Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Bartzelonako 1º Bertsolaburmetraia Lehiaketa

Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Bartzelonako 1º Bertsolaburmetraia Lehiaketa   2009-02-21, 14:37


Bartzelonako Euskal Etxea 1º Bertsolaburmetrai lehiaketa




Lehiaketaren Oinarriak

1. Bartzelonako Euskal Etxeak on-line bidezko Laburbertsometraien Lehiaketa jarri du martxan urtero egiten den Zinemaldiaren barruan.

2. Nahi duenak parte har dezake lehiaketan, jaioterri eta bizilekua direnak direla, eta nahi adina lan aurkez daitezke, lan hauek euskaraz izango direlarik (irabazle suertatzen diren lanak katalanez azpititulatuko dira). Parte hartzea doakoa da.

3. Lanak honako formatu hauetan aurkez daitezke: .mov edo .wmv. Artxiboak 3.5 Mb eta 2 minutuko iraupena (kredituak kontuan izan gabe) izan dezake gehienez ere. Bestalde, filmaren irudi adierazgarri bat ere bidali behar duzu .jpg artxibo batean (70 x 50 pixel, -zabalera x altuera-), irudi honek 50 kb-ko pisua izan dezake gehienez ere.

4. Gaia librea izango da, baina lan guztiak originalak izan behar dira eta, lehiatzeko, 2009ko maiatzak 3a, eguerdiko 14:00ak baino lehen bidali beharko dira. Aldez aurretik Andoni Egaña bertsolariak filmean derrigorrez agertu behar diren 4 errimak eman ditu. 4 errima hauen ezarpena bideoz grabatua dago eta web gune honetan zintzilik, denon ikusgai: http://blog.euskaletxeak.org/category/festivals/zinemaldia/. Bertsolariak ezarritako 4 errimak agertu beharko dira filmean. 4 errima hauek egileek nahi duten moduan agertu daitezke baina bertsolariak emaniko ordenarekin bat egin behar dute; ez dute zertan ahoz espresaturik egon behar (idatziz ere azaldu ahal dira). Ez dira, halere, hitz hauen metaforak onartuko: adibidez, hutsa hitza errimetako bat bada, ahoz espresatua izan daiteke, horma batean margoturik azal daiteke, baina ez da onartuko hutsa hitza iradokitzen duen irudirik. Hitzaren agerpenak esplizitua izan behar du.

5. Lanaren iraupena mugatua izango da, eta bertso baten iraupenarekin lotua egongo da; honela, gai jartzaileak gaia aurkezten dionetik bertsolariak bertsoa botatzen duen arteko gutxi gora-beherako iraupena izan beharko dute lanek, hau da, gutxienez minutu bat eta gehienez bi minutu (kreditu tituluak kontuan hartu gabe).

6. Lanak jasotzeko epea 2009ko maiatzaren 3an (14.00 p.m., Bartzelonako ordua) amaituko da. On-line lehiaketa denez,antolatzaileek interneten zintzilikatuko dituzte lanak jaso ahala, jendeak ikus ditzan.

7. Zure filma aukeratua bada haren kopia bat bidali beharko diguzu erresoluzio altuan. Ondo legoke, bada, aldez aurretik prest izatea. Zure filma aukeratua bada, posta elektronikoaren bidez jakinaraziko dizugu.

8. Epaimahaiek 10 film aukeratuko dituzte, hauen artean bat izendatuko delarik garaile modura.

9. Lehiaketak honako sari hauek banatuko ditu:
- Aukeraturiko lan bilduma Bartzelona eta Euskal Herriko film areto, zine-klub eta zentro kultural ezberdinetan pantailaratzea.
- Lanik onenak 300€ irabaziko ditu.


10. Saria eman gabe gelditzea gerta daiteke, epaimahaikideen iritziz aurkeztutako lanek behar adinako mailarik ez baldin badute, edo lan nahikorik bildu ez bada.

11. Parte hartzeak esan nahi du egileak aitortzen duela lizentzia, copyright, irudi-eskubide, soinu, tipografia, software eta erabilitako edozein tresnaren jabea dela. Parte hartzeak, baita ere, esan nahi du egileak aitortzen duela bidalitako lanaren eta haren edukiaren arduraduna dela. Bartzelonako Euskal Etxeak oinarri hau ez betetzearren sor litezkeen erantzukizunik ez dute bere gain hartuko.

12. Egilea da aurkeztutako lanen jabea. Dena den, parte hartze hutsagatik, egileak filmen komunikazio publiko, erreprodukzio eta zabalkunderako eskubideak uzten dizkie Bartzelonako Euskal Etxeari hurrengo lehiaketaren deialdia zabaldu arte. Halere, eskubideok luzatuko dira egileak berak ez badu aipatutako klausula bertan behera uzten. Denbora horretan Bartzelonako Euskal Etxeak filmak erabili ahal izango ditu erakusteko on-line eta off-line. Bestalde, irabazleek eta aukeratutakoek aipatu eskubideak uzten dizkiote betiko Bartzelonako Euskal Etxeari.

13. Izen-ematea on-line egingo da, izen-emate orriaren bitartez. Izena emateko derrigorrezkoa da helbide elektroniko bat izatea, Bartzelonako Euskal Etxearekin harremanetan egon ahal izateko. Izen-emate orrian egilearen izen-abizenak, hiria, herria, helbide elektronikoa, webgunearen helbidea (webgune propioa izanez gero), telefono-zenbakia,filmaren titulua, formatua, iraupena, lanaren irudi adierazgarri bat .jpg artxibo batean (70 x 50 pixel eta 50 kb-ko pisua gehienez ere) eta haren laburpen txiki bat (50 hitz gehienez ere) sartuko dira. Bidaltzeko arazorik izanez gero, zalantzaren bat izanez gero edo zure lana sarean ikusten ez baduzu, jarri harremanetan gurekin kulturabcn@euskaletxeak.org helbidearen bitartez.

14. Epaimahaia antolatzaileek aukeraturiko ikus-entzunezko eta bertsolaritza arloko hiru pertsonek osatuko dute eta bere zeregina lan guztiak ikusi ondoren sariak erabakitzea izango da. Aurtengo lehen edizio honetako epaimahaikideak honako hauek dira: Kike Amonarriz, Iban Garate eta Joxerra Gartzia

15. Sariak Bartzelonako Euskal Etxeak bere 30.urteurrena ospatzeko antolatuko duen maiatzak 23ko jaiarekin batera jakinarazi eta banatuko dira, egun horretan bertan egingo den emanaldi berezi baten bidez. Irabazleen berri emango da web gunean eta Euskal Etxearen blogean, saridunei jakin arazteaz gain.

16. Epaimahaiaren erabakiak behin betikoak eta aldaezinak izango dira.

17. Bartzelonako Euskal Etxeak ez du inongo erantzukizunik hartzen lanek jasan ditzaketen kalteengatik. Hala ere, lanak babesteko bere eskuetan diren neurri guztiak hartuko dituzte.

18. Lehiaketan parte hartzeak esan gura du egileak oinarriok onartzen dituela.




_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Bartzelonako 1º Bertsolaburmetraia Lehiaketa
Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Bertsolaritza Mundua eta Euskal Abeslariak-
Aldatu: