Urtero bezala Sustraiak Dantza Taldea datorren Inauterietako Igandean kaleratuko duen inauteri konpartsa prestatzen hasi da. Oraingo honetan Luzaideko Inauteria irudikatuko da.
Konpartsan parte hartzeko deia egiten die herritar guztiei, zahar, gazte, haur eta heldu. Aurtengo konpartsan pertsonai ugari dagoenez denentzako tokia izango da, dantza gustuko duenak dantza egin ahal izango du eta besteek osagarri gisa behar diren pertsonaiak irudikatuz kaleratu daitezke.
Hala ere eta dena behar bezala irten dadin larunbatero entsaioak egingo dira, eta konpartsan parte hartzeko entsaioetara azaltzea baino ez duzue. Entsaioak 2009ko abenduaren 12an, larunbata, hasiko dira.
Entsaioak:
* Tokia: Sustraiak Dantza Taldearen egoitzan (Kultur Etxearen ondoan, lehen suhiltzaileak erabiltzen zuten lokalean).
* Egunak: Asteazkenetan 20:15etan eta larunbatetan 17:00etan.
Konpartsaren irteera: Inauteri Igandea, 2010ko otsailaren 14an.
Beraz ondo pasatu nahi baduzu. AZALDU ZAITEZ!. ZAIN ZAITUGU!.
Non:
Legazpi
Lekua:
Legazpi
Hasiera:
Larunbata, 2009.eko Abenduak 12
Bukaera:
Larunbata, 2010.eko Otsailak 13
Sarrerak:
Gratis / Dohain
Antolatzen du:
Sustraiak Dantza Taldea
Ekitaldi gehiago: Legazpi