Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 [Berria.info] Euskal Herriko Mus Txapelketa

Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: [Berria.info] Euskal Herriko Mus Txapelketa   2009-02-03, 22:39

Euskal Herriko Mus Txapelketa aurrera doa

Bihar eta etzi iraganen dira kanporaketa gehienak. Hazparnen lehiakideak falta dira

Berria.info: Xan Aire

Joan den asteburuan hasi ziren hordagoka, Iparra-Hegoa elkarteak deiturik. Euskal Herriko VI. Mus Txapelketak jardunaldi garrantzitsua izanen du bihar eta etzi, kanporaketa gehienak iraganen baitira. Lapurdin, Baionako Xilko ostatuan eta Ziburuko Tana ostatuan dira lehen partidak, bihar 15:00etan eta 18:00etan. Etzi, Pausuko Xaia ostatuan eta Hazparneko Xuriatean, 15:00etan, finkatu dituzte kanporaketak. Dena den, badirudi Hazparne inguruan paso egin diotela txapelketari, lehiakideak falta baitira oraindik. Parte hartu nahi duenak telefono honetara dei dezake: 0033 (0)5 59 29 60 76.

Baxenabarreko kanporaketak, berriz, bihar iraganen dira, Heletako Larre ostatuan eta Donibane Garaziko Trinketean, 20:30ean. Nafarroan, Leitzako Torrenen dago hitzordua, bihar, 22:00etan. Gipuzkoan, etzi izanen dira kanporaketak, Legazpiko Urbeltz pilotalekuan, 16:30etatik goiti.



Zer: Euskal Herriko VI. Mus Txapelketa.
Noiz: Bihar eta etzi.
Non: Lapurdin, Baxenabarren, Nafarroan eta Gipuzkoan.

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
[Berria.info] Euskal Herriko Mus Txapelketa
Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Ongi etorri forora :: Azken albisteak-
Aldatu: