Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Mitologiaren Izakiak "M"

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Mitologiaren Izakiak "M"   2010-01-21, 12:43

MAITAGARRI

1 Ahalmen miragarriak dituen izaki emea.

2 Xahok ere ezaguttarazitako ipuinetako izakia.

3 donsotiar bati 1983an jarritako iniziazio izena.

 

MARI

1 Maddu, Maia, Mairu, Maju, Maria, Marian, Maru, Maya, Mireia, Miren, Mirene, Muru, Myrian, Andre Mari. Uretako printzesa esan nahi dutelarik.

2 Kixmi, Argi, Egu edo Ortzirenganaino heltzen laguntzen gaituen Izaki Nagusia. Baia eta eza-tik bizi da Mari, Lurraren barruko eskualdeetan, kanpoaldearekin leizezulo eta kobazuloen bidez komunikatzen dela. Bizitokiaren hormak urrezkoak direla eta aidetikan igarotzen denean batzutan ortzadarra bihurtzen da mugarik gabeko zoriontasunean hegal eginez, lurtar guztiontzako eredu izanez.

3 Andra Mari ba zara, lur honetara jaio baino lehen zure laztan maitesua jasotzen dugu denok lurreratu baino lehen. Era berean Junta Karmikoaren arduraduna zara, zure laztanaren ondorengoak ea maittekiro bete ditugun berriro zure altzora heltzean azterten dizkiguzuna.

4 Anboto, Murumendi, Oiz, Sopelegor, Txindoki, Aketegi..., Mariren 30 izen eta 54 agerleku arte, horietako asko bizitoki, zenbatu zuen Barandiaranek. Beraz, Izaki Nagusitzat izendatzeko arrazoi beste.

1980. urtea, Anbotoko Dama izeneko Ikuska dokumentala. Atxondo inguruko herritar bati galdetzen dio gidoigileak: "Mari han -Anboto seinalatuz- benetan bizi dela uste al duzu?" Gizonak ez du baietz erantzuten, ez ta ezetz ere, biok Atxari begira geratzen diren bitartean... .

 

MENDI

oihu hartzearen bidez erantzuten duena. Beraz mendiek hitz egiten dute hartzen duten oihuaren erantzunaz, erantzunaz. Ondorioz, hitz baino lehen oihu dago: mendi oihuketa. Ehundaka mendi sakratutzat hartzen dugu euskal herrian, beraz, munduko guztiak dira sakratu eta gainera oihu egiten dute, beraz, beren oihukuntza -hizkuntza baino lehen- ikasi behar dugu.

 

MIKAH

Batasun kosmikoaren aingerua. Lehengo Jossua, Josu, Jexux, Jesus.

 

MIKELATS

1 Mikelen hatsa. Euskal Herriko patroiaren arnasa.

2 Tradizioan Mariran seme okerra omen den arren.

 

MIKEL DEUNA/SAMIEL

1 1920an Euskal Herriko eta Euskal Herriaren patroia izendatua, Nafarroako Aralarko Altxueta mendiaren magalean , 1200 metro ingurura, Olibesarioko saroia Euskal Herriko erdigune geografikotik 4-5kmtara.

2 Mikhael.

3 Asthar Sheran komandantearen graduarekin beste tradizio batean.

 


_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Mitologiaren Izakiak "M"
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Euskal Herriko Mitologia-
Aldatu: