Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 BEEEE... EGUNA

Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 34
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: BEEEE... EGUNA   2012-11-10, 17:12

Euskal Herriko bertso-eskolen Topaketa, BEEEE…EGUNA, izango da azaroaren 24an, Zarautzen. Herrialde ezberdinetako helduen bertso-eskolen artean harremanak egitea eta elkarrekin bertsoaz, festaz, lagun taldeaz gozatzea izan dira Topaketa hau sorrarazi duten motiboak. Iaz Lesakan izan zen lehenengo BEEEE… EGUNA eta 150 pertsonatik gora bildu ziren egunaz gozatzeko.

Zarautzen egun osoko festa egitaraua prestatu dute horretarako, hainbat bertso-eskoletako kideek eta Zarauzko Bertso-eskolak. Halabaina, mikrofonoak erabat zabalik egongo dira egunean bertan sortzen denari. Festa egun hau Zarautzen elkartzen diren bertso-eskolek eta bertsozaleek egingo baitute.

Egitaraua:
 12:00etan bertso-poteoa, herrian zehar.
 14:30 Bazkaria Frontoi zineman. Ondoren bertso jarriak.
 22:00etan gaztetxean. Emanaldi bereziak
 Ondoren. FAN & GO erromeria taldea.


Egitarauan parte hartuko duten bertsolari eta bertso eskolak
Egitarauan baitan, bertsolari eta bertso-eskola askok hartuko dute parte azaroaren 24an, besteak beste han izango dira: Jon Elizetxe, Nerea Ibarzabal, Jon Maia, Andoni Egaña, Xabi Igoa, Maddi Sarasua, Onintza Enbeita, Oier Aizpurua, Oskar Estanga, Aitor Sarriegi, Etxeberria anaia, Mantxi, Artzaya, Maddalen Arzallus, Maialen Velarde, Markinako Bertso eskola, Baionako bertso eskola, Tolosaldeko bertso eskola, Gabiriko taldea, Unai Muñoa, Ander Lizarralde, Iruñeko euskaldunberrien bertso eskola, Gasteizko bertso eskola, Malen Amenabar , Jone Larrinaga, Inazio Vidal eta Txaber Ormazabal.

Hauez gain: espontaneoak ere izango dute non parte hartua.

Bertso Eskolen eguna Euskal Herriko bertso-eskoletako kideei eta bertsozale guztientzat zabalik den ekitaldia da.

Laguntzaileak: Zarauzko udala, Bertsozale Elkartea, Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastola eta zarauzko Putzuzulo Gaztetxea.

Bazkaritarako izen ematea: bertsoeskolak@gmail.com
Informazioa: bertsoeskolak@gmail.com

copypast: http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3272

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
BEEEE... EGUNA
Aurreko gaia ikusi Hurrengo gaia ikusi Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Bertsolaritza Mundua eta Euskal Abeslariak-
Aldatu: