Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Inauteriak

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Inauteriak   2009-01-26, 22:24

Asteburua bete inauteri

Bihar hasi eta hurrengo egunetan, inauteriak izango dituzte Nafarroako hainbat herritan



Ez negarrik egiteko zioen Celia Cruz kantari kubatarrak, azken finean, bizitza inauteria baino ez baita. Hala zioen abesti famatu hartan. Eta arrazoia duela esan behar. Bai, behintzat, hurrengo egunetako ospakizunei begiratuz gero, bihar hasi eta asteartera bitartean Nafarroako hainbat herritan izango baitira inauteriak. Sunbillan, Leitzan, Aurtitzen, eta baita Ituren eta Zubietan ere.

Sunbillakoak izango dira lehenak. Bihar hasi eta igandera arte iraungo dute. 09:00etan hasiko dute ostirala, gosariarekin, eta baserriz baserriko puska biltzearekin. Afariarekin bukatuko dute eguna, eta dantzaldiarekin hasiko gaua.

Larunbatean ere bazkari, afari eta dantzaldiak izango dira. Igandea izango da, ordea, inauterietako egun nagusia. Orduan ateratzen dituzte kalera herritarrek prestatutako karroza ikusgarriak. 11:30ean hasiko dira, eta ikuskizuna are goxoagoa izan dadin, hiru karroza aterako ditu herriak bertaratzen direnei zer jan eta zer edan emateko. 140 dozena arrautzarekin egindako tortillak, 400 bat litro salda eta 600 bat opil.


Leitza, mozorroz lepo

Denetarik aurki daiteke Leitzan inauteri egunetan. Mozorro festa handia izaten da, izan ere, eta era guztietako jantziak aukeratzen ditu jendeak kalera atera eta ongi pasatzeko. Hala izango da aurten ere, larunbatean hasi eta asteartera bitartean.

Bazkaria eta etxez etxeko eskea izango dira larunbatean. Gaita jole, trikitilari eta txistularien musika eta mozorroak lagun, giro ona izango da nagusi herriko kaleetan eta ostatuetan afalostetik gaueko ordu txikiak arte.

Hamaika ekitaldi izango da igandean. Gurdi irteera izango da 12:00etan, bazkaria 14:30ean, eta bertso saioa 18:30ean. Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Diego Riaño izango dira bertsolariak. Gai-jartzaile berezia izango dute, gainera, egitarauari kasu egitera: Jainkoa. Laiotzen musikak girotuko du gaua, ondoren.

Umeentzako puzgarriak izango dira astelehenean 16:00etatik hasita, eta dantzaldia gauean, Gaubela taldearekin.

Asteartean, Atsauren Eguna ospatuko dute leitzarrek, eta bat egingo dute denek orduan janzkeran. Mozorro berezia da atsaureena, soineko eta kapela edo buruko berezikoa. Iaz berritu zuten herritarrek hala janzteko ohitura, eta aurten ere hala jantziko dira denak asteartean, bakoitza bere berezitasunekin bada ere. Horrez gainera, buruhandiak izango dira haurrentzat 16:30ean, eta dantzaldia gauean.


Joareak kantuan

Urtarrilaren 24an hasiko dira Ituren, Zubieta eta Aurtizko inauteri jaiak. Puska biltzea, afaria eta dantzaldia izango dituzte herrian, bai ostiralean, baita larunbatean ere. Igandean egingo dute, ordea, lehen ibilaldia joaldunek kalez kale.

Astelehenean Zubietako joaldunek egingo diete bisita Ituren eta Aurtizko lagunei, joareen hotsa eta karrozak lagun hartuta. Bertako joaldunekin bat egin eta herriari bira emango diete. Bazkaria izango dute ondoren, eta egun osoan festa izango da nagusi.

Iturendarren txanda izango da asteartean, zubietarrei bisita itzuli eta herriak berriz ere joare hotsez betetzeko.


INAUTERIAK

ZER.
Inauteriak izango dira hainbat herritan.

NON. Sunbillan, Leitzan, Aurtitzen, Ituren eta Zubietan (Nafarroa).

NOIZ. Bihar hasi eta asteartera bitarte.

Informazio iturria: berria.info

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Inauteriak
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Ongi etorri forora :: Azken albisteak-
Aldatu: