Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 kronika.net: Aizpea Goenagak irekiko du igandean Hernaniko txotx denboraldia

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: kronika.net: Aizpea Goenagak irekiko du igandean Hernaniko txotx denboraldia   2010-01-11, 21:41


Aizpea Goenagak irekiko du igandean Hernaniko txotx denboraldia
Txotx Eguna igandean izango da, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Lehenengo sagardo kolpea eman ostean, eguerdiko festa izango da Plazan.
2010/01/11 - Astelehena infor jatorria: www.kronika.net

txotx egunarekin irekiko da igandean Hernaniko txotx denboraldia. Festa aurreneko sagardo kolpearekin hasiko da, eta aurten Ahizpea Goe­naga da lehenengo sagardoa hartzeko aukeratua.

Txotx irekiera Plazan
Azken urteetako ohiturari jarraituz, Txotx Batzordeak pertsona edo talde bat aukeratzen du egun seinalaturako. Aurtengoan Aizpea Goenaga izango da. Goenaga ezaguna da Euskal Herrian eta Estatu mailan aktore, idazle, gidoilari eta zuzendari gisa. Sari esanguratsuak ere jasotako da, horien artean Paco Rabal saria, aktore berriari.

Eguerdiko festa
Eguerdiko 12:00etatik aurrera, Plaza jendez eta kupelez gainezka dagoenean, Aizpea Goenagak emango du aurreneko sagardo kolpea. Ondoren, bertaratutako guztiek izango dute sagardo berria dastatzeko aukera. Eta horrez gain, mokatutxo bat jateko aukera izango da. Plazan baita ere, ez dira faltako, besteak beste, herri kirol erakustaldiak, dantzaldiak, eta bertsolariak


Aizpea Goenaga
Aizpea Goenaga aktore gisa, zineman, antzerkian eta telebistan egindako lanagatik da ezaguna.
Baita ere, aritu da zuzendari lanetan, besteak beste, Bi eta Bat, Martin eta Goenkale bezalako telesai ezagunetan.
Idazle moduan ere baditu hainbat liburu argitaratuta, horien artean Agur betirako.
Izandako ibilbide guztiagatik hainbat sari jaso ditu Aizpea Goenagak, eta horien artean esanguratsuenak dira Donostia Hiria eta Paco Rabal saria.

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
kronika.net: Aizpea Goenagak irekiko du igandean Hernaniko txotx denboraldia
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Ongi etorri forora :: Azken albisteak-
Aldatu: