Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 [Albistea eitb.com] Nintendo DSi apirilaren 3an Euskal Herrira helduko da

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: [Albistea eitb.com] Nintendo DSi apirilaren 3an Euskal Herrira helduko da   2009-02-23, 00:28

Nintendo DSi apirilaren 3an Euskal Herrira helduko da
Nerea Guijarrubia - Publikatua 2009/02/20 | eitb.com |
Mugimendua detektatzen duten bi kamara berri izango ditu, musika eta argazki erreproduzitzailea eta edukien deskarga linean.
Nintendo DSi

Txikiagoa, arinagoa, pantaila handigoarekin horrela izango da apirilaren 3an Euskal Herrira helduko den Nintendo berria.

Hala ere, Nintendoren berrikuntza adierazgarrienak beste batzuk izango dira. Alde batetik, mugimendua detektatzen duten bi kamara berriak ditu. Bestetik, microSD txartel irakurtzailea du, argazkiak , musika eta edukien deskarga burutzeko.

Nahiz eta prezioa behin betikoa ez izan, 170 euro inguruan egongo da salgai.

Bere berrikuntzaren albistea ezustean heldu zen iazko urrian. Hilabete bat geroago Nipondar Merkatuan salgai zegoen, japoniarren artean sekulako arrakasta lortu zuela . Hala ere, europarrok udaberrira arte jasoko ez genuen sorkuntza berria bezala hartu genuen albistea.

Denbora aurrera doa eta Nintendok iragarri du euskaldunok kontsola berria erosteko aukera apirilaren 3an izango dugula. Berrikuntza deigarriena Dsik dituen bi kamara berriak da, barne eta kanpoko kamara, hauek erabiltzailearen ezaugarri eta mugimendu ñimiñoenak ere hartzen dituzte.

Horrela, kamara aurrean gorputz enborrarekin, eskuekin, besoekin nahiz buruarekin egiten diren mugimenduek jokoa kontrolatuko dute.

Horrez gain, software bat eramaten du, zeinek hamaika efektu ezberdin izango ditu, erabiltzaileek erabiliko dituztenak argazkiak ateratzeko orduan.

Hala ere, berrikuntza erakargarriena, Nintendok duen DsiWare deskarga sistema da, eramangarriaren edukien denda linean da honakoa. Erabiltzaileek bideo-joko edota programak jaso ahal izango dituzte.
Bere garaian, programa hau modu independenteki abiatu zen, gaur egun ordea katalogaziotik at dago.

Denbora-pasa berriak izango duen memoria flash eta microsd-ari esker, erabiltzaileak titulu eta aplikazio berriak makinan zuzenean gorde ahal izango ditu, edonoiz eta edonon eskuratzerik izango dituela.

Berrikuntza guzti hauez gain, estetikoki, Nintendo DSik akabera matea du, eta Nintendo DS Lite baino %12 finagoa da. Hori gutxi balitz, bi pantaila handiago eta distiratsuagoak ditu, 3,25 pulgadakoak.

Nintendo Dsi apirilaren 3an merkatura abiatuko da eta oraindik ere ez da zehaztu prezioa, halaber, 170 euro inguruan kokatzen dute adituek.

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
[Albistea eitb.com] Nintendo DSi apirilaren 3an Euskal Herrira helduko da
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Bestelako Txutxumutxuak :: Bideo-Jokoak-
Aldatu: