Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte | 
 

 Albistearen iturria: Goenkaleren webgune ofiziala!

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
avatar

Mezu kopurua : 520
Age : 35
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
Registration date : 02/03/2008

MezuaGaia: Albistearen iturria: Goenkaleren webgune ofiziala!   2008-09-17, 22:23

Kandido, 40 urteko gizon bat, kartzelatik aterako da, eta Arraldera helduko da.

2008/09/22
Erreskatea ordaintzeko, Leok Milenaren bahitzaileekin hitz egingo du. Ertzaintza elkarrizketa entzuten ari dela ikusiko dute bahitzaileek, eta komunikazioa moztuko dute.

Rakelek bere iloba Endika, Urko eta Juliaren semea, zainduko du honen ama koman dagoen bitartean.

Alex eta Markel ezkontza prestatzen ari diren bitartean, Alexek Georgetown Unibertsitateko onarpen eskutitz bat jasoko du.

Kevin bere anaia Josu bisitatzera joango da Toledoko klinika batera. Agurtzanek Pellorekin hitz egiten saiatuko da eta lortzen duenean, honek berri txar bat emango dio.

Bitartean Kandido, 40 urteko gizon bat, kartzelatik aterako da. Gizona Arraldera helduko da familia ikusteko, eta bizi berri bat hasteko gogoak izango ditu.

Kandidoren etorrera oso zaila da guztiontzat. Aliciak ez du bere senarragatik berdina sentitzen eta errefusatu egingo du. Kandidoren alabak ere ez dira egoera berrira ohitzen.

Alex eta Markelen arteko harremana ez dago bere momenturik onenean. Alex Estatu Batuetara joan daiteke eta Markelek ezkontzari buruzko erabaki bat hartu beharko du.

Bitartean, Leok ez du denbora nahikorik txakolindegia eta taberna aurrera eramateko; hori dela eta, Koldok Boga alokatzeko iradokituko dio.

Kandido ez dago gustora eta, agian, Arraldera bueltatzea okerreko erabakia izan dela esango dio anaiari. Germanek ezetz erantzungo dio eta konbentzitzen saiatuko da, arrazoi bat baino gehiago daukalako.

(2008/09/22-23 egunetako kapituluen laburpena; denboraldiko lehenak)


Albistearen iturria: Goenkaleren webgune ofiziala!

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/profile.forum?mode=register

Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.team-talk.net/
 
Albistearen iturria: Goenkaleren webgune ofiziala!
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Ongi etorri forora :: Azken albisteak-
Aldatu: