Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Mitologiaren Izakiak "A"

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Mitologiaren Izakiak "A"   2010-01-21, 12:18

Informazioa "Euskal Mitologia Gaurkotua" liburutik ateratakoa da.

ABERRI

"Euskal mitologiako jainko, Pirinio aldekoa; erromatarren garaiko zenbait hilarri eta aldare-harritan aurkitzen da. Haren ezaugarri eta funtzioak ezezagunak dira". Honaino Harlux Hiztegi Entziklopedikoak diona. Horrela, egia izanda, Sabin Aranak berriro asmatu zuen, naziorako Aberri hitza proposatuz, gero 1932an lehendabiziz 65000 jarraitzaile ospatutako I Aberri Egunean, Erlijio bakarraren euskal aztarnako Izaki NAgusietako bat bergogoratuz.

Horrela Aberri Egunean ospatzen dugu herri osoa izendatzen duen izaki mitologikoa berrereskuratua, eta beraren inddarraz baliatzen gara hiru miloi pertsona garaipenera eramateko.

 

AEREDA

"Euskal mitologiako jainkoa; erromatarren garaian Pirinio aldean zabaldu zen harenganako gurtza". Harluxet.

Ereeta, Azpeitian: Ereeta´n bizarrak, sua baso edo eraikin baten gar ondulatual sortuak.

 

AGOTE

Lehenengo euskaldunak gero euskal herria deitutako lurrera heldu zirenean bertan bizi omen zen jendea.

 

AHERBELSTE

Gure artean 2000 urte daukan izakia-izena delako gogoratzen dugu hemen. Akerbeltz?

 

AIDE

Haize. Hirugarren osagaia, elementua.

 

AIDEKO

Aide osagaiaren partaidea. Naturaz gaindikoa. Mistikoa.

 

AIDETIKAKO

Aide. Aideko. Aidetiko

 

AITOR/AITORRAK

Euskaldunon patriarka/k, Xahok horienganako peskizan ipini gintuen 1845tik aurrera. Edonola ere Aitonen seme edo Aitorren seme esaldi ospetsu zaharretik datorren hitza

ez nian uste erraiten ziela aitonen semek gezurrik...

AKELARRE

1 Sendi kosmikoarekin batzeko edabe aztitsu –magiko- osasuntsuen bidez egiten den bidaia astralaren erreskate leku.

2 Hala ere, milaka pertsona erahila izateagatik ospetsu egindako hitza.

3 30 urtetako musika taldea.

4 1987 urtea. Bilboko alde zharreko Dorre kalea. Aste Santuko ostirala. Hilargi betea, gaueko 11-12-01ak. Betadurra konturatu gabe erabiltzen duen neskak amets premonitorio batzuk kontatu ezkero, bere laguna eta hirurok, gehi kaletar batzuk be, poteatzera edota ondo pasatzera joandako kaletik zebiltzan batzuk galdetzen zuten: “ba dakizue non dagoen Gaueko?” hortik zuzenean joanda eta bertan gaude ere nahi baduzue” erantzuten genien ere. Beste neska batzuk: badakizue non dagoen Lamiak? (inguruko taberna bat), hortxe bertan bueltan, eta hementxe berton nahi ba duzue” Bapatean gutariko batek galdetzen du: “eta akelarre bat egiten badugu”, gizajoa ez zen enteratu ordu pareko akelarrea generamala, gure aurrean zegoen burdinezko egitura batera igoz eta jeitsiz ere, ijujuz, dantzaka eta irritziz…

Gero, bestelako akelarreak bizi izan ditugu gau osoko hilargi beteetan mantram kantatzen, baina hau beste historia bat da…

5 Batzarre erakunde politikoaren ikurra: gaueko iluntasunean ilazki betea, behean emakumezko B morea.

 

ANTULIO

Antulio, Atlantidan orain 36.000 urte edo.

Moises, ustez orain 6000 urte.

Krisna, Indian orain 5000 urte.

Bhuda, 2500 urte

Kixmi, Euskal Herrian 2000 urte

Maitreia, Londresen ustez 1977an...

 

ARALAR

Jentilen bizi toki, hainbat trikuharriren egoitza, Mikel Deunarena bezala.

Samiel eta Guardetxearen arteko trikuarrian 1999tik aurrera, maiatzaren batean, ehundaka pertsonak egindakolanaren ondoren (eskuz lotutatako borobilak, lore eskeintza, anaia nagusi baten mezua, abesti mantrikoak...), bere kabuz Aralar korronte antolatua eta gero erakunde politikoa sortu zen, 2001eko apirilean.

 

ARANTZA(ZU)

Arantza izeneko 15.000 Arantzek zeozer esateko eukiko dute "Arantza zu" hartatik hona. Izan ere, artzainak, edo neska-mutikoak prest daudenean beti aprobetxatu izan du Andra MArik bere burua agertzeko eta mezu interesgarriak eman eta zabaltzeko. Gero bertako lekuaren izena hartu badu ere.

 

ARGI

Egu, eta Ortzirekin parekatu daitekeen izakia.

 

ARGIKO

Manuel Lekuona-k Oiartzunen Juan Mari Portu-ri eta Barandiaranek bere Ataunen Jose Maria Auzmendi-ri bietan ahoz hartutako izena.

 

ATARRABI

1 Attarrabi, adarraren habia.

2 Mariren seme zintzoa. Hala ere ama batentzat bere sema guztiak dira zintzoak

3 Attarrabia, Nafarroako herria.


_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Mitologiaren Izakiak "A"
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Euskal Herriko Mitologia-
Aldatu: