Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Arabako Trikuharriak

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Arabako Trikuharriak   2010-01-21, 13:14

1832an, Gasteiztik Agurainerako bideko kaxarako harria biltzen ari ziren langile batzuek, Egilaz herritik hurbil, zera aurkitu zuten: giza hezur biltegi bat, sei harri era gabez osatutako gune lauangeluar baten barruan... harriotako bost kare-harrizkoak dira eta bat silizezkoa.. Hilobi bat zen, trikuharri bat, bertako leku izena hartuko zuena: Aizkomendi. Honela gertatu zen Arabako historiaurreko aztarnategi baten lehenbiziko aurkikundea.

Gaur egun, 85en bat trikuharri ezagutzen ditugu Araban. Horietako asko XX. mendearen lehenengo erdian aurkitu eta induskatu zituzten J.M. Barandiaranek, T. Aranzadik, E. Egurenek eta D. Fdz. Medranok. Azkenengo hamarkadetan, J. M. Apellanizek eta J.I. Vegasek, beste arkeologo batzuekin batera, zabalagotu eta zehaztu egin dute Kristoren aurreko IV. eta II. milurtekoen arteko bizimoduaren hain adierazgarria den "hildakoen mundu" konplexu eta interesgarri honi buruzko ezagutza.

Dolmen hitzak bretoieraz harrizko mahaia esan nahi du. Hilobi monumentu kolektiboak dira. Horietan, komunitate bateko kideak lurperatzen ziren, zenbait gauzarekin batera. Gauza horiek, gehienak egunero erabiltzekoak, "hilobi ostilamendua" deitzen ditugu. Trikuharriak eraikuntza sendoak dira, ongi tajutuak. Beraiek eraikitzeko lanetan komunitateko kide askok parte hartu behar izan zuten. Gela, estali egiten ziren, eraikuntzaren beraren eta bere edukinaren segurtasuna bermatzeko.

Beren neurriak alda daitezke: ale txikietatik (ia-ia pertsona bakar batentzako) hasi eta megalitikoetaraino. Osagai hauek izaten zituzten: hildakoak lurperatzeko gela bat, hartarako korridore bat, eta dena estaltzen zuen harri eta larrezko tumulu bat. Azkenengo honek monumentuaren eraiketan zeregin berezia izan bide zuen. Trikuharri batzuek eraikitzeko, harlauza handien ordez, egurra erabili zen, edota harri zabal txikiak eta harri kozkorrak, bai estalkia bai hormak ere egiteko.

Trikuharniak K.a. 4000 inguruan hasi ziren eraikitzen eta oso azkar zabaldu ziren. Kristoren aurreko 3250. urtearen inguruan -C14aren datuen arabera- hainbat trikuharri agertu ziren Arabako lunraldean eta hurrengo mendeetan Kristoren aurreko 25OOera arte gainontzekoak eraiki ziren.




Arabako trikuharrien ikustaldia

Trikuharri batzuek, beren egoerarengatik edo dauden lekuak jabe pribatuenak direlako, ikustaldi mugatua dute. Hauek dira: San Sebastian Iparraldea eta San Sebastian Hegoaldera (Anda) eta Gurpide (Catadiano); La Mina (Molinilla) eta La Lastra (Salcedo); Layaza eta Alto de la Huesera (Biasteri) eta El Encinal (Elvillar).


1. Llanada Oriental 6. Zuya - Cigoitia 11a. Igay
2. Rioja 7. Añes 11b. Pipaon
3. Encia - Iturrieta 8 Guijibo 11c. Aramaio
4. Elgea, Urkila, Altzania 9. Kuartango 12. Salcedo, Molinilla
5. Gasteiz 10. Badaya

Ez daude seinalizatuta eta ez da gomendagarria, gaur egun, induskatu edo birgaitu gabeko trikuharriak edo iristeko leku zailetan daudenak bisitatzea. Egoera horretan 25 trikuharri daude Entziako mendizerran eta Iturrietako mendietan; zortzi, Elgea eta Urkilako mendizerretan eta Altzaniako mendietan; beste zortzi, Guibijo mendizerran; lau, Zuian; hiru, Añesen, eta gainontzekoak, bakarka edo desagertuta.


Datu interesgarriak

Bisitatzea gomendatzen den trikuharriak seinalizatuta daude. Ez dute ordutegirik, leku irekietan daude eta. Errespeta itzazu monumentu hauek. Gaur goza dezakegun eta geure seme-alabei helarazi behar diegun ondare bat dira. 5.000 urte baino gehiago egon dira zutik eta sendo ematen dute, baina ahulak dira. Ezin dezakegu utzi gure garaia haien suntsiketarena izaten.

Trikuharrietan aurkitutako hilobi-ostilamenduak Arabako Arkeologia Museoan daude erakusgai. Bertan bisita daitezke.


1. Ibilbidea, Lautadako trikuarriak.

Aizkomendiko trikuharria (Egilaz)

N-letik iristen da, Araia-Durrumarako irteeran Egilazko norabidea hartuta. 1832an aurkitu zen. Aurkikundearen ondoren neurri handi batean hustu zuten eta 1965ean J.M. Barandiaranek induskatu zuen, errepide proiektuak tumuluan izan zezakeen eraginari aurrea hartuz. Modu horretan, "prebentzioko arkeologia" izenekoari hasiera eman zitzaion.

Sei harlauzak osatzen dute gela. Tumulua oso handia da, eta zati bat gorde da. Bertan harriz osatutako biribil bat nabaritu zen; leku batean hutsune bat zeukan: bertan korridorea egongo zen, gaur egun suntsitua. Su eta sutokien aztarna ugari daude tumuluan. XIX. mendeetako arkeologia eskuharmenetako ostilamenduak galduta daude gehienak. Barandiaranen indusketakoak garrantzi gutxikoak dira.

Sorginetxeko trikuharria (Arrizala)

Arrizala herritik iristen da; handik 600 metrotara dago. Ongi seinalizatuta. 1833ko dokumentu batean aipaturik agertzen da, Aizkomendiko trikuharriaren aurkikundea zela-eta. Bere izena, Sorginetxe, herriak monumentu hauetaz egin izan duen interpretazioaren adierazgarria da. Bere gela poligonal estalia gordetzen du, kare-harrizko lauza handiz osatua. Ez dago korredore edo tumulu aztarnarik ere.

189Oean J. Apratzek induskatu zuen. Harrimugerrezko gezi puntak eta giza gorpuzkinak aurkitu zituen. Horiek guztiak leku ezezagunean daude.


2. Ibilbidea. Arabako Errioxako trikuharriak

El SotilIo-ko trikuharria (Biasteri)

Lezatik Biasterirako errepidean (A-124), 60 eta 61 kilometro-puntuen artean, trikuharri honetara daraman eskuinerako desbideraketa bat seinalatzen duen letrero bat dago. D. Fdez. Medranok aurkitu zuen, 1956an, eta J.M. Barandiaranek, J.M. Apellanizek eta bere aurkitzaileak induskatu zuten, 1963an.

Trikuharri hau harearrizko lauzaz osatua da: 9 gelan eta 4 korridorean. Ez batak ez besteak, ez dute estalkiaren aztarnarik. Tumulua gorde du, baina oso murriztuta gaur egun. Lurperatutako pertsonak gutxienez 13 dira.

Bertako hilobi-ostilamendua bikaina da, bortxatuta eta nahastuta aurkitu bazuten ere: mikrolitoak, harrimugerrezko ganibetak eta leundutako aizkora bat. Hauek guztiak, eraikuntza eta lehenengo lurperaketak egin ziren aro neolitikoari dagozkio. Beranduagokoak dira harrimugerrezko gezi puntak, kanpai formako gopor bat eta metalezko materialak, besteak beste, kobrezko gezi punta bat.

San Martingo trikuharria (Biasteri)

Lezatik Biasterirako errepidean (A-124), 63 kilometro-puntua pasatuta, seinalizaturik dago. J.M. Barandiaranek eta D. Fdez. Medranok aurkitu zuten, 1956an, eta 1964an induskatu zuten.

Bertako gela poligonala da, 10 harearri zabalek osatua. Estalkirik ez da gorde. Korridoretik, 5 harlauza gordetzen dira, eta estalkiko bat hakarrik. Tumulua oso bestelakatuta dago. Haren gainean eta gelaren ondoan, txabola zahar bat dago, harrizkoa -seguraski tumuhitik bertatik ateratako harriz egina- eta sasi-kupula duena. Lurperatutako pertsonak gutxienez 21 dira.

Indusketari esker, ordura arte trikuharrietan inoiz ikusi gabeko estratigrafia bat zehaztu zen: lehenengo lurperaketak -Neolitikokoak- egin eta gero gelako hainbat harlauza erori izanak maila hori beranduagokoetatik bereizteko modua eman zuen.

1. San Mart ingo beheko maila. Neolitikoa (Ka. 3500);. Bertako ostilamendua harrimugerrezko ganibetek, mikrolito geometrikoek, leundutako aizkorek, harri-kristalezko gune bikain batek zeramika xumeak eta "idolo-espatulek" osatzen dute. Azken hauek, trikuharri honetan ezagutu ziren lehenengo aldiz.

2. San Martingo goiko maila. Kalkolitikoa. (Ka. 2200). Bigarren urrats honetan, lurperatutakoen ondoan harrimugerrezko txurten eta hegaldun gezi punta batzuk, harrizko aizkora eta zizelak, kobrezko sastagai bat, hezurrezko botoiak eta kanpai formako zeramika utzi ziren.

Chabola de la Hechicera-ko triktuharria (Elvillar)

Biasteritik Elvillarrera doan errepidetik (A-3228) iristen da bertara, 68 kilometro-puntua pasatuta. Ongi seinalizatuta dago. A. de Gortazarrek eta C. Sáenz de Tejadak aurkitu zuten, 1935ean. 1936an J.M. Barandiaranek eta 1974an J.M. Apellanizek induskatu zuten.

Monumentu airoso bat da, 9 harlauzaz gehi estalkiko beste lauza batez osatutako gela poligonal bat duena. Korridoreak 5 harlauza gorde ditu, eta zeharkako bat, pasabidea banatzen duena. Tumulua oso suntsituta aurkitu zen, egitura osoa estaltzen ez zuelarik. Lurperatutako pertsonak gutxienez 39 dira.

Beste trikuharri batzuetan bezalaxe, aztarna arkeologikoak, bere tipologia eta materiala direla medio, garai desberdinetakoak dira: mikrolito geometrikoak, leundutako aizkorak eta idolo-espatula baten aztarna izan litekeena dira zaharrenak; berriagoak dira kanpai antzeko gopor bat, harrimugerrezko txurten eta hegaldun gezi punta batzuk, eta metalezko aztarna batzuk.

Los Llanos-ko trikuharria (Kripan)

Bertara iristeko, hartu Elvillartik Kripanera doan errepidea (A-32281 eta 3 km ibili eta gero ezkerretarako bide bat hartu. Ondo seinalizatuta dago. JI. Vegasek aurkitu eta induskatu zuen, 1982an eta 1985-87an hurrenez hurren.

Harearrizko 6 lauzako gela eta 7 lauzako korridorea ditu. Estalkiaren aztarnarik ez da gorde. Tumulua ukitu gaberik zegoen eta bai horrek, baita gelak ere, indusketa zehatza egin eta material eta datu interesgarriak lortzeko modua eman zuten. Lurperatutako pertsonak gutxienez 100 dira.

Hilobi hau mila urtean zehar erabili zen, jarraitasunik gabe. Lehenik, Ka. 3240 inguruan, gorpuen ondoan harrimugerrezko piezak utzi ziren -batez ere gezi puntak-, leundutako aizkorak, koilare-aleak, harri-kristalak eta "idolo-espatula" bereizgarriak. Beranduago, Ka. 2200 aldean, kanpai formako zeramikak utzi ziren, baita uztailari besoko bat eta metalezko lehenengo gauzak ere (kobrezkoak).


Hileta-erritualaketa ostilamenduak

Ez ditugu ezagutzen trikuharrietan, hileta moduan, egiten ziren errituak. Su erritualei eta, batez ere, eskaintzei buruzko datuak baditugu. Harrizko, hezurrezko, zeramikazko eta, beranduagoko garaietan, metalezko gauzak dira. Batzuk egunero erabiltzeko tresnak dita, nahiz eta eskaintza bezala utzitakoek erabili izanaren arrastorik ez eduki. Horrela, harrizkoak ganibetak dira -harrimugerrezkoak, ofitazkoak, harri-kristalezkoak...-, luzeak, meheak eta ongi landutakoak, dirudienez gutxi erabiliak edo batere erabili gabekoak; nikrolito geometrikuak eta gezi puntak; leundutako aizkorak, aho bikainak dituztenak, etxekoak baino gehiago botiboak; eta koilare-aleak. Hezurrez, puntzoiak, gezi puntak, botoiak eta koilare-aleak egin ziren. Azkenengo hauek askotariko harriz eta maskorrez ere eginak izan zitezkeen; garai hauetan dagoeneko Mediterraneoarekiko harremanen aztarnak daude. Hezurrezko materialen artean, aipagarriak dira idolo-espatulak. Giza itxurako piezak dira, obikapridoen hankezurretan landutakoak. Horietako batzuek emakumezko ezaugarriak dituzte. Ez dute erabili izanaren arrastorik. Aipatuko ditugu, baita ere, hezurrezko uztaitxoak, Euskal Herriko Neolitikoko hileta-munduan sarritan aurkitzen direnak, eta hemendik kanpoan ia ezezagunak direnak.

 

Trikuharrietan aurkitutako zeramika, kronologiaren eta lurperatutakoen kultura materialaren isla zehatza da. Lehenengo zeramika neolitiko apaingabeak, kanpai formako zeramikak ordezten ditu, Ka. 2200. urtearen inguruan; Chabola de la Hechicera eta El Sotillo-ko trikuharrietan agertu dira horren aleak. Azkenik, Metal Aroaren hasiera aldean trikuharriak berriz ere okupatzen direnean, ostilamenduetan metalezko gauzak ageriko dira, hala nola gezi puntak, Palmela motako puntak, mihidun sastagaiak, eskumuturreko antzeko uztaiak, eta abar.

Trikuharrien edukina, bai giza aztarnak baita hilobi-ostilamenduak ere, Arkeologia Museoan aurkitzen da, eta horren zati handi bat, erakusketa iraunkorrean.

Textoa: Vegas/Baldeón (2001/01)

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Arabako Trikuharriak
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Euskal Herriko Mitologia-
Aldatu: