Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Mitologiaren Izakiak "E"

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Mitologiaren Izakiak "E"   2010-01-21, 12:37

ENEKO HARITZA-EH

Orduko Nafarroa euskaldunako lehenego erregea, egurrezko -harizki- ezkutu baten gainean hiru aldiz, errege, errege, errege izendatua izan ezkero, bihotzaren erdigunetik oso hurbil sakanako Urdiain eta Altsasu artean, omen.

 

Haritza dugu euskaldunok Soldadua (Orion)etik igarotzena lortutako arbola.

 

EGU

1 Argirekin harremandutako jainkotxo edo izaki bat dela denok aipatu duzuenez, gora Egu ta (e)gutarrak! Eta gero eta gorago joz, orduan eta argitsuagoak gara, egutsuagoak, berotsuagoak, beraz maitetsuagoak.

2 Argi eta Ortzirekin parekatzen dugu.

3 Eguberri, eguena, eguaztena, eguna, egunargi, egunerdi, egunsentia, egutegi, eguzki, negu, ostegun,...,egur.

 

EGUBERRI

Gauero, gau ona eman ezkero, egunsentiarekin batera, egunero da eguberri, gainera kixmi etorri delako hurrengo egun nagusia. Egun guztiak nagusiak diren arren.

Negua heltzen denean hasten gara Eguberriak ospatzen Abeduaren 24tik urtarrilaren 6 arte, hilabete erdi batezedo.

 

EGUZKI

"Eguzki amandrea badoia bere amangana. eguzki santu bedeinkatue, zoaz zure amangana. Santa Klara badue bere amangana, bihar etorriko da denpora ona ba da". Orokorrean emakumenzkotzat hartua.

 

Eguzki, Egu-ren izpi. Eguzkibegi, eguzku, ekheerri, ekheri, eki, iguzki, iki, jainkoaren begi...

 

EGUZKILORE

Eguzkiaren sinboloa izanda, etxeetako ateetan jarrita, adur okerrak uxatzen ditu, gaixotasun, ekaitza eta tximistaren izakien sarrera eragozten duelarik.

 

ETXE

Leku sakratua dugu etxea, ondoko baratzea bezala. 65.000 pertsona bizi dira gaur egun baserrietan, beste askok, agian 200.000 arte, udako etxe ondoan edo herriko etxe ondoan baratze txiki bat. Etxejaunek zaintzen dute etxea, bertako etxejauna eta etxeandreak jabeak -edo inkilinoak- diren arren.

Babestuta gaude etxean leku sakratutzat eukitzen jarraitzen dugun neurrian, eta gehiago oraindik ere norberaren logela, bertatik ordenagailuak, telebista eta halako adur okerrek transmisoreal atereaz.

 

ETXEKOANDREA

Etxe barruko benetako jabea eta ondorioz agintzen duena andre edo emakumea delako.

 

ETXEKOJAUNA

Etxeko jauna bakarrik da halako etxekoandrea bertan dagoen neurrian.

 

ETXEJAUNAK

Arbasoak, etxeko arbasoak. Etxeko eta ondorioz bertako guztion zaindariak eta ongileak. Guztiak lotara joan direnean datoz gauean.

 


_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Mitologiaren Izakiak "E"
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Euskal Herriko Mitologia-
Aldatu: