Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Iruntzi Belarra (Verbena officinalis)

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Iruntzi Belarra (Verbena officinalis)   2013-01-03, 21:15

"Belar santua" Izena ematen zioten druidek BERBENAri."Doai haundiko belarra zioten Dioskorides eta Plinio botanikoek. "Amodio belarra" eta burnizko armen zauri sendatzailea zen ertaroan. Homeopatiak, epilepsia, lo ezina eta nerbiotako gaitzetarako erabili ohi du berbena. Hileroko minak goxatu, erditze kontrakzioak indartu (berbenalina) ama berrien esnea gehitu, katarroak, beherakoak, ahulezia, sinusitisa, gibel gaixotasunak, liseriketa, odol garbitzaile, anemia, bronkitisa, sukarra, harriak.... Ez da gutxi.


Zertarako?

SINUSITIA: Landare gordinez enplastoa jarri edo, arrautza-zuringo tortilan.

GIBELA: Hepatitisa, kolesterola, gibel-larridurak. Ur irakinda hartu.

ERREUMA, NERBIOAK, LUNBALGIA, KOLPE EDO BIHURRIAK: Landare gordina, enplasto beroa edo berbena alkohola erabili horrelakoetan.

EZTARRRIA: Eztarriko mina, haundituak, tiroidearen lan ahula. Ur irakinda landarea jarri eta, ahoan, gor-gor egin behin eta berriro eta irentsi.

ZELULITISA: Landare berde edota alkoholez ere.

ERDITZE GARAIKOAK: Kontrakzioak indartzen ditu.auri, Erredura,Neuralgia eta etsipen boladak.


Zenbat eta nola?

- Edateko denean: Litro uretan 20/30gr. Berbena egosi, 5 minutuz. Utzi 10 minutu epeltzen eta hartu egunero 2 katilu, egun gehiegi luzatu gabe.

- Enplastutarako eta ahoan gor-gor egiteko kargatu daiteke razioa: 100gr. belar 10 minutuz egosi.

- Enplastu beste erara: Landarea xehetu eta ozpinetan 20 minutuz egosi, ozpina lurrundu arte Enplastuan ondo bildu eta gauez egiten bada, hobe.

- Berbena tortila: oliba oliotan baratxuriak frejitu. Belar xehetua bota zartaginera. Bigundu denean arraultz zuringoa erantsi eta ongi nahstu. Gauez jarrita, hobe. Sinusitisa: 3/7 egunez, aski da.

- Iruntzi belar olioa: Kolpemin, haunditu, bihurritu, okertu, erreuma, barizeak, odol bilduak, buruko minak. Eskutada belar xehetua litro erdi oliotan frejitu zenbait orduz. Ondoren, 24 orduz utzi beratzen eta iragazi.

- Iruntzi belar ardoa: Litro ardo zuritan 150gr. landare xehetua jarri eta 9tik 15 egunetara beratzen eduki. Otorduro txikito bat hartu. Apetito falta, kolesterola, hepatitisa, ahoko oinazeak edo liseriketa arazotarako.


_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Iruntzi Belarra (Verbena officinalis)
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Euskara Aintzindari :: Senda-belarrak eta Botikak-
Aldatu: