Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2009

Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2009   2009-02-03, 22:22

NAFARROAKO BERTSOLARI TXAPELKETA 2009

Bidean

Bidegileen xenda
Berrien norabidea
Bidarriak segitu
Ibilbideak sortu
Bidegurutzean aukeratu
Lasterbideak baztertu
Indarrak bideratu
Bidelagunekin gozatu
Nafarroako bertsolaritza, bidean



BERTSOLARIEN SAILKAPENA

1š Aimar Karrika (188)

2š Jon Barberena (187.5)

3š Bittor Elizagoien (185)

4š Saioa Alkaiza (185)

5š Jon Elizetxe (178)

6š Alazne Untxalo (170.5)


Aimar Karrikak lehen postua lortu zuen sorterrian
120 entzule inguru gerturatu ziren Nafarroako Txapelketaren lehen saiora bertsolarien jarduna ikustera, eta, saioa gorabeheratsua izan bazen ere, giro beroa eta polita sortu zen Auritzeko kultur etxe dotorean.
Karrikak ezustekoa eman eta lehen postua eskuratu zuen, Jon Barberena iazko Nafarroako txapeldunordearen aurretik.
Puntuazioa: Aimar Karrika (188), Jon Barberena (187.5), Saioa Alkaiza eta Bittor Elizagoien (185), Jon Elizetxe (178), Alazne Untxalo (170.5).

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: [bertsoplaza.com]Aimar Karrika faboritoen aurretik Nafarroako Txapelketako lehen kanporaketan   2009-02-07, 01:04

Aimar Karrika faboritoen aurretik Nafarroako Txapelketako lehen kanporaketan

Bertsolariak

* Aimar Karrika
* Jon Barberena
* Saioa Alkaiza
* Bittor Elizagoien
* Jon ELizetxe
* Alazne Untxalo


Gai-emailea
Alaitz Rekondo
Data
2009/01/31 17:30:00 GMT+1
Lekua
Auritzeko Kultur Etxea
Ikusleak
125

Etxean jokatzea abantaila dela esanez hasi zen Aimar Karrika, eta azkenean hala izan zen: berari ere sinistea kosta egin zitzaion, baina, poto eta guzti, Jon Barberenari, bigarren egin zuen txapelerako hautagaiari, aurrea hartu zion. Hirugarren egin zuen Saioa Alkaiza iruindarrak. Saio bikaina osatu zuen, eta finalerdietan zeresana emango du, dudarik gabe. Bittor Elizagoien erregular eta fin aritu zen, eta ez zuten beren eguna izan Jon Elizetxe gartzaindarrak eta Alazne Untxalo iturendarrak. Aretoa lepo, Aimar Karrikaren aldeko txalo eta animo ugarirekin hasi zen Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Sailkapena: Aimar Karrika (188), Jon Barberena (187.5), Saioa Alkaiza eta Bittor Elizagoien (185), Jon Elizetxe (178), Alazne Untxalo (170.5). Saio osoa duzue hemen ikusgai.

* Auritz 8ko handian Alazne eta Elizagoien
* Auritz 8ko handian Barberena eta Elizetxe
* Auritz 8ko handian Saioa eta Karrika
* Auritz 8ko txikian Barberena eta Elizagoien
* Auritz 8ko txikian Elizetxe eta Saioa
* Auritz 8ko txikian Karrika eta Alazne
* Auritz Bukaerako agurrak eta puntuazioa
* Auritz Hasierako agurrak
* Auritz Kartzela Alazne
* Auritz Kartzela Barberena
* Auritz Kartzela Elizagoien
* Auritz Kartzela Elizetxe
* Auritz Kartzela Karrika
* Auritz Kartzela Saioa

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Julio Soto bikain txapeleranzko bidean   2009-02-10, 23:47

Julio Soto bikain txapeleranzko bidean

Bertsolariak

* Julio Soto
* Iņigo Olaetxea
* Eneko Lazkoz
* Iker Gorosterrazu
* Oier Lakuntza
* Garaxi Taberna


Gai-emailea
Alaitz Rekondo
Data
2009/02/07 17:30:00 GMT+1
Lekua
Igantziko Zahar Etxea
Ikusleak
100

Gozatuz eta gozaraziz. Horrela eman zuen Julio Sotok txapeleranzko bideko lehen pausua. Seguru saio osoan, kartzelan ale gogoangarriak utzi zituen. Bigarren egin zuen Olaetxeak ez zuen hainbeste gozatu, baina tokia ziurtatu zuen finalaurrekoetan. Eneko Lazkoz oso ongi hasi zen zortziko nagusian, baina bertso batek ihes egin zion zortziko txikian, eta azkenean hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Iker Gorosterrazu iturendarrak polit egin zuen bertsotan. Oier Lakuntza ere dotore, eta azken egin zuen Garaxi Tabernak aukera gutxi ditu hurrengo fasera pasatzeko. Sailkapena: Julio Sotok 199,5 Iņigo Olaetxeak 178,5, Eneko Lazkozek 177, Iker Gorosterrazuk 165,5 , Oier Lakuntzak 165, Garaxi Tabernak 151,5.


* Igantzi 8ko haundian Garaxi eta Julio
* Igantzi 8ko haundian Iņigo eta Eneko
* Igantzi 8ko haundian Oier eta Iker
* Igantzi 8ko txikian Garaxi eta Eneko
* Igantzi 8ko txikian Iker eta Iņigo
* Igantzi 8ko txikian Julio eta Oier
* Igantzi Bukaerako agurrak eta puntuazioa
* Igantzi Kartzela Eneko
* Igantzi Kartzela Garaxi
* Igantzi Kartzela Iņigo
* Igantzi Kartzela Julio
* Igantzi Kartzela Oier
* Igantzi Karzela Iker
* Igantzi hasierako agurrak

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Saio ona eta giro hobea Betelun, eta, azkenean, Erika garaile   2009-02-10, 23:58

Saio ona eta giro hobea Betelun, eta, azkenean, Erika garaile

Bertsolariak

* Erika Lagoma
* Miel Mari Elosegi "Luze"
* Ander Fuentes "Itturri"
* Iņaki Aleman
* Aritz Saragueta
* Iņigo Ibarra


Gai-emailea
Fernando Anbustegi
Data
2009/02/08 17:30:00 GMT+1
Lekua
Beteluko Zigari Elkartea
Ikusleak
150

Txapelketako saiorik biziena izan zen Betelukoa. Elkartea ezin beteago eta lagunarteko giro bikainean, bertsolariek bertsotarako gogo handia erakutsi zuten. Erika Lagoma izan zen aurrena, eta Miel Mari Elosegi "Luze" bigarrena. "Itturri"-k eta Iņaki Alemanek saio polita egin zuten, eta azken honek eragin zituen publikoaren irririk gehienak. Azken biak, Aritz Saragueta eta Iņigo Ibarra, ere txukun aritu ziren. Honela geratu zen sailkapena: Erika Lagomak 192,5, Miel Mari Elosegi "Luze"-k 178, Ander Fuentes "Itturri"-k 175,5, Iņaki Alemanek 172,5, Aritz Saraguetak 169,5 eta Iņigo Ibarrak 165,5. Saio honetako lehenengo biak zuzenean pasako dira finalaurrekoetara, eta Tafallako saioaren zain, hauek dira Julen Zelaieta txapeldunarekin batera txartela poltsikoratu duten bertsolariak: Postuz Aimar Karrika, Jon Barberena, Julio Soto, Iņigo Olaetxea, Erika Lagoma eta Miel Mari Elozegi "Luze"; puntuazioz txartela ziurtatuta dutenak: Bittor Elizagoien, Saioa Alkaiza, Jon Elizetxe, Eneko Lazkoz eta Ander Fuentes "Itturri". Tafallako saioko emaitzaren arabera sailkatzeko aukerak dauzkatenak: Iņaki Aleman, Alazne Untxalo, Aritz Saragueta, eta Iņigo Ibarra edo Iker Gorosterrazu (bi hauek berdinduta daude 165,5 punturekin). Tafallako saioan, beraz, bi pasako dira postuz, eta gainontzekoek ere 172,5 puntuko langa gaindituz gero, zuzenean lortuko dute txartela. Hortik behera, ikusi egin behar. Emoziorik behintzat ez da faltako.


* Betelu 8ko haundian Aleman eta Luze
* Betelu 8ko haundian Erika eta Aritz
* Betelu 8ko haundian Ibarra eta Itturri
* Betelu 8ko txikian Ander eta Iņaki
* Betelu 8ko txikian Aritz eta Iņigo
* Betelu 8ko txikian Erika eta Luze
* Betelu Bukaerako agurrak eta puntuazioa
* Betelu Hasierako agurrak
* Betelu Kartzela Ander
* Betelu Kartzela Aritz
* Betelu Kartzela Erika
* Betelu Kartzela Iņaki
* Betelu Kartzela Iņigo
* Betelu Kartzela Luze

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Silveira eta sorpresak nagusi Nafarroako Txapelketako azken kanporaketan   2009-02-17, 21:58

Silveira eta sorpresak nagusi Nafarroako Txapelketako azken kanporaketan

Bertsolariak

* Xabier Silveira
* Xabier Legarreta "Arano"
* Joxe Juan Zubieta "Etxabe"
* Xabier Terreros
* Diego Riaņo
* Ekaitz Astiz

Gai-emailea
Fernando Anbustegi
Data
2009/02/14 17:30:00 GMT+1
Lekua
Tafallako Kube Dantzalekua
Ikusleak
150

Xabier Terreros iazko finalista Nafarroako Txapelketatik kanpora geratu da. Baita Diego Riaņo, azken urteotan finalaurrekoetan aritu dena, ere. Silveirak puntu bateko aldea atera zion Legarretari eta honek beste batekoa Etxaberi. Hirurek egin zuten saio ona. Hortik aurrerako koxka handia izan zen, eta entzuleen aurpegietan sorpresa antzeman zitekeen, puntuazioei zegokienean. Tafallak oso ondo erantzun zuen, eta Kube dantzalekua erabat bete zen bertsolariak ikusteko. Sailkapena: Xabier Silveirak 187, Xabier Legarreta "Arano"-k 186, Joxe Juan Zubieta "Etxabe"-k 185, Xabier Terrerosek 167, Diego Riaņok 165,5 eta Ekaitz Astizek 153,5. Finalaurrekoetan 18 bertsolari hauek kantatuko dute: Julen Zelaieta, Julio Soto, Erika Lagoma, Aimar Karrika, Xabier Silveira, Jon Barberena, Xabier Legarreta "Arano", Joxe Juan Zubieta "Etxabe", Saioa Alkaiza, Bittor Elizagoien, Miel Mari Elosegi "Luze", Iņigo Olaetxea, Jon Elizetxe, Eneko Lazkoz, Ander Fuentes "Itturri", Iņaki Aleman, Alazne Untxalo eta Aritz Saragueta.

* Tafalla 8ko handian Xabier eta Diego
* Tafalla 8ko haundian Astiz eta Terreros
* Tafalla 8ko haundian Etxabe eta Silveira
* Tafalla 8ko txikian Etxabe eta Diego
* Tafalla 8ko txikian Silveira eta Ekaitz
* Tafalla 8ko txikian Terreros eta Legarreta
* Tafalla Kartzela Diego
* Tafalla Kartzela Ekaitz
* Tafalla Kartzela Legarreta
* Tafalla Kartzela Silveira
* Tafalla Kartzela Terreros
* Tafalla bukaerako agurrak eta puntuazioa
* Tafalla hasierako agurrak
* Tafalla kartzela Etxabe

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Goizuetan irabazita, Inigo Olaetxea da lehen finalista   2009-02-24, 15:26

Goizuetan irabazita, Inigo Olaetxea da lehen finalista
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen finalaurrekoa jokatu zen larunbatean, Goizuetako Udaletxeko ganbara dotorean 120 lagun inguru elkartu ziren eta han Iņigo Olaetxeak eskuratu zuen finalerako lehenengo txartela.

Puntuazioa:
Iņigo Olaetxea (322,5)
Julen Zelaieta (308,5)
Jon Barberena (308)
Eneko Lazkoz (307,5)
Aritz Saragueta (300,5)
Bittor Elizagoien (296,5)


Datorren larunbatean, otsailaren 28an, jokatuko da Altsasun bigarren finalaurrekoa 17:30ean hasita.
Bertsolariak:
Aimar Karrika
Xabier Silveira
Miel Mari Elosegi "Luze"
Saioa Alkaiza
Jon Elizetxe
Alazne Untxalo.



Iņigo Olaetxea: "Finalerako nahiago dut presioa oilarrei uztea"
Goizuetako finalaurrekoa irabazi eta minutu gutxira Iņigo Olaetxeak bere iritzia eman zigun saioari buruz eta finalerako dituen esperantzen gainean.



_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Olaetxea denen gainetik Goizuetan (aukeraketa)   2009-02-27, 19:40

Olaetxea denen gainetik Goizuetan (aukeraketa)

Bertsolariak

* Iņigo Olaetxea
* Julen Zelaieta
* Jon Barberena
* Eneko Lazkoz
* Aritz Saragueta
* Bittor Elizagoien


Gai-emailea
Alaitz Rekondo
Data
2009/02/21 17:30:00 GMT+1
Lekua
Goizuetako Udaletxea
Ikusleak
150

Finalerako txartela lortu zuen, erraz, Iņigo Olaetxeak Goizuetako saioan. Zelaietak aukera handiak ditu puntuazioz finalean sartzeko, baita Jon Barberenak ere. Eneko Lazkoz oso gertu ibili bazen ere, postuaren arabera zailago izan du sailkatzea. Bertsoen aukeraketa duzue hemen. Puntuazioa: Iņigo Olaetxeak 322,5, Julen Zelaietak 308,5, Jon Barberenak 308, Eneko Lazkozek 307,5, Aritz Saraguetak 300,5 eta Bittor Elizagoienek 296,5.

* Goizueta 8ko handian Julen eta Lazkoz
* Goizueta bukaerako agurrak eta puntuazioa
* Goizueta hasierako agurrak
* Goizueta kartzela Olaetxea
* Goizueta kartzela bakarka Elizagoien

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Re: Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2009   2009-03-02, 22:16

Xabier Silveirak nagusitasuna erakutsi zuen Altsasuko finalaurrekoan
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa jokatu zen larunbatean Altsasuko Iortia Kultur Etxean. Xabier Silveirak finalerako zuzeneko sailkapena lortu zuen gainerako bertsolariei alde handia atereaz.

Puntuazioa:
Xabier Silveira (346.5)
Jon Elizetxe (307.5)
Miel Mari Elosegi "Luze" (299.5)
Aimar Karrika (295)
Saioa Alkaiza (280.5)
Alazne Untxalo (276)


Falta den finalaurrekoa heldu den larunbatean jokatuko da eta hor erabakiko da Iņigo Olaetxea eta Xabier Silveirarekin batera nortzuk kantatuko duten Elizondoko finalean.

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Contenido patrocinado




MezuaGaia: Re: Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2009   

Gora itzuli Ir abajo
 
Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2009
Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Bertsolaritza Mundua eta Euskal Abeslariak-
Aldatu: