Herria: Bergara
Lekua: Bergara
Ordua: 19:00
Hasiera: 21/10/2011
Bukaera: 21/10/2011
Ekitaldi gehiago Bergara
Pikor antzerki taldeak "Atsoak dantzan" obra antzeztuko du euskaraz.
Adineko bi emakume xarmagarri, euren gurpil-aulki automatikoetan eta bizi ziren zahar-etxetik ihes egin berri dutela, txundituta dabiltza hiriko kaleetan zehar. Zelariak euren bila dabiltza, baina erabakia hartuta daukate: ez dira gehiago bazter batean utzitako trasteak izango. Itxuraz ahulak dira, baina, doazen lekura doazela, nahasmendua sortzen dute.
Izan ere, aske sentitzearen ondorioz indarberrituta ageri dira, eta euren adinerako pentsaezinak diren balentriak egingo dituzte gure begien aurrean. Autonomo izan nahi dute, baina ezin dute mendeko izatea saihestu, ikusleak behar baitituzte.
Itsasoa ikusi nahi dute eta arriskutsuak izan daitezke, zahar-etxeko arduradunek hiri guztitik jarri dituzten kartelek diotenaren arabera. Hobe da haiei kontra ez egitea.
Oraindik ere ametsak dituzten adineko zoriontsuei eginiko omenaldia da. Mundua konkistatzeko prest daude beti, trufari, bizitza trago luzeetan edanez.
Tokia: San Martin plazan.