Herria: Usurbil
Lekua: Sutegi Kultur Etxea
Ordua: 17:00
Hasiera: 21/10/2011
Bukaera: 21/10/2011
Sarrerak: 0,00 €
Ekitaldi gehiago Sutegi Kultur Etxea
Txotxongillo antzerki taldeak "GALTZAGORRIAK" txotxongilo-antzezlana aurkeztuko du euskaraz.
Txotxongillo Taldea 1971. urtean sortu zen, haur eta familiei zuzendutako Txotxongiloen Antzerkian jarduteko asmoz, Enkarni Génua eta Manolo Gómezen ekimenez.
Orduz geroztik, etenik gabe lan egin du eta 22 ikuskizun estreinatu ditu, 14 ipuin argitaratu, zenbait liburu didaktiko eta 21 disko.
UNIMA Euskalerriako kide dira, eta Txotxongiloen Antzerkiarekin loturiko hainbat jardueretan parte hartu izan dute: ikastaroak, biltzarrak, hitzaldiak, unibertsitatea, telebista, erakusketak, eta abar.
EUne honetan, formatu desberdineko 14 obra dituzte errepertorioan, baina horiek guztiek egilearen "zigilutzat" jo dezakegun ezaugarri komuna dute: Ikuskizunaren plastika zaindua eta errespetu handia gure publikoari, hots, 3 eta 10 urte bitarteko neska-mutilei eta haurtzaroaren aldeko interesa duten gainerako pertsona guztiei.
Espainiako Estatuko Nazioarteko Jaialdi garrantzitsuenetara gonbidatu izan dituzte, baita gustura aski joan ere, eta beren txotxongiloak atzerrira ere atera dira, eta halaber, Ameriketara.
Obra: "Galtzagorriak" (Joxe Miel Barandiaran Jaunak jasotako euskal herri-ipuin baten moldaera): Ipuin hau euskal mitologiako pertsonaia batzuetan oinarritua dago: Galtzagorrietan. Oso txikiak dira eta nagusiak agintzen dien guztia egiten dute. Arrazoi horregatik, Peru, alfer samarra izan arren, pozik zegoen, baina halako batean... Halako batean, gauzak ez zitzaizkion berak uste bezala atera. Baina benetakoak al dira galtzagorriak? Jakina; izena duen guztiak du izana.
Baina, nagusiak esaten diena egiten al dute? benetan? Benetan, bene-bene-benetan.
Nagusiak esandakoa txoropitoen moduan betetzen duten pertsonaia txiki hauek dira tradiziozko ipuin honen protagonistak. Mahaiko txotxongiloak, argi beltza eta beste efektu batzuk erabiliz, eta ongi kontatutako ipuin batek duen indarra azpimarratuz, ikusleei barre eginarazten diete Perurekin eta lanik ez egitearren sartzen den saltsa guztiekin. Herri txikietako giroan garatzen da historia hau, eta Euskal Herriko folklorean oinarritutako elementu ugari ditu.
Iraupena: 55 minutu
Hizkuntza: Euskaraz
Ikuskizuna 3 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua dago.