Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 [Berria.info] 'Barriola, San Adriango azeria' Filmea

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: [Berria.info] 'Barriola, San Adriango azeria' Filmea   2009-02-10, 21:50

Barriola, Berasategiren eta Izagirreren azeria, zinema da jadanik

Aurrekontu txikiaren zama gaindituta, atzo estreinatu zen 'Barriola, San Adriango azeria' animazio filma


Barriola, San Adriango azeria -

Xabier Martin
Berria.info Donostia

EUSKAL ANIMAZIOZKO FILMA


Zuzendaria:. Juanba Berasategi.

Gidoia: Koldo Izagirre.

Musika: Joserra Senperena.

Ekoizpena: Gurutze Peñalba.

Iraupena: 70 minutu.

Herrialdea: Euskal Herria.



Euskarazko filmak ekoizten dituztenek frankotiratzaile lanean dihardutela esana du Juanba Berasategik. Bada, ekoizle eta zuzendari eskarmentudunak beste tiro bat bota du, «tiro polit bat». Barriola, San Adriango azeria euskarazko animazio filma zinema aretoetara iritsi zen atzo. Koldo Izagirre idazleak sortutako gidoia irudi bihurtu du, eta aurrekontu txikiaren zama gaindituta, prozesu konplexu baten amaierara iritsi da. Euskarazko zinema, bertako hizkeraz eta bertan sortua; horixe da Barriola.

«Aurrekontu txikiko filma da, baina duina», dio Juanba Berasategik. 1,2 milioi eurorekin egin dute Barriola, «Disneyko edozein ekoizpenetan segundo batzuk baino ez dituzte ekoizten halako kopuruarekin». Bi dimentsioko (2D) teknikarekin sortua da, puntako nazioarteko ekoiztetxe Pixarrek asmatutako teknologiatik urrun; baina emaitza «aski ona» dela dio Berasategik, «are gehiago filmaren indarra istorioan dagoela kontuan izanda».

Izan ere, Koldo Izagirrerena da gidoia. Barriola Aizkorri inguruetan oso ezaguna den pertsonaia-mitoaren inguruan filma sortzeko ideia hark ukan zuen. «Herri honetako historiaz ere hitz egiten du filmak, alde sozialaz. Esaterako, ikazkinen bizimodua azaltzen da, eta bidelapurren pasarteak, Andaluzian bakarrik ez, Euskal Herrian ere izan baitziren», dio zuzendariak. Eta horri guztiari bere balioa eman behar zaiola uste du. Alegia, euren seme-alabak euskaraz hezten dituzten gurasoek kontuan hartu beharko luketela zinemara abiatzean.

Jatorrizko bertsioan soilik

Barriola pertsonaiaren mitoari helduta, azeria nola bihurtu zen azeri azaltzen du Berasategiren filmak, haurrentzako idatzitako istorio baten bidez. Barriola azeria Graziana oiloarekin maitemindu da, eta horrek arazo handia sortzen die Aizkorriko ikazkinei. 70 minutuz abentura anitz harilkatzen ditu Barriola, San Adriango azeria filmak.

Euskaraz, hots, jatorrizko bertsioan soilik estreinatu da Euskal Herrian Barriola filma. Espainiako hainbat hiritan ere estreinatu dute Berasategiren lana, gaztelaniazko egokitzapenean. Eta Katalunian, oraingoz, bakarrik gaztelaniaz ematen ari dira. «Pena da, baina oraindik ez dugu lortu katalanera itzultzea», dio zuzendariak. Edonola, bidean da egokitzapen hori ere.

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
[Berria.info] 'Barriola, San Adriango azeria' Filmea
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Bestelako Txutxumutxuak :: Zinema,Antzerkia, Telebista, Irrati saioak,...-
Aldatu: