Herria: Beasain
Lekua: Beasaingo Usurbe Antzokia-Zinema.
Ordua: 22:15
Hasiera: 21/10/2011
Bukaera: 21/10/2011
Sarrerak: Gratis / Dohain
Ekitaldi gehiago Beasaingo Usurbe Antzokia-Zinema.
Txalo Produkzioak "Baginaren bakarrizketak" antzezlana aurkeztuko du euskaraz.
Egilea: Eve Ensler
Itzulpena: Inma Infiesta
Zuzendaria: Begoña Bilbao
Aktoresak: Aitziber Garmendia, Ainhoa Garai
Jantziak eta atrezzoa: Cristina Martínez
Argiak: Andoni Mendizabal
Argazkiak eta dossierra: Javier Naval
"Baginaren Bakarrizketak" egindako elkarrizketa batzuen emaitza da. Horretarako adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetatik datozen 200etik gorako emakumeri egin zieten elkarrizketa.
Obraren helburua da emakumeak euren sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen dituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre uztea.
"Baginaren Bakarrizketak" gehien antzeztu den testu garaikideetako bat da, eztabaida piztu, moldeak apurtu, dinamika sortu egiten du, eta lotsarik gabe, argi eta garbi azaltzen du emakumeen sexualitatea.
Umorea, samurtasuna eta tarteka izua adieraziz, bi aktorek ematen diete ahotsa istorio sare honetako emakume protagonistei, eta beraiek bezala, barrearen ondoan poesia eta probokazioa jartzen dute.