Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 [Euskal musika tresna] Tobera eta txalaparta

Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: [Euskal musika tresna] Tobera eta txalaparta   2009-01-24, 18:18

Tobera


Artikulu hau euskal musika tresnari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Tobera (argipena)

Tobera bi lagunen artean airean edukiz jotzen den euskal musika tresna da, txalapartaren antzerakoa. Metro eta erdi luzerako burdinezko palanka edo hodi batek osatzen du eskuarki. Berau jotzeko metalezko lau haga erabili ohi dira.



informazio iturria:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Tobera

Txalaparta

Txalaparta tradizionala bi euskarrik (saski edo otarreak buruz behera edota aulki zein bankuak) eta horien gainean jarritako ohol batek osatzen dute. Euskarrien gainean oholak isolatzeko zerbait jartzen da, arto-hostoa, belar idorra edo zaku zaharrak adibidez. Oholak gainean jartzen dira, horizontalki; hogei cm zabal eta sei cm altu izan ohi dira. Altza, lizarra edo gaztainondoa erabili izan ohi dira oholak egiteko. Gaur egun, berriz, burdina, harria eta beira ere erabiltzen dira txalaparta egiteko eta ohol bat baino gehiago eusteko gai diren euskarriak ere bai.
Txalaparta

Bi txalapartarik jotzen dute, kono-enbor formako bina makila erabiliz. Makila horien luzera desberdina izan da lekuaren arabera, 52 zentimetro Lasarteko Zuaznabartarrenak, 60 Astigarragako Goikoetxeatarrenak eta 88 zentimetro Billandegiko baserrietakoak.

Horizontalean jarritako ohola makilekin jotzen dute txalapartariek, goitik behera eta makilak zuzen hartuz. Bi txalapartarien artean osatzen dute musika, eta bakoitzak bere zeregina du. Batek ordena-oreka jartzen du eta besteak oreka hori apurtzen du, desordena-oreka sortuz. Horrela, erritmoa egin eta deseginez, geroz eta azkarrago ordena-oreka hautsezinera iristen da.

Jotzeko arauak ditu txalapartak eta, estuak diren arren, jotzaileei askatasuna ematen diete irudimena eta inprobisatzeko ahalmena erabil dezaten. Batek bi kolpe ematen ditu denbora guztian, "ttakun" edo "tukutun" egiten du. Besteak berriz, ttakunak jotzen dituen kolpe bikoitzen artean, "herrena" edo "urguna" jotzen du. Joko eta aldaketak herrenak egiten ditu, konbinazio desberdinak osatuz. Musika egiteko aukera gehiago ere badago, soinuaren tinbre, tonu, intentsitate eta abiadura desberdinak erabilita.
Txalaparta

Txalaparta baserri giroan jo izan da beti; baserri askotan txalapartari bikoteak zeuden. Gipuzkoan Donostia-Urumealdea, Lasarte, Usurbil, Hernani, Ereñotzu, Urnieta, Altza-Intxaurrondo, Astigarraga, Ergobia, Andoain, Oiartzun, Bidania, Elduaien eta Alkiza izan dira txalaparta jotzeko ohitura handiena izan duten herriak. Nafarroan, berriz, Lesaka eta Bidasoa-Baztanaldea. Hala ere, azken garaietan izandako atzerakada kontuan hartuta, antzina leku gehiagotan ere ezagutuko zutela uste da. Euskal musika-tresna honetaz ezagutzen diren gauza gehienak txalapartariei esker jakin ahal izan dira: Lasarteko Sasoeta baserriko Migel eta Pello Zuaznabar eta Astigarragako Erbetegi-Etxeberri baserriko Asentsio eta Ramon Goikoetxea anaiak, adibidez.

Txalaparta bi ekintza sozial mota desberdinekin lotuta agertzen da: auzolanetako zereginekin eta ezkontza ospakizunekin. Sagardoa egiteko auzolanarekin batera agertzen da txalaparta jotzeko ohitura Donostia-Urumealdean. Lana egin ostean festa antolatzen zuten, afaldu, txalaparta jarri eta jotzen hasten ziren. Soinua entzun ondoren, inguruko baserrietako gazteak ere festara batzen ziren. Bost kilometrora entzuten omen zen txalapartaren hotsa. Nafarroan ere sagardoa egitearekin lotuta agertzen da txalaparta.

Karobietako inguruetan ere jotzen zen txalaparta. Karea egiteko elkartzen ziren eta karobiaren ondoan sua piztuta "karobi eztaya" izeneko festa egiten zuten; afaria, bertsoak eta, nola ez, txalaparta izaten ziren bertan.

Ezkontzari lotuta ere agertzen da txalaparta, ezkontza egunean edo aurretik egiten zen "pregoian". Gazteak andregaiaren etxera joaten ziren eta, txalaparta jotzearekin batera, koplak kantatzen zizkioten.

Txalaparta mezuak bidaltzeko tresna bat izan den ustea ere oso hedatuta dago. Baina hori horrela izan zen ala ez da jakin oraindik.
Txalaparta

Gaur egun asko aldatu da txalapartaren egoera; geroz eta txalapartari gehiago daude eta Euskal Herri osoan jotzen da.


Tobera

Tobera metalezko palanka edo hodi batek osatzen du gehienetan, eta, gutxi gorabehera, metro eta erdi luze da. Bi muturretatik zintzilikatzen da eta bi lagunek eusten dute soka baten bidez. Jotzeko lau burdin haga erabiltzen dira, 30 zentimetrokoa bakoitza.

Txalapartarekin gertatzen den moduan, tobera ere bi lagunek jotzen dute, eta bakoitzak burdinazko haga txiki bi erabiltzen du horretarako. Txalapartarekin egiten den antzeko jokoa egiten dute: batek erritmoa markatu eta besteak erantzun egiten dio. Lesaka aldean, erritmoa eramaten duenari "bia" deitzen diote eta kideari, berriz, "pikatzailea" edo "errepikia". Azken honi "bata" deitzen diote Oiartzun inguruan.

Tobera ez da bakarrik musika-tresna bat, jai giroan egiten den ospakizun bat ere bada. Txalapartaren antzeko ekintzetan jotzen zen, baina, batez ere azkenaldian, ezkontzei lotuta egon zen. Eztei aurretik mutil-taldeak ezkongaiaren etxe aurrean koplak kantatuz jotzen zuten tobera.


informazio iturria:
http://www.hiru.com/euskal_kultura/euskal_kultura_04100.html

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
[Euskal musika tresna] Tobera eta txalaparta
Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Bertsolaritza Mundua eta Euskal Abeslariak-
Aldatu: