Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Aizpitta - Burdinaren Mendia - Adieraztegia bisitatzea - Zerain "Goierrialdea"

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Aizpitta - Burdinaren Mendia - Adieraztegia bisitatzea - Zerain "Goierrialdea"   2010-01-04, 22:42

Non:
Zerain

Lekua:
Aizpita - Kiskalketa Labeak

Hasiera:
Asteazkena, 2008.eko Martxoak 12

Bukaera:
Ostirala, 2010.eko Abenduak 31

Antolatzen du:
Zeraingo Turismo Bulegoa

Ekitaldi gehiago: Aizpita - Kiskalketa Labeak

Aizpeako meategiko 150 hektarea zabaletan, mendeetan zehar ustiatutako meatzaritzaren hainbat aztarna diraute. Euskal meatzaritza ulertzeko meategi honek garrantzi handia du.

Aizpitta - Burdinaren Mendia

Garai batean hemengo burdin-mea inguruko ibaietako burdin-oletara eramaten zen. XIX - XX.ean mineral gordinaren burdin kalitatea hobetzeko hiru kiskalketa labe eraiki ziren. Kiskalitako minerala, aireko kablez eta trenez Ormaiztegira, handik trenez Pasaiara eta ondoren, itsasoz, Europako merkatuetara bideratzen zen.

Meategiko gune bakoitzeko ustiapena amaitu eta bertan behera utzi zenetik, berezko landaretza eta fauna garatu da. Bertako ekosistema eta mendeetan zehar eman den meatzaritza ustiapenari esker, burdin mendi honetan bakarrik ikusi daitekeen kultur paisaia bitxia garatu da. Paisaia honen mendi oso a Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren barruan dago.

Meatze ustiaketak, orain arteko datuen arabera, XX. mendearen erdialdera arte, ia 1000 urtetan, iraun du Zerainen. Meatzarien etengabeko lan honek, lurpeko 200 meazulotik gora eta dozenaka meatze-harrobiren zantzuak utzi ditu. Mea garraiatzeko lor-albere, herrestabide eta trenaz baliatzen ziren. Garai batean hemengo burdin-mea inguruko ibaietako burdinoletara eramaten zen. XIX-XX.ean mineral gordinaren burdin kalitatea hobetzeko hiru labeak eraiki ziren. Kiskalitako minerala, aireko kablez eta trenez Ormaiztegira, handik trenez Pasaiara eta ondoren, itsasoz, Europako merkatuetara bideratzen zen. 1907-1908. urteetan 173 langile aritu ziren meategian eta egunero 40-150 tona mea kiskali ziren labeetan.

Aizpeako meatzaritza paisaia hau ezagutzeko ibilbide aukera dago. Meategiko natur eta meatzaritza ondare ikusgarria ezagutzeko informazio mahai bereziz osatutako gune tematikoak sortu dira eta hauek biltzen dituen ibilbide aproposa seinaleztatu da. Aizpita inguruan kanpora bidali aurretik mea prantatzeko erabiltzen zen gune osoa ezagutzeko labeen jiran ibilbidea prestatu da.

KISKALKETA LABEAK:
XX. mende hasieran industri iraultzaren ondorioz burdin beharra gehitu egin zen, eta behar hauei erantzuna emateko burdina ekoizteko instalakuntza berriak egin ziren. Instalakuntza hauen inguruan burdinaren ustiapenerako prozesu osoa ikusi liteke. Bertan ditugu burdin karbonatu eta ikatz biltegiak, kiskalketa labeak, kargalekua, barrubideak, etab.

BURDINAREN MENDIA ezagutu nahi duenarentzat ezinbestekoa da AIZPITTA ADI ERAZTEGIA bisitatzea. Burdinak Euskal Herrian, Zerainen eta inguruetan izan duen garrantziaz ohartarazten lagunduko digu. Gure mendietan, XI. mendetik hasita burdinaren ustiatzeari esker, gaur egungo paisaian, bertako ekonomian, gizartean, arlo sozio-kulturalean etab. etan nolako eragina izan duen azaldu nahi digu.

ARGAZKI BILDUMA

----------------------------------

Aizpitta Adieraztegia bisitatzea - Irekiera ordutegia:
Irailetik ekainera - Larunbat eta jai egunetan: 11.00 - 14.00 eta 15.30 - 17:30
Aste Santu, Uztaila eta Abuztuan - Asteazkenetik igandea: 11.00 - 14.00 eta 16.00-19
Gainerako egunetan aurrez erreserba eginda Zeraingo Turismo Bulegoan.

ARGAZKI BILDUMA
Aizpitta - Burdinaren Mendia Aizpitta - Burdinaren Mendia Aizpitta - Burdinaren Mendia Aizpitta - Burdinaren Mendia

Aizpitta Adieraztegia bisitatzea
Burdinaren Mendia ezagutu nahi duenarentzat ezinbestekoa da Aizpitta Adieraztegia bisitatzea. Burdinak Euskal Herrian, Zerainen eta inguruetan izan duen garrantziaz ohartarazten lagunduko digu. Gure mendietan, XI. mendetik hasita burdinaren ustiatzeari esker, gaur egungo paisaian, bertako ekonomian, gizartean, arlo sozio-kulturalean etab. etan nolako eragina izan duen azaldu nahi digu.

Aizpitta Adieraztegia bisitatzea

Aizpitta Adieraztegia bisitatzea - Irekiera ordutegia:
Irailetik ekainera - Larunbat eta jai egunetan: 11.00 - 14.00 eta 15.30 - 17:30
Aste Santu, Uztaila eta Abuztuan - Asteazkenetik igandea: 11.00 - 14.00 eta 16.00-19
Gainerako egunetan aurrez erreserba eginda Zeraingo Turismo Bulegoan.

ARGAZKI BILDUMA
Aizpitta Adieraztegia bisitatzea Aizpitta Adieraztegia bisitatzea Aizpitta Adieraztegia bisitatzea Aizpitta Adieraztegia bisitatzea Aizpitta Adieraztegia bisitatzea Aizpitta Adieraztegia bisitatzea

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Aizpitta - Burdinaren Mendia - Adieraztegia bisitatzea - Zerain "Goierrialdea"
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Gure Bazterrak-
Aldatu: