Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Goenkale Programazioaren Ordutegia

Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Goenkale Programazioaren Ordutegia   2008-04-21, 01:10


Zimendu sendoenak mugitu egiten dira; ideia errotuenak, galdu; urte asko zutik irauteko eginiko eraikuntzak erori egiten dira; eta Maria Luisa, "Goenkale"ko zutabe nagusia, arazo larrietan murgildurik dabil. Martxelo, Asierren bizitza kinka larrian jarri duen gizona, Maria Luisaren erruz hil da, eta badaki sekretuak argia ikusten badu kartzelatu egingo dutela. Bere jokaerak ondorio larriak ekarriko dizkie ingurukoei.

Istorio hori izango da, hain zuzen, lehen hiruhilekoan "Goenkale"ren ardatz nagusia, baina ez bakarra: Arralde hankaz gora jarriko duen istorio baten aurrean Koldo alkate bezala nola moldatzen den ikusiko dugu, Peioren familia Arraldera etorriko da, Kevinek eta Rakelek lehen pausoak emango dituzte heldutasunean eta Leonor, berriz, adorez beteriko ama gisa agertuko da. Horretaz gain, pertsonaia misteriotsu bat agertuko da Arraldeko kaleetan. Koldok eta Maria Luisak baino ez dute ezagutuko gordetzen duen sekretua.

Intrigaz beteriko istorioak izango dira guztiak ere, baina sentimenduak ez dira alde batera geldituko eta honezkero horren ongi ezagutzen ditugun pertsonaiek une zailei egin beharko diete aurre. Hala ere, "Goenkale"n amodioak beti izaten du bere tartetxoa eta ustekabean azalduko da, zailtasun guztiei aurre eginez.



_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register



Azken edizioa c4gta-k egina 2008-08-24, 02:04-an 2 aldiz.
Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
klaiton
Amilamia
Amilamia
avatar

Mezu kopurua : 27
Age : 27
Registration date : 23/03/2008

MezuaGaia: Re: Goenkale Programazioaren Ordutegia   2008-05-11, 02:29

Iep, egia da bai, ordutegia horrela da, baina ETB1 kanalean, arratsaldeetan ez dute beti botatzen eta ondoren oso atzeratuak doaz, gainera orain txirrindula konduarekin..., bueno, auskalo noizko atalak emititzen dituzten.

Beno, beste kanalak nik ez ditut ikusten, ez daukadalako kanal horiek, baina ziur ordutegi hori kontuan hartzekoa dela. Gauetan gainera oso ongi dago, ia ez dagoelako iragarkirik. Ea norbait, aurrerapenak igotzera saiatzen den, zeren bestela gaizki entzuten da, nik froga egin nuen eta gaizki ikusi eta entzuten zenez, ez igotzea erabaki nuen.
Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi
Deiene
Lamia


Mezu kopurua : 2
Registration date : 17/06/2008

MezuaGaia: Re: Goenkale Programazioaren Ordutegia   2008-06-17, 13:06

epa, ba neretzat oso ongi dago gaueko ordutegi hori zeren eta ia ez dute iragarkirik botatzen eta kapituloak luzeagoak dira.
Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi
Contenido patrocinado




MezuaGaia: Re: Goenkale Programazioaren Ordutegia   

Gora itzuli Ir abajo
 
Goenkale Programazioaren Ordutegia
Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Bestelako Txutxumutxuak :: Zinema,Antzerkia, Telebista, Irrati saioak,... :: Goenkale-
Aldatu: