

Erabilera

Txistua esku bakarrarekin jotzen da, ezker eskuarekin. Hatz nagia beheko eraztunean sartzen da, txistua eror ez dadin. Beste bi behatzak, goiko bi zuloetan joaten dira eta behatz lodia, beheko zuloan. Eskuin eskuarekin, danbolina jotzen da.

Gaur egun ez dauka zerikusirik orain 30 urte egindakoekin. Hainbat txistulari ikasik txistuaren soinu-nolakotasunen eta hodi barnean sorturiko uhinen modulazioaren inguruan gauzatutako ikerketa luzeei esker, tutua ehuneko sei batean luzatuz afinazio naturalago bat (fa naturala) lortzen dela jakitea lortu da, errazagoa izanik orain obretan beste orkestra-instrumentu batzuekin gehitzea.

Txistua dantzak laguntzen dituen instrumentua izan ohi da, erromerietan eta gorazarrezko udal-ekitaldietan. Zenbait urtetatik hona instrumentuaren posibilitate itzelak erakusten dituzten kontzertuak ere eman izan dira.

Txistua hiru zulodun txiruletatik eboluzionatuena da.


Txistulariak
Txistularia bere inguruko gizartearekin erabat lotuta zegoen, baserritarren eta antzinako kultura eta ohitura zaharrak, (kasu batzuetan kristautasun aurreko kultura eta sinesmenak) mantentzen ziren inguru horietan eta bere musikarekin parte hartzen zuen herriko bizitzan; lan, festa, dantza, gizarteko ospakizun eta abarren inguruko ekintzetan. Kostaldeko herrietan baleak agertzen zirenean txistulariak, txistuarekin arrantzaleei abisatzen zien. Oiartzungo herrian, 1749. urtean txistulariek jotzen zuten pilotalekua eraikitzen ari ziren langileak beren eginbeharrean animatzeko. Lekeition, 1573. urtean bederatzi hilabeteko izurritea jasan zuten eta txistulari bat kontratatu zuten bere musikarekin herriaren mina xamurtzeko. Ezteietan, txistulariak ezkonberriei laguntzen zien txistuarekin.

Txistuaren musika belaunaldi askotako euskaldunek entzun dutela. Baina dena ez da beti gozoa izan txistularientzat. Gaur egun Eliza eta erakunde ofizialekin gehienetan harreman onak badituzte ere, historian zehar txistulari hauek marjinazio latza jasan dute. Askotan, hauek ibiltzen baitziren zenbait dantza, ekintzetan buruzagi gisa.

Aitortzean, txistulariaren txistu eta danbolina erre egin behar izan zituztela barkamena lortu ahal izateko. Txistulariak, edo txistulari izandakoak, ezin zuen kargu publikorik izan leku askotan. Jotzeko estilo asko daude eta, joera, errepertorio eta abarren aldetik desberdintasun nabarmena daude.

Txistulari talde nagusia musikagile hauek osatutakoa da: Txistu lehena (normalean zuzendaria), txistu bigarrena, silbotea (txistu handia) eta atabala. Hori da gaur egun herrietan ikusten talde orokorra. Normalean hiri eta herri bakoitzak bere txistulari taldea izaten du. Txistua, esan dezakegu, berak izan dituen gorabehera eta oztopo guztiei aurre eginda, aurrera atera dela eta aurrera doala inoiz baino indartsuago.


Txistulari ezagunak

* Isidro Ansorena
* Jose Ignazio Ansorena
* Pierre Bordazaharre
* Juan Mari Beltran
* Tomas Garbizu


Informazioa jatorria: http://eu.wikipedia.org/wiki/Txistu

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
[Euskal musika tresna] Txistua
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Bertsolaritza Mundua eta Euskal Abeslariak-
Aldatu: