Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Mitologiaren Izakiak "J"

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Mitologiaren Izakiak "J"   2010-01-21, 12:42

JAINKO

1 Noiztik erabiltzen dugu hitz, izen hau? Noiztik bera? Noiztik gu? Non bera?, non gu?

2 Gainerko, Aideko, Jaungoiko, Goiko Jauna, Iainko, Yinkoa... . Batzuk harridura, besteei beldurra, bestetsuoi misterioa..., gutxi batzuei maitasun sortarazten dien hitza. Non dago, ba gakoa?

3 Jainko, jaiaren egiteko baino ezin da izan, izatekotan, eta izena duenez, ba da.

4 Arrietako Jainko, Mungialdeko herria.

 

JAIOTZA/HERIOTZA

1 Jaioari heioa doakio jarioari herioa daokion bezela, non ondorioztatzen dugu

JAIO - HEIO

JARIO - HERIO

2 Berdin ahoskatzen dira Jario eta Herio, gauza bera eta berdina direlako.

3 Jaiotzen garenean, arogu, beraz, "heriotzen" garenean ere, nonbaitera jariatu behar gara edo dugu: Kanpora goaz, maila astralera, jatorriz gatozen "beste" horretara, gorputz astrala edo arima kanporatuta. Horregatik Heriok eraman du, bizitza, beste nonbaitera, Jariora, jaiotzera.

4 (H)erio heriotza da "jariotza"ren ondorioa, a-e-i-o-u ordenaren ondoren, a-ren ostean datorrelako. Gero letozkete "hiriotza", "horiotza" eta "huriotza".

5 Etorkizuna baldin bada, joankizuna ere bai. Jaiotza dagoenez, heriotza ere, biok amaierarik gabeko BIZITZA beraren zati (azti) izanda.

6 Euskara Dariola, Deustuko oraingo BERBAIZU euskara elkartearen lehengo izena.

 

JAUN ZURIA

Bizkaiko Lehenengo Jauna. Mundakara heldutako printzesa eskoziar batekin seme egin zuen Sugaar, edo sugoik, eta horixe da Bizkaiko lehenengo Jauna. Tradizio keltiarrean eta kokatutako mitoa: printzesa eskoziar -Albabat eta herensugea -Kymru, Galesko banderako herensugea-.

JENTIL

1 "Akabau da jende humanua. Gure denbora joan duk. Kixmi jaio duk gure arrazaren denbora joan duk. Amil nazazue malkor horretatik behera. Pilistindarrak (filistinuyun, palestinarrak) sortu dituk eta sekula galduak gaituk. Zoko batera jaurtiki nazazue ni. Ahal duzuena egin ezazue."

2 Jende humanua, neurriz gaineko gizakia, herri kristautu aurreko euskalduna. Baina jentilak ez dira akabau, kixmi etorri zelako batzuk onartu zutelako, eta hemen zaudete.

3 Jentilarri, jentilbaratze, jentilehio, jentilen sukalde, jentiletxe, jentiltasuna, jentilzubi, jentilzulo... .

4 Jentilen izen batzuk: Kurri-kurri, Zirpi Zarba (gizona), Zirpi Zirbi (emakumea), Zirri Mirri (gizona)... . Azti, Intxixu, Jakin, Olentzero, Zingili Mingili... .

5 Txirri Mirri, gaurko pailazoa.

JENTILARRI

Kixmiren etorrera onartu ez zuten jentilen gordeleku eta hilobia. Arrankudiaga, Zenarrutza, Mutriku, Ondarru, Soraluze, Bergara, Azkoitia, Zerain, Mañaria...

 

JENTILBARATZ

Harrespila edo kromletxa, jentilek eraikia, horregatik Jentilbaratz. Mairubaratz.

Nafarroako Urdiaingo Laiene haiztzeko zuloa, jentilek eraikitako Aitzibar baselizatik hurbil, emakumezko jentil bat hilea orraztuz... .

 

JENTILZUBI

Dimako Indusi eta Baltzolako kobazulo artean.

 

JENTILETXE

1 Trikuharria, hiru harriko harria. Dolmena, harrizko mahaia.

2 Jentilak bizi ziren etxea eta ingurua: bertan bizi zirelako, bertan hilobiratuta daudelako eta bertako maila astralean askok nolabait harrapatuta jarraitzen dutelako.

 

JENTILEN SUKALDE

Jentil leihotik joanda sukalde honetara heltzen gara. Urdiain.

 

JENTILEN ITZULERA

Ba dugu jentilen senti oso bat: Gizonak, emakume batzuk, izen batzuk agian zemealabenak, etxe bizitzeko, baratza landu eta jakiak ateratzeko, sukaldea, berotu eta kozinatzeko, hilobia bera, lehioa nonbaitera joateko, igarotzeko eta begiratzeko, zubia igarobide gaitzak zeharkatzeko eta gainera, kixmiren etorreraren igorleak. Besterik ez dugu behar orain bi mila urte kalkulatzen dugun 10-20.000 euskaldunen bizitza hobeto irudikatzeko.

 

 


_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Mitologiaren Izakiak "J"
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Euskal Herriko Mitologia-
Aldatu: