Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Urte Berri On Amona!!! Filmea ikusgai 1€ truke.

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Urte Berri On Amona!!! Filmea ikusgai 1€ truke.   2011-10-06, 16:01


€ 1-ekin asko egin daiteke

Urte Berri On amona! , filma ikus daiteke, euskarazko zinema bultzatuz; eta gainera, elkartasun-proiektu bati lagundu.

Kutxak sarritan erakutsi du euskarari eta kulturari laguntzen diela; eta, adibidez, euskarazko zinema sustatzeko diru-laguntzetan gauzatzen da interes hori. Horregatik, Urte Berri on, amona! filma ikusteko 3.000 sarrera-txartel erosi ditu.

Sarrera euro bat kostako da, eta txartela eskuratu nahi dutenek aski dute zinemako leihatilan kutxaren edozein txartel erakustea. Euroa helburu solidarioetarako izango da oso-osorik.

Urte berri on, amona! Telmo Esnal-en komedia beltza da (Zarautz, 1966). "Aupa Etxebeste!” komediarekin debut zorioneko eta txalotua egin zuen, eta orain bigarren film luzea aurkeztu du Donostiako 59. Zinemaldian, zuzendari gazteen sailean. Klase ertaineko familia baten ingurukoa da korapiloa; familiaburuak, zeharo ernegatuta, amaginarreba bistatik kendu eta zaharren egoitzara bidali nahi du, ezin baitu gehiago jasan. Alabak, suhiak eta hirurek ahal duten guztia egingo dute amona ohartu gabe egoitzan sartzeko... Baina planak ez zaizkie nahi bezala aterako eta irtenbide "drastikoagoa" bilatu beharko dute.

Zuzendariak umorez azaltzen du gatazka, baina zenbait dilema ere planteatzen dizkigu: bakardadearen beldurra, balioen galera, berekoikeria edo familiaren desegituratzea. Eta horretarako luxuzko aktoreak bilatu ditu: Josean Bengoetxea, Nagore Aranburu, Kontxu Odriozola eta Pedro Otaegi.

Herria Zinema Datak
Donosti Antiguo Berri 2011/09/30etik aurrera
Donosti Príncipe 2011/09/30etik aurrera
Irun OCINE 2011/09/30etik aurrera
Errenteria Niessen 2011/09/30etik aurrera
Zarautz Modelo 2011/09/30etik 2011/10/04ra
Tolosa Leidor Oraindik ez dira egunak zehaztu
Arrasate Amaia 2011/10/28-29-31 (30ean ez da emango)
Beasain Usurbe 2011/10/21-22-23-24
Eibar Coliseo 2011/9/30 eta 10/1-2-7-8-9-10
Azpeitia Soreasu

2011/10/8-9

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Urte Berri On Amona!!! Filmea ikusgai 1€ truke.
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Bestelako Txutxumutxuak :: Zinema,Antzerkia, Telebista, Irrati saioak,...-
Aldatu: