Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Mitologiaren Izakiak "O"

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Mitologiaren Izakiak "O"   2010-01-21, 13:10

OIHARTZUN

1 Mendien erantzun.

2 Gipuzkoako herria, Olentzeroren eraztun.

 

OLENTZERO

1 Herriaren gaineko ortzean, bapateko hodei -izar, argi...- haundi, arraro eta ezberdin bat jarri da. Herritarrak harriturik, basoan lanean aritu den ikazkin bat bidali dute mendian ezkutaturik bizi diren jentil jakintsuengana: "Akabau de jande humanua. Kixmi jaio da", esan du jakintsuenak. Orduan dator jentilen akabera. Mendian milaka urtez biziz eta beraien herria gidatu ezkero, Jerusalem-en zer gertatu zen jakin izan dute bertara joan gabeko gure aztiek, gure igerleek, gure ikerle euskaldunek. Baina aro zahar baten amaiera da, berri berri bat etorri delako: "Kixmi jaio duk". eta gertaera historiko sakon berri horren albiristea ematera jeisten da korrika Olentzero herrira.

horra, horra, gure Olentzero... .

Gure jakintsu batzuk nahiago izan dute beren buruak amildegietatik bota, albiriste berria onartu baino lehen. Beste batzuk ostera, saiatu izan gara gertatutakoa onartzen. Zer egingo diagu ba? hil arte bizi! Hona hemen gaurko ikasgaia: onartuko al dugu berria gure bizitzara integratuz?. Gure aztiak agian ez ziren errege, baina igerleak ziren, orduko munduko lekurik gatazkatsuenean gertatu zena iragarriz.

2 ehundaka urtetan Gabon Aroan, baserrietan oraindik orain izekiten den egurrezko sua, neguaren iluntasunari argi ematen diena: subilla, suaren billa, olentzaro, oholentzako aro... .

3 Andoain, Arakil, Bera, Berastegi, Donosti,elduain, Irun, Larraun, Leitza, Lesaka, Lizartza, Orexa, Pasaia, Zarautz... , daukagu Olentzeroa tradizioan, XVII mendean ere Isastik leku-kotua eta 1980tik aurrera Enkartazioraino ere berriro heldua, gainerako ehundaka herri eta hirietara bezela.

2000. urte. Menditik Bilbora etorritako Olentzero aztiak maisuaki egun du euskara hutsezko bere lana, 2001ean bezela. 03-04-05an baina erderaz egitera behartua, beste Olentzero bat etorri behar izan da: Zelan izugarrikeria! Olentzero erdaraz! Bitartean, aztiak ere diren erregeak ez daude euskaraz egiteko behartuta.

Olentzero: zabaldu ezazu etengabe euskaraz mundu osoan zehar, urtero ekartzen duzun berria: izarretako maisuek hizkuntza guztiak ulertzen bait dituzte, jende humanua eta izarra, berdina garelako.

 

OLIBESARIOKO SAROIA

Goñibarreko Teodosio eta Sakana arteko

Andia mendilerroan,

Leziza tontorretik iparrera,

Beriain zigantearen magalean,

1233 metrotako altueran,

Nafarroaren baitan

duzu...,

aztikide hori,

urtetan eta urtetan bilatutako bihotz oso bat

den Euskal Herriaren erdigune geografiko

mitiko sakratua.

Hona hasi gara elkartzen

txoko guztiotan igerle gehien maitatzen

dugun herriarentzako

onena eskeiniz, onena eskeiniz, onena

eskeiniz.

Orain eta beti!

Hala Biz.

 

OMA

1 Soldadua (Orion)etik etortzean euskaldunon buruzagia, gure artean orain beste izen batekin bizi dena.

2 Gernikaldeko Kortezubiko haran sakratuaren izena.

3 Mendate.

4 Euskal OM.

5 Eguzki dantza, Santimamiñeko kobazuloaren sarreran, orain milaka urte eta 1995an berriro.

6 Ahaztutako errealitate zaharra, mito berri bihurtua.

 

ORTZADAR

1 Zure azpitik igarotzea lortu ezkero betirako zoriontsuak gara, iadanik lortutako mugarik gabeko zoriontasunaren ikusrra bait zara.

2 Buztarri, Euriadar, Erromako Zubia, Itsasoadar, Ostadar, Yaungoikoaren gerrikoa, Yaungoikoaren Zubia, Puentucu l'angel, Mantu la Virgin.

3 Ortzadar I, Euskal Herriko erregea. 1995eko ekainaren 15.

 

ORTZI

1 Urtzi, Ost, Ostri,Urtz. Ortzea. Zeru.

2 Argi eta Egu-ren pareko.

3 Mugagabetasuna, infinitoa, doagoen guztia, izartegia.

4 Zerutik datorkigun argia.

5 Erlijioaren aztarnaren izaki nagusietako bat.

6 Deus urçia vocant, Jainkoari Urtzi deitzen diote. Aymeri Picaud, poitevina, XII mendean santio Bidetik.

7 Urtzi, Durango eta Azpeitiko taberna banaren izena Urtz, musika talde izandakoa.

 

ORTZONDO

Ostondo, ortzearen ondo. Infinitoaren aldea.

 

OSKORRI

1 Ortze gorri. Ortzi huts.

2 Arrats batzuetako ortzearen ertze gorri eder hori.

3 30 urtez oskortzen eta euskal musikaren bidez jendea zintzoki mozkortzen.

 

OSTARGI

Ortzearen argi.

 

OSTARTE

1 Ortzi, Argi edo Egu-ren tarte, zati bat.

2 Luga.

 

 

 


_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Mitologiaren Izakiak "O"
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Euskal Herriko Mitologia-
Aldatu: