Zumaiako karteldegiaren barruan zinema emanaldiak "Bertsolari" dokumental-pelikularen proiekzioa.
Zuzendaria: Asier Altuna.
Aktoreak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Joseba Zulaika, John Miles Foley, Miren Amoriza, Jon Sarasua.
Gidoia: Asier Altuna.
Musika: Herrikoiak.
Produkzioa: Marian Fernández, Asier Altuna.
Bertsolariak bat-batean botatzen ditu bertsoak euskaraz. Ahozko tradizio honek jakin du eboluzionatzen eta gure egunotara egokitzen, bai eta belaunaldi gazteekin konektatzen ere. Estetika soileko artea izanik, harridura sortzen du ikusgarritasuna eta efektu bereziak nagusi diren egunotan. Azken bertsolari txapelketa nagusian, 14.000 lagun elkartu ziren zortzi bertsolari zuzenean ikusteko. Film hau bat-bateko poesian, isiltasunean eta arte biluzian egindako bidaia da.
Tokia: Aita Mari aretoan.
Egunak eta orduak:
Ostirala 21: 22:15etan
Larunbata 22: 19:30 eta 22:15etan
Igandea 23: 17:00 eta 19:30etan
Astelehena 24: 22:15etan