Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Korrika 2009 "ongi etorri" leloa izango du aurten

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Korrika 2009 "ongi etorri" leloa izango du aurten   2009-01-27, 22:13




Mezua:

ongi etorri. interj. Etorri berria abegitsu hartzen dela adierazteko esapidea.

Hizkuntza bat galtzeko arriskuan dagoenean, hizkuntza hori salbatzeko lehenengo baldintza berau dagoen herriak berreskuratu nahi izatea da. Euskararen kasuan, herriak sarri erakutsi du euskara berreskuratu nahi duela. Korrika, hain zuzen ere, borondate horren adierazpen grafikoa da. Baina nahi izatea ez da nahikoa. Gure mezua, gure ongietorria, harago doa. Herritarren borondateari atxikirik, Korrika 16ra etorri ez ezik, Korrikan azaleratuko den nahiari kasu egiteko deia luzatu nahi diegu Euskal Herriko norbanako, erakunde eta administrazio guztiei. Erakunde eta administrazioek euskararen normalizazioa bultzatzea nahi dugu, euskaldunok leku guztietan (lantokian, kalean, etxean,...), euskara erabiltzea nahi dugu, eta euskaldundu nahi dutenek euskara ikastea nahi dugu. Euskarak, Korrikak bezala, pausoa arin eta gelditu gabe egin behar du aurrera, aurreraka ez doana atzeraka hasteko arriskua baitago. Eta horretarako denok parte hartzea derrigorrezkoa da. Korrikan bezala, lekukoa lurrera eror ez dadin, esku guztiak dira beharrezko.

Euskaldunok ongietorria egiten diegu gure herrira, gure etxera, gure artera datozen lagunei. AEK-k berdin egin nahi du Korrika 16rekin: ONGI ETORRI! handi bat luzatu nahi die euskararen berreskurapenean lagundu behar duten erakunde guztiei, euskalgintzan dabiltzan guztiei, euskaltzale guztiei, euskaldunei eta euskaldundu nahi duten guztiei, bertokoei eta kanpotik datozenei.


Ongi etorri Korrikara!

Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira!

Ongi etorri euskaraz gozatzeko, lan egiteko, maitatzeko, saltzeko eta erosteko, negar egiteko, jolasteko... hautua egin dugunon herrira!

Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon artera!


Omenduak:

Urtetan zehar ehunka mila izan dira Euskal Herrira lan bila, bizimodu hobe baten bila edo bizi ahal izateko leku bila, besterik gabe, bertaratu diren familiak. Eta horien guztien artean, hainbestek eta hainbestek, euskal herritarron ongietorria ongi baino hobeto hartuz eta ulertuz, ekarpen goraipagarria egin diote gure hizkuntzari. Euskal Herrira heldu, euskara ikasi eta erabili, umeei irakatsi, gure kulturaz gozatu, berari ekarpen euskalduna egin, eta belaunaldiz belaunaldi gure hizkuntza transmititu duten milaka familia horiek izan nahi ditu gogoan Korrika 16k aurtengo omenaldia gauzatzeko. Omenaldi hau bi ardatz nagusi kontuan harturik planteatu nahi dugu: batetik, egin duten ekarpenagatik gure eskerrik zintzoena eman nahi diegu; bestetik, beraien guztien ekarpena eta konpromisoa azaleratu nahi dugu, kanpotik datozen familientzako eta berton jaiotako eta hazitako familia oraindik ez euskaldunentzako eredu izan daitezen.

Bestalde, jakina da, Euskal Herriak kanpotik hainbat hartu baditu ere, kanpora hainbeste bidali dituela. Horien artean, askok eta askok, belaunaldien poderioz euskara galdu dute. Eta kanpora joan barik ere, horrenbeste izan dira, frankismoaren edo frantses estatuko lege jakobinoen erruz, euskara galdu duten familiak. Zorionez, horien artean badira euskara berreskuratzeko, euskara euren etxeetara itzul dadin, ahalegin aipagarria egin duten familiak ere. Horiek guztiak ahazteak ez lioke geure omenaldiari behar duen osotasuna bermatuko. Bihoakie beraz, euskara ikasi eta gero transmisioa bermatu duten familia guztiei, baita euskara galdu eta berrikasiz transmisioa ahalbidetu duten familia guztiei ere, Korrika 16ren omenaldi xumea.



MUSIKA-BIDEOA




FITXA TEKNIKOA

Hitza: Jon Maia

Musika eta Kanta:
Betagarri

Errealizazioa:
Xabier Iñarrairaegi
Karlos Eriz


Edizioa eta Posprodukzioa:
IKB

Irudia:
Xabier Iñarrairaegi
Gurutz Sainz de Murieta
Alberto Rodríguez
Kepa Goiri (Logo2)


Diseinua:
Di-da

Grafismoa:
IKB

Produkzioa:
AEK
IKB
Abar Produkzioak

Korrikalariak:
Yancouba Kanbaye
Ibrahima Coiy
Jorge Velasco
Idoia Azkoaga
Emerson Arce
Julen Arruabarrena
Jessica García
Jon Abat Agirre
Jijo Varkey
Idoia Solozabal
Andoni Murgoitio
Iratxe González
Jonan Gracia


Laguntzaileak:
Plateruena
Pedro Azkarraga-Urizar
Omar Bodian
Claudio Scanu
Santi Errasti

Teknikariak:
José Terán
Alberto Zebada (Ikusmedia)
Gaizka Izagirre
Jon Olabarriaga (Plateruena)
Ekaitz Sesumaga (Soinueder)
Sergio Regueiro (Abar produkzioak)


ONGI ETORRI, LAGUN!!

Rami hasi zen Afrikan
eta Andoni Gernikan
Maddalen berriz Sohütan
Evaristo Amerikan
euskara herrian doa
Euskal Herria korrikan
euskara herrian doa
mundu bat euskal herritan

Mikel oinez gehienetan
Pepe eta Elvira trenetan
Mohamed lanetik bueltan
eta Nekane bizikletan
mundu bat doa korrika
hizkuntzaren bideetan
mundu bat doa korrika
euskararen herrietan

Karriketan korrikan
korrika karriketan
doa euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Ongi etorri Aitor
galdu zuen ta bila dator
ongi etorri Sarai
heldu arren korrika darrai


Kantatu dezagun
Ongi etorri lagun!
Euskara herrira
Zure herrira zatozena!!
Orain euskara da soa
euskaraz doa pausoa
euskara da itsasoa
zerua lurra auzoa
euskara herrian dago
euskaraz mundu osoa
euskara herrian dago
euskaraz mundu osoa

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa Euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa Mundua... uhoo

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa Euskara... uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua... uhoo

Bidaia zugan bada
eta bidea zeu bazara
mundua da euskara
zatoz mundu bat Korrikara

Kantatu dezagun
Ongi etorri lagun!
Euskara herrira
Zure herrira zatozena!!



webgune ofiziala: http://www.korrika.org/

ARABA: Arana kalea, 30 behea 01002 GASTEIZ - Tel: 945 261 220 - Faxa: 945 261 220 E-posta: araba@korrika.org
BIZKAIA: Txakur kalea, 1-4.a 48005 BILBO - Tel: 944 159 512 - Faxa: 944 166 555 E-posta: araba@korrika.org
GIPUZKOA: Iztueta kalea, 3 behea 20001 DONOSTIA - Tel: 943 327 612 - Faxa: 943 327 609 E-posta: araba@korrika.org
IPARRALDEA: Marengo karrika, 22 64100 BAIONA - Tel: 05 59 25 76 09 - Faxa: 05 59 59 25 80E-posta: aek@wanadoo.fr
NAFARROA: Errekoleten kalea, 16 behea 31001 IRUÑEA - Tel: 948 211 315 - Faxa: 948 221 450 E-posta: araba@korrika.org




Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Korrika 2009 "ongi etorri" leloa izango du aurten
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Euskal Herriko Festak eta Agenda Kulturala-
Aldatu: